172. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

484/2019 EBAZPENA, abuztuaren 7koa, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitira Hezkuntza Departamentuaren 2019ko Prestakuntzako eta I+Gko Planean jasota dauden laguntzen deialdiak. DDBN identifikazioa: 469922.

Unibertsitateen Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du, eta bertan proposatzen du Hezkuntza Departamentuaren 2019ko Prestakuntzako eta I+Gko Planean jasota dauden doktoratu aurreko laguntzen deialdia onetsi eta argitaratzea.

Ikerketa, zientzia eta berrikuntza Nafarroako Foru Komunitatearen modernizazio eta aurrerakuntzarako elementuak diren aldetik, Nafarroako Gobernuak horiek garatzeko egiten dituen ekintzen artean daude Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiaren laguntza programen deialdiak, ikertzaileak trebatzeko eta Nafarroarentzat interesa duten ikerketa-proiektuak egiteko. Programa horiek guztiek eratzen dituzte Prestakuntzako eta I+Gko laguntza planak izenekoak, helburu estrategiko nagusi batekin: ikertzaileen masa kritikoa trebatzea eta lortzea Nafarroan, Foru Komunitatean ezagutzan oinarritutako eredu sozioekonomikoaren garapena bultzatzeko gai izanen dena.

Jarduketa hauen esparru juridikoa Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 44.7 artikuluan ezarritakoa da, horrek ezartzen baitu Nafarroako Foru Komunitateak eskumen osoa duela ikerketa zientifiko eta teknikoaren arloan. 2019ko laguntza plana legealdirako akordio programatikoaren baitan sortu zen; izan ere, epe ertain eta luzera hartu beharreko neurrien artean hau ezartzen du: “I+G+b sustatzeko konpromiso estrategikoa eta aurrekontuen arlokoa mantentzea”.

2019ko planean, zeinak 2018koa bezalako egitura baitu, doktoratu aurreko laguntza programa bat ezartzea aurreikusita dago, Nafarroarentzat interesa duen doktorego programa bat egiteko, eta, orobat, doktoratu aurreko programa bat, nazioarteko mugikortasuna bultzatzeko. Lehenbizikoan hiru urteko laguntzak emanen dira, doktoratu aurreko kontratu moduan, eta doktoratu aurreko mugikortasunerako laguntzen bidez, berriz, doktoratu aurreko ikertzaileek nazioartean erreferentzialak diren zentroetan egonaldi laburrak edo aldi baterako lekualdatzeak egitea finantzatuko da, beren prestakuntza programa sendotzeko eta tesiaren garapena bultzatzeko.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritakoa kontuan harturik, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.d) artikuluak emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Prestakuntzako eta I+Gko Planean jasota dauden laguntza programen 2019ko deialdiak onestea; oinarriak ebazpen honen eranskinetan jaso dira.

I. deialdia.–Doktoratu aurreko laguntzak Nafarroarentzat interesa duen doktorego programa bat egiteko.

II. deialdia.–Nazioarteko mugikortasunerako doktoratu aurreko laguntzak.

2. Gehienez ere 892.580 euroko gastua baimentzea, urte anitzekoa, honako honen kargura: Hezkuntza Departamentuaren “Prestakuntzako eta Ikerketa eta Garapeneko (I+G) Planerako laguntzak” izeneko 411001-41210-4800-322302 partida, edo 2019ko, 2020ko, 2021eko eta 2022ko aurrekontu orokorretan horretarako gaitzen diren pareko partiden kargura.

Hasieran aurreikusten den gehieneko gastuaren banaketa honako hau da:

AURREKONTUA

2019 (euro)

AURREKONTUA

2020 (euro)

AURREKONTUA

2021 (euro)

AURREKONTUA

2022 (euro)

GUZTIRA

(euro)

Doktoratu aurreko laguntzen programa Nafarroarentzat interesa duen doktorego programa bat egiteko.

0

229.060

229.060

229.060

687.180

Doktoratu aurreko laguntzen programa nazioarteko mugikortasunerako.

175.800

29.600

0

0

205.400

Guztira

175.800

258.660

229.060

229.060

892.580

3. Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela ebazpen hau eta onetsitako deialdien oinarriak dituen eranskina.

4. Ebazpen hau eta eranskina igortzea Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiari, Unibertsitateen Zerbitzuari, Nafarroako Unibertsitate Publikoko eta Nafarroako Unibertsitateko Ikerketako errektoreordeei, Urrutiko Hezkuntzako Unibertsitate Nazionalaren Iruñeko eta Tuterako Zentro Elkartuetako zuzendariei, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Aurrekontuen eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalari, Ikerketarako eta Nazioarteratzeko Laguntzen Bulegoari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, Araubide Administratiboaren Atalari eta Argibide eta Agiri Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzaten.

5. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2019ko abuztuaren 7an.–Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Nekane Oroz Bretón.

ERANSKINA

DEIALDIEN OINARRIAK

I. DEIALDIA

DOKTORATU AURREKO LAGUNTZAK NAFARROARENTZAT INTERESA DUTEN DOKTOREGO PROGRAMAK EGITEKO

Atarikoa

Nafarroako Gobernuak zientziaren eta teknologiaren arloan gauzatu nahi dituen politiken lehentasunezko ildoetako bat da ikerketa lanak sustatzea ikertzaileak hasierako etapetan kontratatuz.

Ikerkuntza eta irakaskuntza elkarren osagarri izateak interesa eransten dio gradu ondoko etapari, eta hori, azken finean, unibertsitateko irakaskuntzara iritsi aurreko urrats bat da. “Boloniako prozesua” deitutakoaren egungo egoeran, beharrezkoa da etorkizuneko irakasleen ikerketa arloko prestakuntza egokitzea, Europako Ikerketa Esparruan eta Europako Goi Mailako Hezkuntzaren Esparruan sortzen diren espektatibak bete eta helburuak erdiesteko.

Deialdi honen bidez, Nafarroako Gobernuaren asmoa da ikerketaren kalitatea zaintzea eta baliabideak efizientziaz banatzea; bestalde, onuradunak profesionalen munduaren errealitatera hurbiltzen ditu, ahalbidetzen baititu ikerketa bat (doktore tesia) egiteko eta ikertzailearen berezko trebetasunak bereganatzeko xedea duten kontratuak.

Azkenik, deialdi honetan parte hartzeko, onuradunak konpromisoa hartu behar du Nafarroak haren prestakuntzan egiten duen inbertsioa erkidegoari itzultzeko. “Itzulketa” hori garapen profesionalerako plan bat aurkeztuz lortzen da; horrek aukera emanen die Nafarroako entitate batean ikerketa lanean jarraitzeko edo Nafarroako enpresa batean sartzeko, egindako doktore tesiarekin zerikusia duen berrikuntza proiektu bat garatzearren.

1. oinarria.–Xedea edo helburua.

Deialdi honen helburua doktoreen prestakuntza sustatzea da, jatorrizko ikerlan baten proiektua (doktore tesia) xede nagusi duten doktorego programak egiteko laguntzak emanez norgehiagoka araubidean. Ikerlan horrek interesa izan behar du Nafarroarentzat, halako moduz non ikerketarako talentua sartzen lagunduko baitu Nafarroako goi mailako hezkuntzaren eta ikerketa zientifikoaren sisteman.

2. oinarria.–Baldintzak.

Honako baldintza hauek betetzen dituzten goi mailako tituludunek eskuratzen ahalko dituzte laguntza hauek:

1. Nafarroarekin lotura izatea. Deialdi honen ondorioetarako, baldintza hori beteko du, soilik, egoera hauetako batean dagoenak:

a) Nafarroan erroldaturik egon izana eskaera egunaren aurreko azken bi urteetan, gutxienez, etenik gabe.

b) Nafarroan erroldaturik egon izana 10 urtez gutxienez.

c) Nafarroan jaioa izatea, eta Nafarroako unibertsitate batean edo unibertsitate-zentro batean onartua egotea edo onartua izateko eskaera egina izatea 2019-2020 ikasturtean doktorego programa bat egiteko.

d) Doktorego programetan sartzeko bide ematen duten masterreko ikasketak Nafarroan eginak izatea, eta erkidego honetako unibertsitate batean edo unibertsitate-zentro batean onartua egotea edo onartua izateko eskaera egina izatea 2019-2020 ikasturtean doktorego programa bat egiteko.

2. Ikasketa-espedientearen batez besteko nota beheko taulan jakintza arlo eta maila bakoitzerako adierazten den erreferentziazko nota baino altuagoa izatea (0tik 10era bitarteko eskalan emana), eskatzailearen titulazioari Unibertsitateen, Zentroen eta Tituluen Erregistroan dagokion atxikipenaren arabera.

JAKINTZA ARLOA

DIPLOMATURA

LIZENTZIA

GRADUA

Artea eta Humanitateak

-

7,10

7,43

Zientziak

6,31

6,74

7,15

Osasun Zientziak

6,48

7,03

7,47

Gizarte eta Zuzenbideko Zientziak

6,54

6,78

7,27

Ingeniaritzak eta Arkitektura

6,34

6,68

6,82

3. 2019-2020 ikasturtean doktorego programa bat egiteko onartua egotea edo onartua izateko eskaera egina izatea.

4. Atxikipen zentroak emandako aldeko txostena izatea laguntza emateko.

5. Eskaera aurkezteko epea bukatzen den egunaren aurreko 12 hilabeteetan, gutxienez, antzeko laguntzarik jaso ez izana. Deialdi honen ondorioetarako, antzeko laguntzatzat hartuko dira doktoratu aurreko prestakuntzarako, ikerketa proiektuak garatzeko edo espezializazio zientifiko edo teknikorako emandako laguntza guztiak, baldin beren helburuen artean onuradunak doktorego ikasketak egitea aurreikusi badute.

6. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako baldintza orokorrak betetzea eskabideak aurkezteko epean.

3. oinarria–Atxikipen zentroak.

1. Deialdi honen ondorioetarako, atxikipen zentrotzat hartuko dira ikerketako erakunde publiko nahiz pribatuak, irabazi asmorik gabeak, I+Gn gaitasun eta jarduera frogatuak dituztenak, ekainaren 1eko 14/2011 Legearekin bat doktoratu aurreko kontratuaren modalitatean kontrata dezaketenak (aipatutako legea Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzari buruzkoa da).

2. Unibertsitateak ez diren atxikipen zentroek lotura egonkor eta formalizatua izan behar dute unibertsitateekin, elkarlan hitzarmen baten bidez, hain zuzen ere laguntza eskatzaileak zer unibertsitatetan matrikulatu diren doktoregoa egiteko, unibertsitate horiekin, halako moduz non segurtatuko baita, alderdien arteko akordioen bidez, beteko direla, bai prestakuntza programaren garapen egokia, bai deialdiak onuradunei eta atxikipen zentroei eskatzen dizkien betebeharrak.

3. Atxikipen zentroak laguntzak kudeatzeko entitate laguntzaile izanen dira, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoaren ondorioetarako. Foru lege horrek Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren dirulaguntzen araubide juridiko orokorra ezartzen du.

4. Doktoregoa atzerriko unibertsitateetan egiteko eskaeren kasuan, zentro horiek ez dira entitate laguntzaile izanen, eta laguntza onuradunari emanen dio zuzenean deialdia egin duen organoak, beka moduan.

4. oinarria.–Laguntzaren ezaugarriak.

4.1. Izaera eta iraupena.

1. Doktoregoa Espainiako unibertsitate batean egiten denean, laguntzak doktoratu aurreko kontratuak izanen dira, Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzko ekainaren 1eko 14/2011 Legean aurreikusi bezala.

2. Doktoregoa atzerriko unibertsitate batean egiten denean, aldiz, laguntza beka moduan emanen da.

3. Laguntzek 3 urte iraunen dute, gehienez. Horiek berritzeko prozedura 13.3 oinarrian ezarritakoa izanen da.

4. Eskatzaileak doktoratu aurreko beste laguntza bat, kontratu izaerakoa, jaso badu deialdian baimendutako mugen barrenean, laguntzaren aldia modu proportzionalean murrizten ahalko da, Nafarroako Gobernuaren laguntza hasi arte eskatzaileak beste hura jaso duen denboraren arabera.

4.2. Zenbatekoa.

Laguntzaren zenbatekoan kontzeptu hauek izanen dira:

1. Mantenua.

a) Kontratu gisa ematen diren laguntzak.

Laguntzen zenbatekoa soldataren zenbatekoaren eta enpresak Gizarte Segurantzarako egiten dituen ekarpenen batura izanen da. Urtean urteko kotizazio tasak eta hobariak aplikatuko dira. Hileko soldata gordina 1.275 euro izanen da eta urtean halako 14 soldata ordainduko dira. Beraz, urtean 17.850 euro gordin.

b) Beka gisa ematen diren laguntzak.

Laguntzaren hileko zenbatekoa honen emaitza izanen da: ezarritako modulua, 1.275 eurokoa, bider koefiziente zuzentzaile bat, IV. eranskineko taularen araberakoa. Zenbateko horiek urtero eguneratzen ahalko dira, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren ebazpen bidez.

2. Matrikularen kostua eta doktore titulua.

Laguntza jasotzen den hiru urteetan izandako gastu administratiboak (matrikulak, unibertsitate tasak, titulua eskatzeko gastuak, etab.) finantzatuko dira, gehienez ere 1.500 eurorekin.

3. Bidaia-gastuak.

Doktorego programak atzerriko zentroetan egiteko laguntzek urteko osagarri bat izanen dute, zentrorako joan-etorriko bidaia bat ordaintzeko eta atzerrian laguntza aseguru bat kontratatzeko; osagarri horren zenbatekoa taula honi jarraikiz ezarriko da:

DISTANTZIA

1.000 km bitarte

1.001 km eta 2.500 km artean

2.500 km baino gehiago

Lekualdatzeko gastuak

300 euro

600 euro

1.000 euro

Asegurua

300 euro

5. oinarria.–Aurrekontuko diru kopurua.

Laguntza hauen ondoriozko gastuak aurrekontuko “Prestakuntzako eta Ikerketa eta Garapeneko (I+G) Planerako laguntzak” izeneko 411001-41210-4800-322302 partidari egotziko zaizkio 2020an eta hurrengo urteetan, aurrekontuko diruaren arabera. Deialdi honetarako 687.180 euroko gastua eginen da gehienez.

Hasiera batean aurreikusten den urtez urteko banaketa honakoa da:

–2020. urtea: 229.060 euro.

–2021. urtea: 229.060 euro.

–2022. urtea: 229.060 euro.

6. oinarria.–Eskabideak non eta noiz aurkeztu.

Eskabideak aurkezteko epea 20 egunekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira, edo ekainaren 23ko 70/2008 Foru Dekretuak sortu eta arautu duen Nafarroako Foru Komunitateko Erregistro Orokor Elektronikoan, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipaturiko bulegoetako edozeinetan. Deialdi honen ondorioetarako, Espainiako unibertsitate publikoetako erregistroak baliozkotzat joko dira, eskaera aurkezten duenaren atxikipen zentroa denean. Zentro horiek eskaera jaso eta gero instrukzio organo eskudunari igorri beharko diote 15 eguneko epean gehienez.

7. oinarria.–Eskabideari erantsi behar zaizkion agiriak eta horien tratamendua.

7.1. Nahitaez aurkeztu beharreko dokumentuak.

A) Dokumentazio administratiboa.

1. Eskabide normalizatua, I. eranskineko ereduaren araberakoa, datu guztiak beteta eta eskaera egiten duen ikertzaileak sinatua.

Eskatzaileak taldea eta arlo zientifikoa adierazi beharko ditu eskabidean, horrekin batera aurkeztutako I. eranskineko sailkapenean aipatuak. Egindako hautua ezin izanen da aldatu eskaerak aurkezteko epea bukatutakoan. Aurrekoa ezertan eragotzi gabe, Hautapen Batzordeak eskaeraren atxikipen taldea edo arloa aldatzen ahalko du, aurkeztutako tesi proiektuaren memoria ikusita argi eta garbi desegokia bada.

Eskabide ereduak erantsia du adierazpen bat, eskatzaileak Nafarroako Foru Komunitateko Dirulaguntzei buruzko Legearen 13. artikuluan ezarritakoa betetzen duela dioena. Horrekin batera, Hezkuntza Departamentuari baimena ematen dio zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiazta dezan dirulaguntza emateko ebazpen proposamena ematerakoan.

2. Nortasun agiri nazionalaren fotokopia, edo nortasuna eta jaiolekua frogatzen dituen beste agiri ofizial batena.

B) Doktoregaiak deialdian parte hartzeko eskatzen diren baldintzak (2. oinarrian ezarrita daudenak) betetzen dituela egiaztatzeko agiriak.

1. 2.1 oinarrian loturari dagokionez ezarritako betebeharra betetzen duela frogatzen duen agiria.

2. Ikasketa-espedientean eskatutako batez bestekoa lortu duela egiaztatzen duen ikasketa ziurtagiria. Ikasketak atzerrian egin badira, batez besteko notaren aitorpena aurkeztu beharko da, 9.1.1 oinarrian ezarritakoaren arabera.

3. Eskatzailea 2.3 oinarrian adierazitako moduan doktorego programa batean onartuta dagoela (edo onartzeko eskaera egina duela) frogatzen duen agiria.

4. Atxikipen zentroak emandako aldeko txostena doktorego tesia egiteko.

a) Espainiako zentroen kasuan, txostena entitatearen legezko ordezkariak sinatu beharko du, eta entitateak laguntza jasoko duen ikertzailea kontratatzeko konpromisoa hartzen duela adierazi beharko da bertan, Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzko ekainaren 1eko 14/2011 Legearen 20. eta 21. artikuluetan adierazitako moduan. Horrekin batera, adierazi beharko du Prestakuntzaldian ari diren Ikertzaileen Estatutuari buruzko urtarrilaren 27ko 63/2006 Errege Dekretuan ezarritako eginbeharrak betetzeko konpromisoa, bai eta deialdi honetan araututakoak ere; bereziki, entitate laguntzailea izatea onartzen duela, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoaren ondorioetarako.

Atxikipen zentroa unibertsitate bat ez bada, aurrekoaz gain aurkeztu beharko da tesia egiten den unibertsitatearekin dagoen elkarlan hitzarmenaren kopia, edo agiri baliokidearena.

b) Atzerriko unibertsitateen kasuan, txostena tesiaren zuzendariak edo doktorego programaren arduradun akademikoak sinatu beharko du, eta deialdi honen 10.3.B) oinarrian ezarritako betebeharrak betetzeko konpromisoa adierazi beharko da bertan.

C) Eskaerak 9. oinarrian ezarritako irizpideei jarraituz modu egokian puntuatzeko behar diren agiriak.

1. Doktorego programan sartzea ahalbidetu dion titulua (diploma, lizentzia edo gradua) eta tituluaren ziurtagiri akademiko pertsonala, xehatua eta osoa. Gainditutako irakasgai guztiak agertu behar dira ziurtagirian, bakoitzaren kreditu eta guzti, bai eta lortutako kalifikazioak eta ikasturteak ere. Lizentziadun edo ingeniari titulua beste ikasketa batzuetatik abiatuta lortu bada, ikasketa horien ziurtagiri akademikoa ere aurkeztu beharko da. Bigarren zikloko lizentzien kasuan, horrez gain lizentzia horretan sartzea ahalbidetu zioten ikasketetako lehen zikloaren ziurtagiri akademikoa ere aurkeztu beharko du.

2. Doktoregaiaren merezimenduak, II. eranskineko ereduaren arabera eginak, eta bertan azaltzen diren merezimendu guztiak egiaztatzeko ziurtagiriak.

3. Honako hauei buruzko informazioa: doktorego programa, zuzendaritza zientifikoa eta doktorego tesirako unibertsitatearteko elkarlana. Horretarako, beteko dira I. eranskineko inprimakiko 2.2 eta 2.3 atalak eta hartan emandako informazioaren frogagiriak.

4. Prestakuntza proiektuaren eta egin beharreko doktorego tesiaren memoria, euskarri digitalean. 9.2 oinarrian ezarritakoari jarraikiz modu egokian puntuatzeko beharrezkoak diren elementuak bilduko ditu, eta bereziki:

a) Helburuen definizioa, gaia zertan den, hipotesia, metodo zientifikoa, erabili beharreko iturriak eta bitartekoak, eta denbora-plangintza.

b) Atal batean berariaz azaldu beharko da proiektuak duen interesa ikerketa arlo zehatzaren egoerari dagokionez.

c) Atal batean berariaz azalduko dira proiektuaren bideragarritasuna, baliabideen egokitasuna, zuzendariak eta ikerketa taldeak proiektuaren gaiarekin duten lotura, eta proiektuari lotutako prestakuntza programa.

5. Tesiaren zuzendariaren edo zuzendarien curriculum vitaea, euskarri digitalean.

6. Ikerketa talde hartzailearen azken 5 urteetako historia zientifikoa, euskarri digitalean.

7.2. Dokumentazioa eta haren tratamendua direla-eta kontuan hartu beharreko arauak.

1. Nahitaez aurkeztu beharreko agirietako bat espedientean falta denean edo, kudeaketa organoaren iritziz, osorik ez badago, Administrazioak horren berri emanen dio eskatzaileari, jakinarazi eta biharamunetik hamar egun naturaleko epean zuzen dezan akatsa. Ohartaraziko zaio agiri hori ez aurkezteak zer ondorio ekarriko lituzkeen, agiria zein den kontuan hartuz, oinarri honetako arauei jarraikiz.

2. Deialdiko 2. oinarrian ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko agirietako baten falta edo bertako akatsa zuzentzen ez badu, eskaera bertan behera geldituko da, horretarako administrazio ebazpena eman ondoren.

3. Eskaerak aurkezteko epea bukatuta ez da onartuko ikasketa-espedienteari buruzko, batez besteko notaren aitorpenari buruzko edo curriculumean aipaturiko gainerako merezimenduei buruzko datu berririk. Eskaera hobetzeko dokumentazio berria aurkeztea ere ez da onartuko, ez bada kudeaketa organoak eskatutakoa akatsak zuzentzeko.

4. Jatorrizko agiriak edo kopiak aurkezten ahalko dira. Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez aurkezten diren eskaeren kasuan, agiri eskaneatuak onartuko dira. Instrukzio organoak, noiznahi, jatorrizko agiriren bat aurkeztea eska dezake, egokitzat jotzen dituen egiaztapenak egiteko. Halaber, prozeduraren edozein fasetan eskatzen ahalko ditu alegaturiko merezimenduei buruzko argibide eta datu osagarriak, agiriei buruzkoak eta oro har jasotako laguntza eskatzearekin, eskuratzearekin eta, kasua bada, mantentzearekin zerikusia duten bestelako inguruabarrei buruzkoak.

5. Ez dira kontuan hartuko haien arau erregulatzaileen arabera ziurtatzeko eskumenik ez duten pertsonek, organoek edo erakundeek luzatutako agiriak.

6. Foru Komunitatean ofiziala ez den hizkuntza batean luzatutako agirien itzulpen ofiziala edo zinpekoa eskatzen ahalko du organo kudeatzaileak. Itzulpenik ez bada, agiriak ez dira kontuan hartuko.

7. Deialdi honetako oinarrietan interesdunei eskatutako dokumentazioa Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eskuetan baldin badago, interesdunek ez dute berriro aurkeztu beharrik, baina idazki bat aurkeztu beharko dute, honako hauek adierazteko: zer agiri utzi den aurkeztu gabe, zer artxibotan dagoen eta noiz aurkeztu zen. Idazki horrek ordezten duen kasuko dokumentazioa aurkeztu behar deneko epe berean aurkeztu beharko da.

7.3. Datu pertsonalak.

Eskatzaileek emandako datuak Nafarroako Gobernuaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira laguntzaren gaineko ebazpena emateko, eta, ondoren, deialdi honetan azaltzen denari jarraikiz kudeatzeko helburuarekin. Kudeaketa horrek berekin ekar dezake zenbait datu lagatzea hirugarren entitate publiko nahiz pribatu batzuei, entitate horiek laguntzen kudeaketaren prozesuan esku hartzea beharrezkoa izateagatik edo lagapena lege mailako arauren batean aurreikusita egoteagatik. Zilegi izanen da, halaber, datuak ematea laguntzak kudeatzeko eskumena duten Administrazioaren beste organo batzuei.

8. oinarria.–Prozeduraren antolamendua, instrukzioa eta ebazpena.

1. Prozedura hasiko da laguntzen deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez.

2. Unibertsitateen Zerbitzua izanen da prozeduraren instrukzio organoa, eta ofizioz ezarriko ditu eskaeren datuak zehaztu, ezagutu eta egiaztatzeko eta haien ebaluaziorako beharrezkoak diren jarduketa guztiak, gero ebazpena eman ahal izateko. Hala, instrukzioaren barrenean jarduketa hauek sartzen dira: beharrezkotzat jotzen dituen ebaluazio txostenak eskatzea adituei edo entitate ebaluatzaileei, beharrezkoak baitira 9.2 oinarrian azaldutako hautapen prozesuko bigarren faserako, sor litezkeen auzi guztiak ebaztea eta ebazpena garatzeko eta betetzeko jarraibideak prestatzea.

3. Eskaerak hautatzeko batzorde bat eratuko da, kide hauek osatua:

–Unibertsitateen Zerbitzuko zuzendaria.

–Unibertsitateen Ataleko burua.

–Ikerketarako eta Nazioarteratzeko Laguntzen Bulegoko burua, idazkari arituko dena.

Batzordeak aholkua eskatzen ahal die, instrukzio organoaren bidez, gai honetan kualifikatuta dauden pertsona fisikoei edo entitateei.

Batzordearen erabakiak lotesleak izanen dira.

Batzordea eraturik, honek laguntzak emateko behin-behineko proposamena onetsi beharko du, eskaerak aurkezteko epea amaitzen denetik gehienez ere bost hilabeteko epean. Proposamena Hezkuntza Departamentuko iragarki-tauletan eta web-orrian izanen da ikusgai, onuradunen izenen eta atxikitzen zaizkien zentroen zerrendaren bidez.

4. Argitaratu ondoren, epe bat irekiko da, hamar egun naturalekoa gutxienez, interesdunek alegazioak egiteko.

5. Epe horretan berean, laguntza eskuratzeko behin-behinekoz proposatu diren interesdunek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte: onarpen idazkia, 2019-2020 ikasturteko doktorego programan matrikulatu izanaren ziurtagiria eta erantzukizunpeko adierazpen eguneratua, lehenago eskuratutako mota bereko beka eta laguntzei eta beren lan egoerari buruzkoa.

Agiriak epe horretan aurkezten ez badira, eskaerari uko egin zaiola ulertuko da, eta proposatuko da uko egindako pertsonaren arlo-taldean itxaron zerrendan lehenik dagoenari ematea laguntza.

6. Interesdunek aurkeztutako alegazioez edo behin-behineko zerrendan eragina izan dezaketen bestelako gorabeherez Batzordeak bere iritzi loteslea adierazi ondoren, instrukzio organoak laguntzak emateko eta ukatzeko behin betiko proposamena eginen du.

7. Deialdia Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emanen duen ebazpenaren bidez ebatziko da, instrukzio organoaren proposamena ikusi eta gero. Eskaerak aurkezteko epea amaitzen denetik sei hilabeteko epea izanen da ebazpena emateko eta interesdunei jakinarazteko. Epe horretan ebazpenik ez bada, eskaera ezetsitzat jotzen ahalko da.

Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Hezkuntza Departamentuko iragarki-taulan eta web-orrian argitaratuko da. Interesdunei banan-banan jakinaraziko zaie, sinatu eta hamar eguneko epean.

Jakinarazpen hori telematikoki bidaltzen ahal da, baldin eta interesdunak gaitutako helbide elektronikoa badu (Posta Zerbitzuari eskatutakoa) eta eskabide elektronikoan eremu hori markatuz espresuki erantzun telematiko hori eskatzen badu.

9. oinarria.–Hautapen prozesua.

Betebeharrak betetzen direla frogatuta, eta, behar izanez gero, nahitaez aurkeztu beharreko dokumentazioko akatsak zuzentzeko tramitea eginik, deialdi honen I. eranskinean aipatutako taldeetan sailkatuko dira laguntza jaso dezaketen eskaerak; talde horietan sartzen dira zientziaren arloak eta gaiak.

Hautapen prozesuak fase hauek izanen ditu:

1. fasea edo aurrehautapenekoa.

2. fasea edo hautapenekoa.

9.1. Aurrehautapeneko fasea.

Fase honetan gehienez 10 eskaera hautatuko dira I. eranskineko arlo-talde bakoitzeko.

Eskaera bakoitzak 65 puntu jasoko ditu gehienez, irizpide hauei jarraikiz:

1. Eskatzailearen ikasketa-espedientea.

Karrerako nota (diploma, lizentzia edo gradua), gehienez 30 puntu.

Eskatzaileak graduko titulu bat, lizentzia bat edo diploma bat baino gehiago baldin baditu doktorego programan onartua izateko bide eman diotenak, aintzat hartzea nahi duen titulazioa hautatuko du eskabidean. Titulazio horrek finkatuko du ikasketa-espedientearen puntuazioa. Egindako hautua ezin izanen da aldatu eskaerak aurkezteko epea bukatutakoan.

2. Eskatzaileak ikerketaren arloan dituen merezimenduak, gehienez ere 20 puntu, II. eranskinean ezarritakoaren arabera.

3. Nafarroako unibertsitate sistema nazioartekotzeko eta sendotzeko, 15 puntu gehienez, honela xehatuta:

a) Nazioartekotzeko bultzada. (10 puntu gehienez).

–10 puntu emanen dira baldin laguntza eskaeren xedea bada Nafarroako unibertsitate bateko eta atzerriko beste bateko ikertzaileek zuzendutako tesi bat, baterako doktorego programen esparruan eginen badira, edo baterako tutoretzarekin, halako moduz non lortzen ahal baita bi unibertsitateek onartutako titulu ofiziala, edo doktore titulu bikoitza, Nafarroako unibertsitatearena eta atzerriko unibertsitatearena. Baldin unibertsitateetako bakar batek eman behar badu titulua, 6 puntu emanen dira.

–8 puntu emanen dira baldin tesi proiektuaren memoria ingelesez aurkezten bada eta doktore tesia ingelesez idazteko eta defendatzeko konpromisoa hartzen bada.

–4 puntu emanen dira baldin laguntza eskaeraren xedea bada tesi bat egitea baterako ikerketa proiektuen esparruan, non parte hartuko baitute Nafarroako unibertsitate batek eta, gutxienez, atzerriko beste batek, nazioarteko programa lehiakorren finantzaketarekin, non ez baita aurreikusi horiek batera zuzentzea Nafarroako unibertsitate bateko ikertzaileek eta atzerriko beste batekoek.

–2 puntu emanen zaizkie atzerriko unibertsitateetako doktorego programetan garatutako tesiei.

b) Nafarroako unibertsitate sistema sendotzea.

–5 puntu emanen dira Nafarroako unibertsitateen doktorego programetan egindako tesietarako, baita zenbait unibertsitateren baterako doktorego programetan egindakoetarako ere, baldin horietan Nafarroako unibertsitateek parte hartzen badute.

–Nafarroakoak ez diren unibertsitateetako doktorego programetan egiten diren tesietan, non tesiaren baterako zuzendaritza Nafarroako unibertsitate bateko ikertzaile bati dagokion, 2 puntu emanen dira atal honengatik.

9.1.1. Ikasketa-espedientearen balorazioa.

Ikasketa-espedientearen batez besteko nota (0-10 eskala) Europako kreditu sistema eta unibertsitate tituluen kalifikazio sistema ezartzen duen irailaren 5eko 1125/2003 Errege Dekretuan xedatutakoarekin bat kalkulatuko da, kontuan hartu beharreko ohar hauekin:

1. Bi dezimal hartuko dira, biribiltzearen arau orokorrei jarraikiz.

2. Espedientean zenbakizko kalifikaziorik ez dagoenean, irakasgai bakoitzean eskuraturiko kalifikazioak honako baremo honi jarraikiz zenbatuko dira:

a) Ohorezko matrikula = 10 puntu.

b) Bikain = 9,25 puntu.

c) Oso ongi = 7,75 puntu.

d) Nahikoa edo gai = 5,75 puntu.

3. Baliozkotutako irakasgaiei dagokienez, jatorrizko zentroan eskuratutako kalifikazioari dagokion puntuazioa emanen da; egokitutako irakasgaietan, jatorrizko zentroan erdietsitako kalifikazioa hartuko da aintzat, eta kalifikaziorik ez duten kredituen onarpena ez da kontuan hartuko batez besteko notarako.

4. Plan zaharretan edo kreditu bidezko kalifikazio sistema baino lehenagokoetan, batez besteko nota irakasgai bakoitzean, arestian aipatutako balioen arabera, lortutako puntuazioak batuz eta emaitza gainditutako irakasgaien kopuru osoaz zatituz aterako da.

5. Titulu akademikoa beste ikasketa batzuetatik abiatuta eskuratu bada, multzoaren batez besteko nota kalkulatuko da. Gauza bera eginen da 2. zikloko lizentzien kasuan. Kasu horretan, bigarren zikloko lizentzia-ikasketetan sartzea ahalbidetu zion lizentziaren lehen zikloa izanen da aintzat hartuko dena.

6. Atzerrian egindako ikasketen kasuan, ikasketa-espedientearen batez besteko nota kalkulatzeko, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren Unibertsitateetarako Politikako Zuzendaritza Nagusiaren 2016ko ekainaren 20ko eta uztailaren 21eko ebazpenetan xedatutakoaren arabera jokatuko da.

Eskatzailearen erantzukizuna da batez besteko notaren kalkulua prozedura horren arabera tramitatzea.

Horri buruzko informazioa helbide honetan lor daiteke:

http://www.educacionyfp.gob.es/servicios-al-ciudadano/catalogo/gestion-titulos/estudios-universitarios/titulos-extranjeros/equivalencia-notas-medias.html

Azken puntuazioa honela kalkulatuko da: ateratako batez besteko nota bider 3.

9.1.2. Aurrehautatuen behin-behineko zerrenda.

Behin eskaera bakoitzari puntuazioak emanda, arlo-talde bakoitzerako lehentasun ordena bat ezarriko da, eta bigarren fasera igarotzeko hautatuko dira puntu gehien lortu dituzten hamar eskaerak, betiere 35 puntu baino gehiago lortu badute.

Eskaera aurrehautatuen eta aurrehautatu gabeen behin-behineko zerrenda iragarki-tauletan eta navarra.es web-orrian argitaratuko da, eta 10 egun naturaleko epea emanen da interesdunek alegazioak jarri ahal izateko.

9.2. Hautapen bukaerako fasea.

Adituen talde batek ebaluatuko ditu eskaerak bigarren fase honetan. Talde horrek bere lana antolatuko du I. eranskinean aipatutako arlo zientifikoen arabera, eta txosten lotesle bat eginen du eskaera bakoitzerako, eta 35 puntu emanen ondoren azaltzen diren irizpideen arabera. Bigarren fasea gainditu eta laguntza jasotzeko, 15 puntu lortu behar dira gutxienez ere.

Puntuak emateko irizpideak.

1. Tesi proiektua, 25 puntu gehienez, honen arabera:

a) Aurkeztutako memoriaren kalitatea, helburuen formulazioa, planteamendua, metodologia, etapak eta denbora-plangintza, argitasuna eta zorroztasuna aurrekarien azalpenean eta bibliografia: 15 puntu gehienez.

b) Proiektuaren berritasuna, interesa eta inpaktua arlo zehatzeko gaiaren egoerari dagokionez: 5 puntu gehienez.

c) Proiektuaren bideragarritasuna, baliabideen egokitasuna, zuzendariak eta ikerketa taldeak proiektuaren gaiarekin duten lotura, eta proiektuari lotutako prestakuntza programa: 5 puntu gehienez.

2. Tesiaren zuzendariaren edo zuzendarien curriculuma eta ikerketa egiten duen ikerketa taldearen ibilbidea, 10 puntu gehienez, honela xehatuta:

a) Tesiaren zuzendariaren ikerketa esperientzia: 5 puntu gehienez.

b) Tesi proiektuaren zuzendariaren gaitasuna doktoregorako prestakuntzarako: 2,5 puntu gehienez.

c) Talde hartzaileak azkeneko 5 urteetan izan duen ikerketa jarduera: 2,5 puntu gehienez.

9.3. Laguntzak eman eta ukatzea.

Hautapen Batzordeak laguntzak emateko eta ukatzeko proposamen bat eginen du, honako arauekin bat:

1. Azken fase honetan eskatutako gutxieneko puntuazioa lortu duten eskaeretarako lehentasun ordena bat ezarriko da arlo-talde bakoitzean, kontuan izanik aurrehautapeneko fasean eta hautapeneko bukaerako fasean lortutako puntuazioaren batura.

2. Guztizko puntuazioen arteko berdinketak ebazteko, hurrenez hurren erreparatuko zaie aurrehautapenaren 3.,1. eta 2. irizpideetan eta hautapeneko bukaerako fasearen 1. eta 2. irizpideetan lortutako puntuazioei.

3. Lehenik, proposatuko da I. eranskineko arlo-talde bakoitzean puntu gehien lortutako eskaerei ematea laguntza.

4. Gainerako laguntzei dagokienez, puntu gehien lortutako eskaerei emanen zaizkie, kontuan hartu gabe zer arlo-taldetakoak diren.

5. Behin laguntzak emanik aurretik azaldutako prozeduraren arabera, gainerako eskaerak baztertu eginen dira aurrekontuan nahikoa kreditu ez izateagatik.

6. Aurrekontuan kreditu nahikoa ez izateagatik baztertutako eskaerekin ordezkoen zerrenda bat eginen da. Hala, baldin laguntzak jasotzeko proposatutako pertsonek uko edo atzera egiten badute, edo ezin badute frogatu onuradun izateko dauden betebeharren bat, zerrenda horretara joko da.

7. Baldin, aurreko puntuan aurreikusitako arrazoi batengatik aurrekontuan krediturik bada beste laguntza batzuk emateko, honela emanen dira:

a) Baldin arlo-talde batean puntu gehien lortu duen eskaera baten kasuan gertatzen bada ukoa edo atzera egitea, hutsa gertatzen den arlo-taldean hurrengo dagoen eskaerari emanen zaio laguntza.

b) Baldin dagokion arlo-taldean puntu gehien lortu duen eskaera ez den beste baten kasuan gertatzen bada ukoa edo atzera egitea, erreserba zerrendan puntu gehien duen eskaerari emanen zaio laguntza, taldea edozein izanik ere.

Ondorio horietarako, laguntza emateko proposamena komunikatuko die interesdunei organo kudeatzaileak, proposamena onar dezaten 10 egun naturaleko epe luzaezinean. Behin proposamena onarturik, ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Hezkuntza Departamentuko iragarki-tauletan eta web-orrian argitaratuko da eta banan-banan jakinaraziko zaie interesdunei, sinatzen denetik hamar eguneko epean.

10. oinarria.–Onuradunen eskubideak eta betebeharrak.

10.1. Prestakuntzaldian ari diren ikertzaileen eskubideak.

1. Onuradunek, laguntza hau onartuz gero, urtarrilaren 27ko 63/2006 Errege Dekretuaren 5. artikuluan aipatzen diren eskubide orokorrak izanen dituzte; izan ere, dekretu horren bidez, Prestakuntzaldian ari diren Ikertzaileen Estatutua onetsi zen.

2. Jarraipen eta berritze txostenetan aldeko balorazioa lortzeko betebeharra betetzen badute, ikertzaileek eskubidea izanen dute atxikipen zentroarekiko kontratua berritzeko.

Aldeko balorazio hori lortzea ez da berez helburu bat izanen deialdi honen ondorioetarako. Halere, kontuan hartuko da, erabateko betetzera hurbiltze garrantzitsua den aldetik, eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35.3 artikuluan ezarritako konpromisoak betetzeko dudarik gabeko jardunaren froga gisa.

Aurrekoaren arabera, jarraipen eta berritze txostenetan aldeko balorazioa denboran eta moduan eskuratzeak ekarriko du oinarri honetako 10.7 puntuan ezartzen den laguntzaren zatia behin betiko finkatzea. Finkatze hori ez da gertatuko ebazpena eman arte. Bertan betetzeari edo ez-betetzeari buruzko adierazpena eta bidezkoa den likidazio ekonomikoa sartuko dira.

10.2. Prestakuntzaldian ari diren ikertzaileen betebeharrak.

Prestakuntzaldian ari diren Ikertzaileen Estatutua onesten duen urtarrilaren 27ko 63/2006 Errege Dekretuak 6. artikuluan betebehar orokorrak ezartzen dizkie ikertzaileei. Betebehar horiez gain, laguntza hauen onuradunek arau hauek ere bete beharko dituzte:

1. Oro har, Unibertsitateen Atalak laguntzen jarraipen egokirako ematen dituen jarraibideei kasu egitea.

2. Atxikipen zentroan deialdi honetako 13.2 oinarrian ezarritako epean sartzea.

3. Atxikipen zentroko funtzionamendu arauak betetzea, dedikazioari, ordutegiei, oporrei eta aldi baterako absentziei dagokienez.

4. Laguntzak irauten duen ikasturteetan matrikula egitea doktorego programan, kasuan kasuko unibertsitatean ezarritako prozedurari jarraituz.

5. Aldeko balorazioa lortzea urtero aurkezten diren jarraipen eta berritze txostenetan. Betebehar hori betetzea ezinbestekoa izanen da laguntzen aplikaziorako kontratuak urtero berritzeko.

6. Doktorego tesia amaitu eta defendatzea eta doktore titulua lortzea deialdian ezarritako epeetan. Tesia ingelesez idazteko eta defendatzeko konpromisoa hartu duten interesdunek behar diren frogagiriak aurkeztu beharko dituzte.

7. Unibertsitateen Zerbitzuan frogatzea doktore gradua 13.4 oinarrian ezarritako epeetan lortu duela, egindako doktorego tesiaren ale bat erantsita.

8. Baldin doktorego tesiaren gaia, zuzendaria edo kozuzendaria, unibertsitatea edo atxikipen zentroa aldatzen bada, horren berri ematea, idatziz, Unibertsitateen Zerbitzuari.

Ondorio horietarako, kasuan kasuko unibertsitateak edo unibertsitateek aldaketa horietarako baimena eman izana behar bezala frogatuko da.

Kontuan hartuz deialdian ezarritako ordainketa egutegia eta kasuko atxikipen zentroek Hezkuntza Departamentuarekin izenpetutako lankidetza hitzarmenen ondorio ekonomikoak, unibertsitate aldaketek ondorioak izanen dituzte, soilik, eta betiere aldaketa zilegi bada, egun honetatik aurrera: zer laguntza aldi ordaindu zaion jatorrizko atxikipen zentroari, aldi hori bukatu eta biharamunetik aurrera. Aldaketa eskatzen denetik onartzen den arte laguntza eten eginen da, 10.5 oinarrian borondatezko etenaldietarako ezarritako moduan.

Horrelako aldaketek ez dute inoiz ekarriko betebeharrak bete direla frogatzeko gehieneko epeak luzatzea, aurreko ataletan ezarritakoak.

9. Egindako doktorego tesiari buruzko memoriaren ale batekin batera Garapen Profesionalerako Plan bat aurkeztea, ikertzaile karrera Nafarroako entitate batean jarraitzeko aukera ematen duena, edo Nafarroako enpresa batean sartzeko, egindako doktore tesiarekin zerikusia duen berrikuntza proiektu bat aurrera eramateko.

Ebaluazioa behar bezala egiteko, planak elementu hauek jaso beharko ditu gutxienez:

–Helburuak.

–Jarduera profesionalaren arloa.

–Hartzaile izan litezkeen erakundeak.

–Bete beharreko ekintzen plana eta kronograma.

10. Aurkeztutako Garapen Profesionalerako Planaren aldeko balorazioa lortzea.

11. Unibertsitateen Zerbitzuari idatziz jakinaraztea edozein lan jardueraren bat egiten ari dela edo beste beka edo laguntzaren bat jaso duela.

12. Ikerketaren emaitza batzuk edo guztiak zabaltzen diren orotan, Hezkuntza Departamentuak laguntza eman duela agertzea. Deialdi honetan parte hartzeak berekin dakar baimena ematea doktorego tesiaren amaierako memoria Nafarroako Gobernura igortzeko, eskumen arloaren arabera horretan interesa izan dezakeen departamentura, hain zuzen, bai eta Nafarroako Gobernuak sor ditzakeen argitalpen bilduma edo funtsetan sartzeko ere, lanaren kopia, banaketa eta zabalkunde publikorako; kasu horretan, jatorrizko egilearen eta erakundearen izena aipatuko dira beti, eta ez da bestelako erabilerarik izanen helburu komertzialekin ez eta eratorritako lanaren ondorioz ere.

13. Deialdiarekin lotutako ekitaldi instituzionaletara joatea eta Unibertsitateen Zerbitzuak zientzia sustatzeko antolatzen dituen ekintzetan parte hartzea, hala eskatzen bazaio. Bereziki, Ikerketa Biribila izeneko ekintzan parte hartu beharko du, eta Hezkuntza Departamentuak Zientziaren Astea dela-eta antolatutako ekitaldietako batean ere bai, gutxienez. Behar bezala justifikatutako ezinbesteko arrazoirik izan gabe parte hartzen ez badu, konpromisoa ez duela bete ulertuko da, 10.7 oinarrian aurreikusitako ondorioekin.

14. Organo eskudunek egiaztapenak eta finantza-kontrolak egin ditzaten onartzea eta jarduera horietarako eskatzen dituzten agiri guztiak ematea.

15. Dirulaguntzak ematen dituen ebazpenaren proposamena egiten denean, Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak eta zergen gainekoak eguneratuak izatea.

10.3. Atxikipen zentroen betebeharrak.

A) Honako hauek dira Espainiako atxikipen zentroen betebeharrak:

1. Laguntzen onuradunei behar duten babesa ematea eta beren lanerako behar dituzten baliabideak erabiltzen uztea.

2. Tesiaren zuzendari bat eta, hala behar denean, tutore edo kozuzendari bat izendatzea, ikasketak eta ikerketa lanak koordinatu eta bideratzeko eta, bereziki, jarraipena egiteko, laguntzen onuradunen betebeharrak eta laguntzen xedea bete daitezen.

3. Laguntzak urtero berritzeko aginduzkoak diren txostenak egin eta Unibertsitateen Zerbitzura igortzea, Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzko ekainaren 14/2011 Legearen 21. artikuluan eta deialdi honen oinarrietan ezarritako moduan.

4. Prestakuntza programaren garapen egokiaz arduratzea. Onuradunari ezin zaio eskatu bere ikerketarekin edo horretarako behar den prestakuntza berariazkoarekin zerikusirik ez duen inolako jarduerarik egiteko.

5. Unibertsitateen Zerbitzuari jakinaraztea unibertsitatean prestakuntzan sartutako ikertzaileak doktore titulua eskuratu duela, eskuratu eta hogei egun balioduneko epean gehienez ere.

6. Atxikitzen zaizkien ikertzaileei emandako laguntzak kudeatzeko entitate laguntzaile izaera onartzea, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoarekin bat.

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eta onuradunen atxikipen zentro unibertsitarioen arteko lankidetza hitzarmena sinatzeak ez du eskumenaren aldaketarik ekarriko. Bertan aurrez ikusten diren eskumenaren egikaritza-elementuei soilik eraginen die, deialdiko prozeduren aplikaziorako lanen aplikazio praktikoaren ondorioz.

7. Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzko ekainaren 1eko 14/2011 Legearekin eta aplikatzekoak diren gainerako arauekin bat, prestakuntzaldian ari diren ikertzaile onuradunen kontratuak egitea, deialdian ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatu ondoren.

8. Emandako laguntzaren inguruan gertatzen den edozein gorabehera Unibertsitateen Zerbitzuari komunikatzea, gertatzen denetik hogei egun balioduneko epean.

9. Ikertzaileekin egindako kontratuen kopia bidaltzea, sinatzen direnetik hogei egun balioduneko epean.

10. Laguntza betetzeagatik izandako gastuen egiaztagiriak igortzea ordaindutako aldia amaitzen denetik hogeita hamar eguneko epean.

11. Zentroen eta prestatzen ari diren ikertzaileen arteko kontratuetan, eta laguntzen deialdi honen babesean egindako ikerketen emaitzak osorik edo zati batean aditzera ematen direnean, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak kontratua finantzatu duela aipatu beharko da.

12. Azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan entitate laguntzaile izateko eskatzen diren baldintzak eta entitate laguntzaileei lege horrek ezartzen dizkien betebeharrak betetzea.

13. Egiaztapen eta kontrolak egiteko eskumenak erabili ahal izan daitezen, eskatzen zaien informazioa ematea eta kontabilitate liburuak, erregistro eginbidetuak eta gainerako agiriak edukitzea, behar bezala ikuskaturik, aplikatu behar den legeria sektorialean agindutako moduan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 9.e) artikuluan ezarritakoarekin bat.

B) Honako hauek dira atzerriko atxikipen zentroen betebeharrak:

Atzerriko zentroen kasuan, laguntzen kudeaketa ekonomikoa beteko ez dutenez, aurreko ataleko 1., 2., 3., 4. eta 5. betebeharrak baizik ez dituzte hartuko bere gain.

10.4. Sarrera geroratzea.

Unibertsitateen Zerbitzuak baimena ematen ahalko dio ikertzaileari entitate hartzailean geroago sartzeko eta, horrenbestez, laguntzaren onuradun geroago bihurtzeko, bidezko arrazoiengatik hala eskatzen badu, zentro hartzailearekin ados jarrita bertan sartu behar zuen eguna baino lehen. Sarrera hiru hilabete geroratzen ahalko da gehienez. Emandako epea igarota zentroan sartzen ez bada, laguntzari uko egin diola ulertuko da.

10.5. Laguntzak etetea.

1. Langileen Estatutuaren 45. eta 46. artikuluetan azaltzen diren arrazoiengatik kontratua eteteak ez du ekarriko laguntzaren iraunaldia luzatzea, salbu eta kontratuak iraun bitartean aldi baterako ezintasuna, amatasuna edo haur-harrera gertatzen denean, gertaera horiek laguntzaren iraunaldia eten egiten baitute, Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2002 Lege Organikoa aldatzen duen apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoaren azken xedapenetan hirugarrenean ezarritakoarekin bat. Halakoetan etenaldiko denbora berreskuratzen ahalko da, gutxienez 30 eguneko aldietan, eta aurrekontuetan dirurik baldin badago.

2. Kontratua eteten bada, aldeen adostasunez, hiru hilabetetik gorako aldirako, laguntza galdu eginen da.

3. Etenaldia amaitutakoan ikertzailea atxikipen zentrora itzultzen ez bada, laguntzari uko egin diola ulertuko da.

10.6. Betebehar akademikoak betetzeko epearen luzapena.

A) Luzapen arrunta doktorego tesia amaitu eta doktore titulua eskuratzeko.

Laguntzaren aldia amaituta, luzapen arrunta ematen ahalko da doktorego tesia amaitzeko eta doktore titulua eskuratzeko, Unibertsitateen Zerbitzuak horretarako berariaz baimena eman ondoren. Luzapenak aukera emanen dio doktoregaiari bere helburua lortzeko, doktorego tesia amaitu eta doktore titulua eskuratzeko, alegia.

Zerbitzuak, bere jardunbidean, honako arau hauek bete beharko ditu:

a) Luzapena emanen da soilik interesdunak laguntza hauen kargura finantzatutako kontratua amaitu eta ondoko 30 egunean idatziz eskatzen badu.

b) Luzapen arruntek urtebeteko iraupena izanen dute.

c) Eskabidearekin batera agiri hauek aurkeztuko dira:

–Bere unibertsitateko doktorego programaren Batzorde Akademikoaren baimena luzapena emateko.

–Arrazoien azalpena.

–Ordu arte egindako ikerketa lanari buruzko txostena.

–Ikerketa egin bitartean gertatu diren desbideratzeak.

–Lanaren kronograma eta bete beharrekoak betetzeko aurreikusitako eguna.

–Ikerlanaren tutorearen/tesi zuzendariaren txostena, eduki hauek jasota, gutxienez: doktoregaiaren dedikazioa eta errendimendua ontzat ematen dituen adierazpena; bere adostasuna doktoregaiak egindako eta egiteko duen ikerketaz azaltzen duen deskribapenarekin; luzapenaren beharraren aldeko balorazioa.

–Laguntzaren iraunaldian jasotako beste laguntza batzuen gaineko aitorpena eta, behar izanez gero, justifikazioa.

–Gizarte Segurantzaren lan-bizitzari buruzko egiaztagiria.

d) Luzapenak ez du inola ere ekarriko laguntzaren zenbatekoa handitzea.

e) Zerbitzuak luzapena emateko edo ukatzeko eginen duen proposamena Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiari igorriko zaio horrek ebazpena eman dezan. Luzapenaren xede diren betebeharrak bete direla frogatzeko baldintzak eta epeak ezarriko dira ebazpen horretan, horien artean Garapen Profesionalerako Plana aurkeztea.

B) Luzapen berezia doktorego tesia egin eta doktore titulua eskuratzeko.

Tesia amaitzeko eta doktore titulua eskuratzeko luzapen arruntaren aldia amaituta, luzapen berezia ematen ahalko da tesia amaitzeko eta doktore titulua eskuratzeko, Unibertsitateen Zerbitzuak horretarako berariaz baimena eman ondoren.

Luzapenak aukera emanen dio doktoregaiari bere helburua lortzeko, doktorego tesia amaitu eta doktore titulua eskuratzeko, alegia.

Zerbitzuak, bere jardunbidean, honako arau hauek bete beharko ditu:

a) Interesdunak berak eskatuta bakarrik emanen da baimena. Idatziz eginen du eskaera, luzapen arrunta amaitu eta hurrengo 30 egunetan.

b) Luzapen bereziek urtebeteko iraupena izanen dute gehienez.

c) Eskabideari luzapen arrunterako eskatzen diren agiri berak erantsi beharko dizkio, salbu eta beste laguntza batzuei buruzko aitorpena eta lan-bizitzaren agiria.

d) Luzapenak ez du inola ere ekarriko laguntzaren zenbatekoa handitzea.

e) Zerbitzuak luzapena emateko edo ukatzeko eginen duen proposamena Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiari igorriko zaio horrek ebazpena eman dezan. Luzapenaren xede diren betebeharrak bete direla frogatzeko baldintzak eta epeak ezarriko dira ebazpen horretan, horien artean Garapen Profesionalerako Plana aurkeztea.

C) Garapen Profesionalerako Plana aurkezteko epearen luzapena:

Laguntzaren aldia edo luzapenarena amaituta, doktorego tesia amaituta eta doktore titulua eskuratuta, Garapen Profesionalerako Plana egina ez badu, onuradunak hura aurkezteko eta ez beste ezertarako luzapena eskatuko du.

Eskabidearekin batera agiri hauek aurkeztuko dira:

–Arrazoien azalpena.

–Egindako doktore tesiaren ale bat, euskarri digitalean.

–Doktore tituluaren gordekina.

–Laguntzaren iraunaldian jasotako beste laguntza batzuen gaineko aitorpena eta, behar izanez gero, justifikazioa.

–Gizarte Segurantzaren lan-bizitzari buruzko egiaztagiria.

Luzapena besterik gabe emanen da, 3 hilabeterako.

10.7. Betebeharrak ez betetzearen ondorioak.

Onuradunak deialdi honetan azaltzen diren betebehar eta baldintzetako bat betetzen ez badu, galdu eginen du eman zaion laguntza. Aldez aurretik horretarako ebazpena emanen da.

Horrek ekarriko du jasotako kopuruak Nafarroako Gobernuari itzuli beharra, alde batera utzi gabe legezko egintzak eta bidezkoak izan daitezkeen zehapenak. Itzuli beharreko diru kopuruari legezko interesak gehituko zaizkio, laguntza kobratu zen egunetik itzultzen den egunera arte sortutakoak alegia, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35.2 artikuluan xedatutakoarekin bat. Aipatu diru kopuruak diru sarrera publikotzat joko dira legezko ondorioetarako.

Ikertzaileak ez badu betetzen doktorego tesia bukatu, defendatu eta behar den denboran eta moduan doktore titulua eskuratzeko betebeharra, edo Garapen Profesionalerako Plana aurkeztu eta aldeko balorazioa lortzekoa, Dirulaguntzei buruzko Legearen 14.1.p) artikuluan aipatutakoaren ondorioetarako, ez-betetzea mailakatzeko irizpide gisa, kontuan hartuko da aurkeztutako urteko jarraipen txostenek aldeko balorazioa izan duten edo luzapen arrunt bat lortu duen. Kasu horretan, ikertzaile onuradunak aldeko ebaluazioa izan duen aldian jasotako laguntzaren %85 gordetzen ahalko du, eta gainerakoa itzuli beharko du.

Aurrekoa gorabehera, ez-betetzea ezinbesteko arrazoiengatik gertatzen denean, organo kudeatzaileak proposatzen ahalko du laguntza amaitzeko ebazpenean adieraz dadila ez-betetzea halakoa izan dela, eta interesdunak ordura arte jasotako diru kopuruak gordetzen ahalko ditu osorik edo zati batean.

11. oinarria.–Laguntzaren ordainketa.

1. Dirulaguntzen zenbatekoa 2020., 2021. eta 2022. urteetako aurrekontuen kargura ordainduko da.

Diru-funtsak entitate laguntzaileei ordainduko zaizkie doktoregoa Espainiako unibertsitate batean egiten bada, edo zuzenean onuradunei atzerriko unibertsitateetan egiten bada, betiere egutegi honekin:

–Lehen ordainketa aurrerakin gisa eginen da laguntza hasten den hilabetean, eta laguntzaren seihileko baten zenbatekoa adinakoa izanen da (soldata, enpresa-kotizazioak eta administrazio gastuen zati proportzionala)

–2., 3., 4. eta 5. ordainketak aurrerakin moduan eginen dira, otsailean eta irailean, aurreko aldian izandako gastuen egiaztagiriak aurkeztu ondoren. Ordainketa horiek laguntzaren seihileko baten zenbatekoa adinakoak izanen dira.

–Azken ordainketa laguntza bukatutakoan eginen da, laguntza aldi osoan izandako gastuen egiaztagiriak aurkeztuta. Laguntza guztia ordaintzeko falta den zenbatekoa adinakoa izanen da.

2. Ordainketa guztiak aurrerakin gisakoak izanen dira, azkenekoa izan ezik, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean aurreikusiriko ondorioetarako, eta Unibertsitateen Zerbitzuak aldeko txostena eman ondoren eginen dira.

12. oinarria.–Bateraezintasuna.

12.1. Bateraezintasunerako arrazoien oinarriak eta definizioa.

Bateraezintasun araubideak bi helburu ditu:

–Banatze irizpideak aplikatzea pertsona berberak baliabide gehiegi ez metatzeko eta baliabide publikoak lanean ari ez diren eta beste beka edo kontraturik ez duten doktoregaiei esleitzeko.

–Helburu irizpideak aintzat hartzea deialdiak ezartzen duen epean laguntzaren helburua lortzea oztopatuko luketen egoerak saihesteko eta onuradunari dedikazio osoa eskatzeko diruz lagundutako ikerketa lanetarako.

Irizpide horiei jarraikiz, hona hemen laguntza hauekin bateraezinak diren egoerak:

1. Espainiako edo atzerriko diru publiko zein pribatuen bidez finantzatutako beste edozein laguntza edo beka jasotzea. Deialdiko 12.1.3 oinarrian aipatzen diren laguntzak bakarrik baimenduko dira.

2. Onuradunak edozein lan jarduera, lanbide jarduera edo enpresa jarduera egitea.

3. Interesdunak aldez aurretik eskatuta, ondoko hauek baimentzen ahalko dira:

a) Irakaskuntza eta ikerketa lanak egiteagatik dirua eskuratzea, betiere egindako ikerketa lanarekin zuzenean lotuak, noizbehinkakoak eta ezohikoak badira. Diru-sarrera horiek ez dira laguntzaren urteko zenbateko gordinaren % 30etik gorakoak izanen. Gehienez 60 ordu urtean. Atxikipen zentroek beren funtsekin handitzen ahalko dute kontratatuen soldata, baina igoera hori kontratuan jaso beharko da, eta zerga eta lan arloko indarreko legeei jarraikiz egin.

b) Biltzar, bilera eta jardunaldi zientifikoetan parte hartzeko laguntzak.

c) Egonaldi laburretarako laguntzak, egonaldiaren xedea ikertzaileak bere prestakuntza osatu eta ikerketa lanak hobeki egitea baldin bada. Egonaldia bitartean egiten diren jarduerak (ikerketa laborategietan jardun, liburu edo agiri funtsak kontsultatu, teknika instrumental berriak ikasi eta beste lan arlo batzuk landu) laguntza hauen xedeak betetzeko garrantzitsu eta lagungarriak izan behar dira.

Unibertsitateen Zerbitzuari laguntza horien berri eman behar zaio, eta haren baimena jaso behar da. Ez da inolaz ere erabiliko egonaldi horiek egin izana 10.6 oinarrian ezartzen den moduan luzapena eskatzeko arrazoi gisa. Ikertzaileak prestakuntza programa betetzeko eta ikerlana aurrera eramateko egin behar diren jarduera arruntak berariaz baztertuta daude.

12.2. Noiz sortzen den legezko bateraezintasuna.

Legezko bateraezintasuna gertatuko da honako hauetan:

1. Onuradun bihurtzean, baldin eta onuraduna beste laguntzaren bat hartzen ari bada edo edozein lan jardueratan ari bada.

2. Onuradun bihurtu ondoren ere gerta daiteke, onuradunak bestelako laguntza bat jasotzen badu edo beste lan jardueraren batean hasten bada.

12.3. Aplikatu beharreko arauak.

1. Lortzen diren laguntzak, indarraldi berbera izan ez arren, hiru hilabetean baino gehiagoan aldi berean hartzekoak badira, erabat bateraezintzat joko dira.

2. Lortzen diren laguntzak hiru hilabetean edo gutxiagoan aldi berean hartzekoak badira, deialdi honen xedeko laguntzaren zenbatekoa osorik ordainduko da.

3. Aldiz, lortutako laguntzak hiru hilabetean baino gehiagoan aldi berean hartzekoak badira, ikertzaileak bietako bat aukeratu beharko du. Beste laguntza bat aukeratuz gero, honako honi uko egin zaiola ulertuko da, 14. oinarrian ezarritako baldintza eta ondorioekin.

4. Ondorio guztietarako, deialdi honetan lan jardueratzat joko da edozein lan edo enplegu, besteren konturakoa edo norberaren konturakoa, lanaldia eta dedikazio denbora edozein direla, eta, azkenik, gizarte babesaren edo aseguratzearen araubidea edozein dela.

5. Edozein kasutan, onuraduna lanean hasteak laguntza galtzea ekarriko du, 14. oinarriak aurreikusten dituen ondorioekin.

6. Oro har, onuradunak goian aipatu diren kausei dagokien guztia jakinarazi behar du, 10. oinarrian xedatutakoari jarraituz.

7. Aurrekoa gorabehera, laguntzak kudeatzen dituen organoak egoera ofizioz egiaztatuko du une hauetan:

–Ikertzaileak bere eginbehar akademikoak bete dituela frogatzen duenean, etapa desberdinetan, edo betetzeko epearen luzapena eskatzen denean.

–Administrazio prozedurari amaiera eman aurretik.

Halaber, noiznahi eskatzen ahalko ditu beharrezkotzat jotzen dituen agiriak, eta behar diren datuak biltzen ahalko ditu, indarra duen legeriari jarraituz.

13. oinarria.–Espedientearen jarraipena eta amaiera.

13.1. Ohar orokorrak.

1. Unibertsitateen Zerbitzuari dagokio deialdi honen bitartez ikertzaileei emandako laguntzen aplikazioaren jarraipena eta kontrola egitea. Horretarako, prozedura egokiak ezarriko ditu, ikertzaileak atxikitzen dituzten zentroekin lankidetzan.

2. Laguntza hauen onuradunak loturik egonen dira atxikita dituzten zentroek eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak ahaldundutako erakundeek egiten dituzten kontrol ekintzei.

3. Atxikipen zentroak, entitate laguntzaileak diren aldetik, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak ahaldundutako erakundeen kontrol ekintzei loturik egonen dira.

4. Aurreko 1. puntuan adierazitakoaren ondorioetarako, honako hauek dira jarraipen ekintza arruntak:

–Deialdi honetako 10. oinarrian ezarritako betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko behar diren agiriak eskatu eta aztertzea.

Honako hauek dira jarraipen ekintza bereziak:

–Espedientean dauden agiriak ikusirik organo kudeatzaileak ofizioz hasten dituen jarduketak, zuzendariek nahiz atxikipen zentroek emandako txostenen ondorioz egiten diren jarduketak, eta programaren baldintzak betetzeari begira egokitzat jotzen diren jarduketa guztiak.

5. Aurreko atalean jasotako faseetarako ezarritako epeak iraganik kasu bakoitzean aipatutako agiriak ez badira jaso, onuradunari edo hura atxikia duen zentroari errekerimendua eginen zaio bost eguneko epe luzaezinean ekar ditzan. Epe berri horretan ez badu aurkezten, 10.7 oinarrian ez-betetze kasuetarako adierazitako ondorioak jasanen ditu.

13.2. Alta edo itzulera tramitatzea.

Doktoratu aurreko laguntzaren onuradunaren alta eguna edo etenaldi baten ondoko itzulera eguna izanen da ikertzailea Gizarte Segurantzan afiliatzen den eguna.

Deialdi honen ondorioetarako, alta gertatzen ahalko da laguntza emateko ebazpena Hezkuntza Departamentuaren web-orrian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Laguntza emateko ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hilabetean altarik ez bada, onuradunak laguntzari uko egin diola ulertuko da.

Alta tramitatu dadin, aldez aurretik interesdunek agiri hauek aurkeztuko dituzte atxikipen zentroen bitartez:

–Atxikipen zentrora sartu edo itzultzeko eta deialdian ezarritako baldintzak onartzeko akta, unibertsitate departamentuaren edo antzekoaren zuzendariak eta entitatearen legezko ordezkariak ontzat emana.

–Lan-bizitzaren ziurtagiri eguneratua.

13.3. Urteko jarraipen txostena.

1. Laguntzaren lehen nahiz bigarren urteko ordainketaren hamargarren hilabetean, onuradunek urteko jarraipen txostenak aurkeztuko dituzte atxikipen zentroetan, horiek, entitate laguntzaileak diren aldetik, Unibertsitateen Zerbitzura igor ditzaten hurrengo hileko lehen hamabostaldian. Txosten horiek interesdunak sinatuak eta atxikipen zentroaren legezko ordezkariak ontzat emanak aurkeztu behar dira.

2. Txostenarekin batera agiri hauek aurkeztu beharko dira:

–Ordura arte egindako ikerketa lanari buruzko txostena, tesi zuzendariak ontzat emana, bertan adierazita doktore tesia noraino garatuko den eta hurrengo urtean egin beharrekoaren denbora-plangintza.

–Eskuratutako beste laguntza batzuei buruzko aitorpena

–Gizarte Segurantzaren lan-bizitzari buruzko egiaztagiria.

Agiri horiek ikusirik, Unibertsitateen Zerbitzuak aldeko edo kontrako txostena eginen du, betebeharren betetzeari edo ez-betetzeari buruzko ebazpena proposatuko du eta, hala badagokio, behar den likidazio ekonomikoa eginen du.

13.4. Espedientearen bukaera.

1. Laguntzaren iraunaldia amaitu eta hurrengo hilabetean dokumentazio hau aurkeztu beharko da, 10.6 oinarrian luzapena aurkezteko aukeraz ezarritakoa galarazi gabe:

–Kontratatutako ikertzaileak lortutako doktore titulua.

–Egindako doktore tesiaren ale bat, euskarri digitalean.

–Garapen Profesionalerako Planaren ale bat, euskarri digitalean.

–Laguntzaren iraunaldian jasotako beste laguntza batzuen gaineko aitorpena eta, behar izanez gero, justifikazioa.

–Gizarte Segurantzaren lan-bizitzari buruzko egiaztagiria.

Agiri horiek ikusirik, Unibertsitateen Zerbitzuak bidezkoa den ebazpena proposatuko du deialdi honetako betebeharren eta gainerako baldintzen betetzeari edo ez-betetzeari, likidazio ekonomikoari eta prozeduraren amaierari buruz.

2. Prozedura amaituta, Unibertsitateen Zerbitzuak tesiaren memoriaren eta Garapen Profesionalerako Planaren kopia bidaliko du eskumen arloa dela-eta horretan interesa izan dezakeen departamentura.

14. oinarria.–Atzera jotzea eta uko egitea.

1. Eskatzaileak, deialdia ebatzi baino lehen, noiznahi uzten ahalko du bertan behera bere eskaera, baita laguntzak emateko behin-behineko proposamenari alegazioak egiteko aldian ere, Unibertsitateen Zerbitzuari jakinarazpen idatzia igorriz.

2. Eskabidean dauden akatsak zuzentzeko errekerimenduari erantzuten ez dion eskatzailearen eskaera bertan behera utzitzat joko da, 7.2.2 oinarrian ezarritakoari jarraikiz.

3. Laguntzaren iraunaldia bitartean, onuradunak noiznahi uko egiten ahalko dio jasotako laguntzari, eta horretarako nahikoa izanen da idatzizko jakinarazpena egitea Unibertsitateen Zerbitzuari.

4. Uko egitean, onuradunak izaera hori galduko du ondorio guztietarako, eta jasotako aurrerakinak gehi legezko korrituak itzuli beharko ditu, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, 10. oinarriak agintzen duen moduan.

5. Salbuespenez, laguntza hauen onuradunak mota eta xede bereko beste laguntzaren bat lortu eta hura aukeratzen badu, honako honi uko egin beharko dio, bateraezinak direlako.

Kasu horretan, onuradunak kobratu dituen diru kopuruetatik, hautatu duen laguntza hasi arteko denborari proportzioan dagokion zatia gordetzen ahalko du.

15. oinarria.–Laguntzen araubide juridikoa.

Deialdia gobernatuko duten beste arau batzuk:

1. 11/2005 Foru Legea, azaroaren 9koa, Dirulaguntzei buruzkoa, zeinaren bidez ezartzen baita Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren dirulaguntzen araubide juridiko orokorra.

2. 11/2019 Foru Legea, martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa.

3. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa.

4. 6/2001 Lege Organikoa, abenduaren 21ekoa, Unibertsitateei buruzkoa, apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoaren bidez aldatua.

5. 14/2011 Legea, ekainaren 1ekoa, Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzkoa.

6. 1497/1987 Errege Dekretua, unibertsitate tituluen lorpenari eta homologazioari buruzkoa, abuztuaren 1eko 1044/2003 Errege Dekretuaren bidez aldatua I. eranskineko 5. ataleko bigarren paragrafoan.

7. 99/2011 Errege Dekretua, urtarrilaren 28koa, doktore ikasketa ofizialak arautzen dituena.

8. 103/2019 Errege Dekretua, martxoaren 1ekoa, zeinaren bidez onesten baita prestakuntzan ari diren doktoretu aurreko ikertzaileen estatutua.

9. Zehapen prozedura Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritakoa izanen da.

16. oinarria.–Errekurtsoak.

Oinarri hauen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Oinarri hauek aplikatzeko egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, errekurtsoaren xedeko egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua.

II. ERANSKINA

Merezimenduak.

III. ERANSKINA

Baliokidetzen taula.

Deskargatu beharreko artxiboak PDF formatuan daude.

IV. ERANSKINA

Zuzenketa koefizientea adierazita ez dagoen herrialdeetan, Hautapen Batzordeak erabakiko du kasu bakoitzean aplikatu beharreko portzentajea.

HERRIALDEA (*)

ZUZENKETA KOEFIZIENTEA (%)

Albania (AL)

68,45

Alemania (DE)

101,68

Angola (AO)

134,28

Saudi Arabia (SA)

84,70

Aljeria (DZ)

77,57

Argentina (AR)

68,76

Armenia (AM)

79,04

Australia (AU)

109,43

Austria (AT)

111.84

Azerbaijan (AZ)

92,56

Bangladesh (BD)

64,05

Barbados (BB)

117,92

Belgika (BE)

104,82

Belize (BZ)

80,71

Benin (BJ)

101,68

Bermudak (BM)

158,81

Bielorrusia (BY)

62,37

Bolivia (BO)

70,75

Bosnia-Herzegovina (BA)

72,33

Botswana (BW)

54,19

Brasil (BR)

102,62

Bulgaria (BG)

64,99

Burkina Faso (BF)

101,26

Burundi (BI)

77,78

Cabo Verde (CV)

75,16

Kanbodia (KH)

78,09

Kamerun (CM)

100,63

Kanada (CA)

92,03

Txad (TD)

123,48

Txile (CL)

61,74

Txina (CN)

96,12

Zipre (CY)

86,58

Kolonbia (CO)

81,86

Komoreak (KM)

72,43

Korea (KR)

102,31

Boli Kosta (CI)

103,04

Costa Rica (CR)

86,06

Kroazia (HR)

87,95

Kuba (CU)

82,39

Danimarka (DK)

141,51

Ekuador (EC)

79,14

Egipto (EG)

60,69

El Salvador (SV)

72,96

Arabiar Emirerri Batuak (AE)

95,91

Eritrea (ER)

103,67

Eslovakia (SK)

84,28

Eslovenia (SI)

90,25

Espainia (ES)

100,00

Estatu Batuak (US)

103,88

Estonia (EE)

83,23

Etiopia (ET)

89,20

Filipinak (PH)

76,94

Finlandia (FI)

126,62

Fiji (FJ)

71,38

Frantzia (FR)

121,28

Gabon (GA)

113,00

Ganbia (GM)

72,33

Georgia (GE)

78,93

Ghana (GH)

67,19

Grezia (EL)

92,98

Guatemala (GT)

86,58

Ginea (GN)

77,25

Ginea Bissau (GW)

101,26

Guyana (GY)

65,20

Haiti (HT)

99,16

Holanda (NL)

113,10

Honduras (HN)

76,94

Hong Kong (HK)

105,24

Hungaria (HU)

81,13

India (IN)

66,46

Indonesia (ID)

73,17

Irlanda (IE)

121,17

Islandia (IS)

120,86

Feroe irlak (FO)

141,51

Salomon irlak (SB)

112,58

Israel (IL)

111,22

Italia (IT)

109,43

Jamaika (JM)

96,44

Japonia (JP)

110,59

Jordania (JO)

90,67

Kazakhstan (KZ)

85,85

Kenya (KE)

85,43

Kirgizistan (KG)

84,17

Kosovo (XK)

68,66

Lesotho (LS)

50,63

Letonia (LV)

81,45

Libano (LB)

90,46

Liberia (LR)

116,46

Libia (LY)

60,38

Liechtenstein (LI)

127,04

Lituania (LT)

76,00

Luxenburgo (LU)

104,82

Mazedonia (MK)

62,89

Madagaskar (MG)

90,15

Malaysia (MY)

72,12

Malawi (MW)

71,28

Mali (ML)

98,95

Malta (MT)

88,47

Maroko (MA)

79,04

Maurizio (MU)

77,99

Mauritania (MR)

65,51

Mexiko (MX)

70,34

Moldavia (MD)

65,00

Montenegro (ME)

67,92

Mozambike (MZ)

74,95

Myanmar (MM)

68,66

Namibia (NA)

64,36

Nepal (NP)

80,71

Nikaragua (NI)

59,22

Niger (NE)

88,89

Nigeria (NG)

97,06

Norvegia (NO)

136,90

Kaledonia Berria (NC)

122,85

Zeelanda Berria (NZ)

104,19

Pakistan (PK)

54,40

Palestina (PS)

116,14

Panama (PA)

66,25

Papua Ginea Berria (PG)

106,39

Paraguai (PY)

72,33

Peru (PE)

84,07

Polonia (PL)

79,14

Portugal (PT)

88,26

Erresuma Batua (UK)

146,54

Afrika Erdiko Errepublika (CF)

113,84

Txekiar Errepublika (CZ)

85,72

Kongoko Errepublika (CG)

126,42

Kongoko Errepublika Demokratikoa (CD)

144,03

Laosko Herri Errepublika Demokratikoa (LA)

93,50

Dominikar Errepublika (DO)

65,93

Ruanda (RW)

86,48

Errumania (RO)

72,12

Errusia (RU)

110,48

Samoa (WS)

87,00

Senegal (SN)

99,27

Serbia (RS)

70,55

Sierra Leona (SL)

111,95

Singapur (SG)

118,45

Siria (SY)

80,92

Sri Lanka (LK)

73,27

Swazilandia (SZ)

56,08

Hegoafrika (ZA)

53,25

Sudan (SD)

104,51

Suedia (SE)

127,67

Suitza (CH)

127,04

Surinam (SR)

58,70

Thailandia (TH)

75,05

Taiwan (TW)

86,69

Tanzania (TZ)

68,55

Tajikistan (TJ)

65,20

Ekialdeko Timor (TL)

93,71

Togo (TG)

88,47

Tonga (TO)

89,10

Trinidad eta Tobago (TT)

84,91

Tunisia (TN)

70,75

Turkmenistan (TM)

66,46

Turkia (TR)

86,06

Ukraina (UA)

74,21

Uganda (UG)

73,90

Uruguai (UY)

88,36

Uzbekistan (UZ)

69,71

Vanuatu (VU)

113,21

Venezuela (VE)

94,55

Vietnam (VN)

55,87

Yemen (YE)

85,01

Djibuti (DJ)

90,67

Zambia (ZM)

81,13

Zimbabwe (ZW)

96,23

(*) ISO 3166 alpha-2 kodeak, salbu eta Grezia eta Erresuma Batua, EL eta UK erabiltzen baitira, GR eta GB ordez, hurrenez hurren.

II. DEIALDIA

DOKTORATU AURREKO LAGUNTZAK NAZIOARTEKO MUGIKORTASUNERAKO

1. oinarria.–Xedea.

Deialdi honen xedea da laguntza osagarriak ematea doktoratu aurreko laguntza bat jasotzen duten doktoregoko ikasleen nazioarteko mugikortasuna sustatzeko, betiere haien prestakuntza programa indartzeko eta haien tesien garapena bultzatzeko asmoz. Orobat, Nafarroako ikertzaileek eta unibertsitateek garatutako ikerlanaren nazioartekotzea bultzatu nahi da.

2. oinarria.–Laguntzen modalitateak, tipologia eta zenbatekoa.

1. Laguntzen modalitateak.

Dirulaguntzak modalitate hauetan sailkatuko dira:

A.–Espainiako edo atzerriko zentroetan egonaldi laburrak egiteko laguntzak, deialdi honetako 6.A oinarrian zehaztutakoari jarraikiz.

B.–Atzerriko zentroetara aldi baterako lekualdatzeak egiteko laguntzak, deialdi honetako 6.B oinarrian zehaztutakoari jarraikiz.

2. Laguntzen tipologia eta zenbatekoa:

Bi modalitateetan, laguntzetan kontzeptu hauek sartuko dira:

a) Mantenu eta ostatu hartzeko gastuetarako hileroko laguntza bat, eskatzaileek jasotzen duten doktoratu aurreko laguntza osatzeko. Kontzeptu horretarako emanen den kopurua eragiketa honen emaitza izanen da: ezarritako modulua, hots, 40 euro egunean (hilabeteak 30 egunekoak hartuko dira) bider koefiziente zuzentzaile bat, II. eranskineko taularen araberakoa.

b) Bidaia-gastuetarako laguntza bat, destinoko herrialdea zein den, taula honen arabera:

DISTANTZIA

1.000 km bitarte

1.001 km eta 2.500 km artean

2.500 km baino gehiago

Lekualdatzeko gastuak

300 euro

600 euro

1.000 euro

c) Bidaiarako eta atzerrian laguntza emateko aseguru bat kontratatzeko finantzaketa. Kontzeptu horretarako, 300 euro aurreikusi dira gehienez.

3. oinarria.–Finantzaketa.

Deialdi honen ondoriozko gastuak aurrekontuko “Prestakuntzako eta Ikerketa eta Garapeneko (I+G) Planerako laguntzak” izeneko 411001-41210-4800-322302 partidari egotziko zaizkio 2019an eta 2020an, aurrekontuko diruaren arabera. Deialdi honetarako 205.400 euroko gastua eginen da gehienez, urteka banatua:

–2019. urtea: 175.800 euro gehienez.

–2020. urtea: 29.600 euro gehienez.

Laguntzen modalitateen artean hasiera batean aurrez ikusten den banaketa honako hau da:

1. Atzerriko zentroetan egonaldi laburrak egiteko laguntzak: 87.000 euro.

2. Atzerriko zentroetara aldi baterako lekualdatzeak egiteko laguntzak: 118.400 euro.

Dena dela, modalitateren batean gerakinik badago, beste modalitatean laguntza gehiago emateko erabiliko dira.

4. oinarria.–Eskatzaileen betebeharrak.

Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak jaso ahal izateko, eskatzaileek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

1. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak emandako doktoratu aurreko laguntza baten onuraduna izatea, edo, bestela, doktorego programa Nafarroako unibertsitate batean egiten egotea eta kontratu gisako doktoratu aurreko laguntza baten onuraduna izatea, entitate publiko edo pribatu batek emana.

2. Matrikulatuta dauden doktorego programaren barruan, gutxienez ikastaldi hauek eginak izatea:

a) Egonaldi laburretarako laguntzetarako, 6 hilabete gutxienez.

b) Aldi baterako lekualdatzeetarako, 9 hilabete gutxienez.

3. Ikastetxe hartzailean egonaldia egiteko onartua izatea. Egonaldia 2019. urtean hasi beharko da, nahitaez.

4. Ezin izanen zaie deialdi honetako dirulaguntzarik eman Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan aipatutako kasuren batean dauden pertsonei.

5. oinarria–Atxikipen zentroak.

1. Deialdi honen ondorioetarako, atxikipen zentrotzat hartuko dira ikerketako erakunde publiko nahiz pribatuak, irabazi asmorik gabeak, I+Gn gaitasun eta jarduera frogatuak dituztenak, ekainaren 1eko 14/2011 Legearekin bat doktoratu aurreko kontratuaren modalitatean kontrata dezaketenak (aipatutako legea Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzari buruzkoa da).

2. Unibertsitateak ez diren atxikipen zentroek lotura egonkor eta formalizatua izan behar dute unibertsitateekin, elkarlan hitzarmen baten bidez, hain zuzen ere laguntza eskatzaileak zer unibertsitatetan matrikulatu diren doktoregoa egiteko, unibertsitate horiekin, halako moduz non segurtatuko baita, alderdien arteko akordioen bidez, beteko direla, bai prestakuntza programaren garapen egokia, bai deialdiak onuradunei eta atxikipen zentroei eskatzen dizkien betebeharrak.

3. Atxikipen zentroak laguntzak kudeatzeko entitate laguntzaile izanen dira, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoaren ondorioetarako. Foru lege horrek Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren dirulaguntzen araubide juridiko orokorra ezartzen du.

6. oinarria.–Egonaldi laburren eta aldi baterako lekualdatzeen ezaugarriak eta baldintzak.

A.–Estatuko edo atzerriko zentroetan egonaldi laburrak egiteko laguntzak.

Laguntza hauen xedeko egonaldiek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Laguntzek prestakuntza programa zuzenean indartzea eta tesiaren garapena bultzatzea izanen dute xede. Egonaldian eginen diren jarduerak (ikerketa laborategietan jardun, liburu edo agiri funtsak kontsultatu, teknika instrumental berriak ikasi eta beste landa-lan batzuk egin) emandako laguntzen xedeak betetzeko garrantzitsu eta lagungarritzat jo behar dira. Graduatu ondoko prestakuntza programa betetzeko eta tesia aurrera eramateko egin behar diren jarduera arruntak espresuki baztertuta daude.

b) Oro har, egonaldiak atzerriko ikerketa zentro edo talde batean eginen dira.

c) Salbuespen gisa, egonaldia Espainiako ikerketa zentro edo talde batean egiten ahalko da, ikerketa zentro edo talde hori egokia dela eta nazioartean izen handia duela justifikatuz gero.

Kasu horretan, destinoko zentroa ezin da egon onuradunaren atxikipen zentroa kokatua dagoen udalerri berean, eta ohiko bizilekua aldatu beharra eragin beharko du. Gainera, familiaren bizilekua ez den beste batera joan beharko du, eta aurreko ikastetxean ez beste batean jardun.

d) Destinoko ikerketa zentro edo taldeak izen handia izan beharko du interesdunari emandako doktoratu aurreko laguntzaren xedeko doktore tesiaren edukiaren eremu zientifiko, tekniko edo artistikoan.

e) Laguntza hauen xede izan daitezkeen egonaldiak gutxienez hilabetekoak izanen dira, eta, gehienez, hiru hilabetekoak.

B.–Atzerriko ikerketa zentro edo taldeetara aldi baterako lekualdatzeak egiteko laguntzak.

Laguntzaren xedeko lekualdatzeetan honako baldintza hauek bete beharko dira:

a) Laguntza hauen xedea da doktoratu aurreko ikertzaileei erraztasunak ematea atzerriko zentro batera lekualdatzeko aldi baterako, lau hilabetetik bederatzi hilabete bitarte, han doktore tesiaren proiektua gauzatzeko. Laguntza hauen tipologia kontuan harturik, baterako doktorego programa bat egiten ari diren doktoregaientzat izanen dira bereziki, edo zenbait unibertsitatek lankidetzan egiten duten ikerketa proiektu batean parte hartzen dutenentzat, edo doktore tituluan “Nazioarteko doktorea” aipamena lortzeko asmoa dutenentzat.

b) Lekualdatzeak atzerriko zentro edo talde batera izanen dira.

c) Destinoko ikerketa zentro edo taldeak izen handia izan beharko du doktoregaiari emandako doktoratu aurreko laguntzaren xedeko doktore tesiaren edukiaren eremu zientifiko, tekniko edo artistikoan.

d) Gutxienez lau hilabete egin behar dira jarraian destinoko zentro berean, Espainiatik kanpo, eta gehienez ere bederatzi hilabeteko egonaldia finantzatuko da. Egonaldi etena egin nahi bada, arrazoiak justifikatu eta agiri bidez frogatu behar dira, eskaeraren egokitasuna ebaluatu ahal izan dadin.

7. oinarria.–Eskaerak formalizatzeko epea eta prozedura.

1. Eskaerak aurkezteko epea 20 egunekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

2. Eskabideen inprimakiak eskuragarri egonen dira Interneteko http://www.nafarroa.eus helbidean.

3. Ikaslea atxikita dagoen unibertsitateak adierazten duen helbidean aurkeztu beharko dira eskaerak (norgehiagokaren prozedurari buruzko zabalkunde egokia bermatuko da), eta, betiere, jarduera eginen den unibertsitateko erregistroan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako bideetako edozein erabiliz. Eskaera posta bulegoetan aurkezten bada, gutun-azala zabalik aurkeztuko da, eskaerari eguna eta zigilua jar dakizkion, ziurtatu baino lehen.

4. Laguntza-eskabidearekin batera dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

A.–Dokumentazio administratiboa.

1) Eskabidea sinatzeak bertan adierazitakoa onartzea dakar, alegia, eskatzaileak adierazten du, batetik, Nafarroako Foru Komunitateko Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 13. artikuluan ezarritakoa betetzen duela, eta bestetik, baimena ematen diola Hezkuntza Departamentuari laguntza emateko proposamena egiten den unean zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak egunean dituela egiaztatu ahal dezan. Eskabidearekin batera agiri hauek aurkeztu behar dira:

2) Nortasun agiri nazionalaren fotokopia, edo eskatzailearen nortasuna frogatzen duen beste agiri ofizial batena.

B.–Baldintzak betetzen direla frogatzen duten agiriak.

1) Nafarroako Gobernuak doktoratu aurreko laguntza bat eman diola frogatzen duen agiria, edo, bestela, Nafarroako unibertsitate batean matrikulatua dagoela eta doktoratu aurreko laguntza bat eman zaiola frogatzen duten agiriak.

2) Doktorego programan matrikulatu zen eguna frogatzen duen agiria.

3) Zentro hartzaileak egonaldia onartzen duela frogatzeko agiria.

C.–Eskaerak behar bezala puntuatzeko behar den dokumentazioa.

1) Egin beharreko egonaldiaren justifikazio memoria (1.000 hitz gehienez). 9. oinarrian ezarritakoaren arabera behar bezala puntuatzeko behar diren datuak azaldu beharko dira. Bereziki, datu hauek jasoko dira: egonaldiaren helburua, lan plana, ikertzaileari buruzko informazioa, taldea eta zentro hartzailea. Memoriari ikerketaren zuzendariaren edo tesiaren zuzendariaren txostena eta oniritzia erantsi behar zaizkio. Bertan zuzendariak adierazi behar du egonaldia komenigarria dela bekadunaren prestakuntzarako, eta aukeratu den zentroa eta bete beharreko lan plana egokiak direla. Berariaz adierazi beharko da, orobat, egonaldia edo lekualdatzea atxikipen unibertsitatearen eta destinoko zentroaren arteko baterako ikerketa proiektu baten edo doktorego programa baten barrenean egiten den.

2) Tesiaren egungo egoerari buruzko txostena, honako hauen berri emateko, labur eta zehatz: eskaera aurkezten den egunerako noraino bete diren aurreikusitako eginkizunak, gertatu diren desbideraketak eta lortu diren emaitzak (argitalpenak, komunikazioak, etab.). Behar bezala justifikatutako emaitzak baizik ez dira kontuan hartuko.

3) Eskatzaileek emandako datuak Nafarroako Gobernuaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira laguntzaren gaineko ebazpena emateko, eta, ondoren, deialdi honetan azaltzen denari jarraikiz kudeatzeko helburuarekin. Kudeaketa horrek berekin ekar dezake zenbait datu lagatzea hirugarren entitate publiko nahiz pribatu batzuei, entitate horiek laguntzen kudeaketaren prozesuan esku hartzea beharrezkoa izateagatik edo lagapena lege mailako arauren batean aurreikusita egoteagatik. Zilegi izanen da, halaber, datuak ematea laguntzak kudeatzeko eskumena duten Administrazioaren beste organo batzuei.

8. oinarria.–Unibertsitateek eskaerak aurkezteko epea eta prozedura.

1. Laguntzaren modalitate bakoitzerako, unibertsitateek 15 egun naturaleko epea izanen dute eskabideak eta dokumentazioa aurkezteko, ikasleek unibertsitateetan eskaerak aurkezteko daukaten epea amaitu eta biharamunetik hasita.

2. Eskaerak Hezkuntza Departamentuko Erregistroan aurkeztuko dira zuzenean, edo ekainaren 23ko 70/2008 Foru Dekretuak sortu eta arautu duen Nafarroako Foru Komunitateko Erregistro Orokor Elektronikoan, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipaturiko bulegoetako edozeinetan.

Ondorio horietarako, unibertsitateetako erregistroak ez dira baliozkoak izanen deialdiko epeak betetzeari dagokionez. Eskaera posta bulegoetan aurkezten bada, gutun-azala zabalik aurkeztuko da, eskaerari eguna eta zigilua jar dakizkion, ziurtatu baino lehen.

3. Eskabide-orria http://www.nafarroa.eus web-orrian egonen da eskuragarri. Mugikortasunerako dirulaguntza nahi duten ikertzaileen zerrenda erantsiko zaio. Berariaz azalduko da zentroa ados dagoela laguntza ematearekin, eta egin beharreko jarduera, egonaldiaren iraupena (hala behar denean) eta eskatzen den dirulaguntzaren zenbatekoa adieraziko dira.

4. Aurkeztutako dokumentazioa osorik ez badago edo deialdiko betebeharrak betetzen ez badira, interesdunari errekerimendua eginen zaio dokumentazioa osatu edo akatsak zuzen ditzan 10 egun naturaleko epean, eta, halaber, ohartaraziko zaio, hala egin ezean, bere eskaerari uko egin diola ulertuko dela, bidezko den ebazpena emanda, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluari jarraikiz. Ebazpen hori aipatutako legearen 21. artikuluan ezarri bezala eman beharko da.

9. oinarria.–Eskaeren balorazioa.

1. Balorazio Batzordeak, deialdi honen 10.4 oinarrian ezarritakoari jarraituz eraturik, kontuan izanik baliagarri dauden finantzabideak eta eskaera bakoitzak lortutako puntu kopurua, laguntzak emateko proposamena eginen dio instrukzio organoari.

2. Dirulaguntzak emateko proposamena egiteko, laguntza mota bakoitzerako lehentasun ordena ezarriko da lortutako puntuazioaren arabera, irizpide hauei jarraituz:

a) Tesi proiektuaren egoera, eta egonaldiak haren garapenean ustez izanen duen eragin mesedegarria: 6 puntu gehienez, honela banakatuak:

–Tesiaren garapenaren egoera (argitalpenak, komunikazioak eta lortutako beste emaitza batzuk, doktoregaia egile gisa agertzen bada): 2 puntu gehienez.

–Egonaldiaren xedea eta tesiaren edukiarekin eta helburuekin duen harremana: 2 puntu gehienez.

–Egonaldiaren lan plana, eta lan plan horren iraupena zenbatean egokitzen den egin beharreko jarduerarekin: 2 puntu gehienez.

b) Zentroaren, taldearen eta ikertzaile hartzailearen egokitasuna eta kalitatea, onuradunen prestakuntza hobetzeari begira: 3 puntu gehienez.

c) Proposatutako jarduerak daukan nazioartekotze maila: 3 puntu gehienez. Irizpide hauek hartuko dira kontuan:

–Egonaldia edo aldi baterako lekualdatzea atzerrian eginez gero: puntu bat.

–Egonaldia eginez gero atxikipen unibertsitatearen eta destinokoaren arteko lankidetzarako ikerketa proiektu baten barrenean, edo atzerriko unibertsitate bateko ikertzaile baten kotutoretza duen tesi baten barrenean, edo baterako doktorego programa baten barrenean: 2 puntu.

d) Izangaien doktoratu aurreko laguntza finantzatzen duen entitatea nolakoa den:

–Laguntza administrazio publiko batek ematen badu: 3 puntu.

–Laguntza unibertsitate publiko batek ematen badu: 1,5 puntu.

–Laguntza unibertsitate edo erakunde pribatu batek ematen badu: 1 puntu.

3. Laguntza ukatzen ahalko da baldin eta aurrekontuan eskaera guztiei erantzuteko diru aski ez badago.

Horrelakoetan, eman beharreko gehieneko laguntza kopurua zehaztu ondoren, laguntzak lehentasun ordenari jarraikiz emanen dira, aurrekontua agortu arte.

10. oinarria.–Prozeduraren antolaketa, instrukzioa eta ebazpena.

1. Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak deialdi hau onesteko emandako ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean hasiko da prozedura.

2. Unibertsitateen Zerbitzua izanen da prozeduraren instrukzio organoa, eta ofizioz ezarriko ditu eskaeren datuak zehaztu, ezagutu eta egiaztatzeko eta haien ebaluaziorako beharrezkoak diren jarduketa guztiak, gero ebazpena eman ahal izateko. Zehazki, instrukzio jarduketa hauek eginen ditu: beharrezkotzat jotzen dituen ebaluazio txostenak eskatzea, deialdi hau aplikatzetik sor litezkeen auziak ebaztea eta deialdia garatzeko eta betetzeko jarraibideak prestatzea.

3. Aurreko artikuluan modalitate bakoitzerako ezarritako irizpideei jarraituz baloratuko dira eskaerak, artikulu honetan azaltzen diren alderdi orokorren arabera.

4. Eskaerak baloratzeko Ebaluazio Batzordea eratuko da, honela osatua:

–Unibertsitateen Ataleko burua, batzordeburu lanetan arituko dena.

–Ikerketarako eta Nazioarteratzeko Laguntzen Bulegoko burua, idazkari arituko dena.

–Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuko zuzendaria edo hark eskuordetzen duena.

Batzordeak aholkua eskatzen ahal die gai honetan kualifikatuta dauden pertsona fisikoei edo entitateei.

Batzordearen erabakiak lotesleak izanen dira.

5. Batzordea eraturik, honek laguntzak emateko behin-behineko proposamena onetsi beharko du, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik gehienez ere bi hilabeteko epean. Proposamena, hots, onuradunen eta horien atxikipen zentroen zerrenda, Hezkuntza Departamentuko iragarki-tauletan eta web-orrian ikusgai izanen da eta hamar egun natural baino laburragoa izanen ez den epea irekiko da interesdunek alegazioak egin ahal ditzaten.

6. Laguntza eskuratzeko behin-behinekoz proposatuak izan diren interesdunek, epe horretan bertan, erantzukizunpeko adierazpen eguneratua aurkeztu beharko dute, lehenago eskuratutako mota bereko beka eta laguntzei eta beren lan egoerari buruzkoa.

Epe horretan erantzuten ez badute, interesdunei jakinaraziko zaie bost egun naturaleko epe luzaezina izanen dutela aipatu agiriak aurkezteko, eta hala ere erantzunik ematen ez badute, eskaerari uko egin diotela ulertuko da, ebazpen administratiboa eman ondoren.

7. Interesdunek aurkeztutako alegazioez edo behin-behineko zerrendan eragina izan dezaketen bestelako gorabeherez Batzordeak bere iritzi loteslea adierazi ondoren, instrukzio organoak laguntzak emateko eta ukatzeko behin betiko proposamena eginen du.

8. Deialdia Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emanen duen ebazpenaren bidez ebatziko da, instrukzio organoaren proposamena ikusi eta gero. Eskaerak aurkezteko epea amaitzen denetik sei hilabeteko epea izanen da ebazpena emateko eta interesdunei jakinarazteko. Epe horretan ebazpenik ez bada, eskaera ezetsitzat jotzen ahalko da.

9. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Hezkuntza Departamentuko iragarki-tauletan eta web-orrian argitaratuko da eta banan-banan jakinaraziko zaie interesdunei, ebazpena ematen denetik hamar eguneko epean.

Jakinarazpen hori telematikoki bidaltzen ahal da, baldin eta interesdunak gaitutako helbide elektronikoa badu (Posta Zerbitzuari eskatutakoa) eta eskabide elektronikoan eremu hori markatuz espresuki erantzun telematiko hori eskatzen badu.

11. oinarria.–Laguntzen ordainketa.

1. Laguntzak atxikipen zentroen bitartez ordainduko zaizkie interesdunei. Laguntza mota zein den, honela ordainduko dira:

a) Egonaldi laburretarako laguntzak

Ordainketa bakarrean, laguntza emateko ebazpenaren bidez.

b) Aldi baterako lekualdatzeetarako laguntzak:

Bi ordainketatan: lehenengoa, laguntzaren %75erainokoa, laguntzak emateko ebazpenaren bidez; bigarrena, falta den kopurua adinakoa, laguntza bukatutakoan, gastuen egiaztagiriak eta lan-amaiera frogatzeko gainerako dokumentazioa aurkeztu ondoren 14. oinarrian ezarritakoari jarraikiz.

2. Unibertsitateak arduratuko dira jasotako dirua onuradunei ordaintzeaz, destinoko zentroan hasi direla frogatu ondoren.

3. Mugikortasunerako laguntzak errenta salbuetsitzat joko dira, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren 7.h) artikuluari jarraikiz.

12. oinarria.–Atxikipen zentroen betebeharrak.

1. Betebehar orokorrak:

a) Deialdi honetako dirulaguntzen onuradunak atxikitzen zaizkienean, unibertsitateak entitate laguntzaile bihurtuko dira, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoarekin bat. Dirulaguntzak unibertsitate horien bitartez ordaintzen dira.

b) Hezkuntza Departamentuaren eta atxikipen zentroen arteko lankidetza hitzarmena egiteak ez du eskumenaren titulartasuna aldaraziko. Bertan aurreikusten diren eskumenaren egikaritza-elementuei soilik eraginen die, deialdi honetako prozeduren eta haren modalitateen aplikaziorako lanen aplikazio praktikoaren ondorioz.

c) Nafarroako Gobernuko organo eskudunek eskatzen dieten informazioa ematea.

2. Mugikortasunerako dirulaguntzen onuradunei lotutako betebeharrak:

a) Eskabideak eta gainerako agiriak jasotzen, berrikusten eta Unibertsitateen Zerbitzura bidaltzen laguntzea, ezarritako epeak betez.

b) Unibertsitateari lotuta dauden onuradunei emandako dirulaguntzen ordainketa egitea, deialdiko modalitate bakoitzean zehaztutakoaren arabera.

c) Modalitate bakoitzerako behar den justifikazioa aurkeztea eta informazioa ematea.

d) Dirulaguntzak zertarako eman, hartarako erabili direla egiaztatzea. Ikasleen kasuan, hauetakoren bat gertatzen denean ulertuko da dirulaguntza ez dutela bere xederako erabili:

d1) Mugikortasunerako dirulaguntzaren xede den prestakuntza edo ikerketa jarduera ez egitea.

d2) Bidezko den kasuetan, “Europako doktorea” edo “Nazioarteko doktorea” aipamena lortzeko behar diren baldintzak betetzen dituela egiaztatzeko agiria ez lortzea.

3. Unibertsitateak jasotako eskaerak aurkezteak berekin dakar deialdi honetan ezarritako arauak onartzea, bai eta Unibertsitateen Zerbitzuak dirulaguntzaren xedeak betetzen direla egiaztatzeko erabaki ditzakeen neurriak ere.

13. oinarria.–Onuradunek bete beharrekoak.

Mugikortasunerako dirulaguntzen onuradunek betebehar hauek izanen dituzte:

1. Dirulaguntza lortzeko betebeharrak eta baldintzak betetzen direla frogatzea unibertsitateari.

2. Dirulaguntzaren xede den jarduera egitea, eta zehazturiko egonaldia egitea, horretarako ezarritako unibertsitatean.

3. Dirulaguntza emateko baldintzak betetzen direla egiaztatzeko behar diren jarduerak egin daitezen onartzea.

4. Beste administrazio batetik edo beste erakunde publiko zein pribatu batetik, nazionala izan nahiz atzerrikoa, helburu bererako dirulaguntzarik jaso duten adieraztea unibertsitateari.

5. Behar bezala frogatzea, mugikortasunerako destinoko zentroak emandako ziurtagiriaren bitartez, prestakuntza prozesuko etapak bete izana, eta, zehazki, irakaskuntzako jardueretan eta praktiketan parte hartu izana, eta nork bere ikasketen programazioan egin beharreko proba eta azterketak egin izana, edo egonaldiaren xede diren ikerketa jarduerak egin izana; eta kredituetako matrikularen kasuan, dirulaguntzaren xede diren kredituetatik gutxienez %75 gainditu izana.

6. Unibertsitateen Zerbitzuak zientzia eta internalizazioa sustatu eta bultzatzeko antolatzen dituen ekitaldietan parte hartzea, eskatzen bazaie. Behar bezala justifikatutako ezinbesteko arrazoirik izan gabe parte hartzen ez badu, konpromisoa ez duela bete ulertuko da, 16. oinarrian aurreikusitako ondorioekin.

14. oinarria.–Aldaketa, jarraipena, justifikazioa eta amaiera.

1. Mugikortasunerako dirulaguntzak emateko hasierako baldintzetan edozein aldaketa egin ahal izateko, aurretik, Unibertsitateen Zerbitzuaren baimena beharko da. Horretarako, eskaerarekin batera, aldaketa justifikatzen duten agiri osagarriak aurkeztu beharko dira. Aldaketarako eskabidea eta hura justifikatzen duten agiri osagarriak aurkeztu beharko dira. Eskatzen diren aldaketek ez dute inola ere ekarriko dirulaguntza handitzea edo jatorrizko helburuak ez diren xedeetarako erabiltzea.

2. Unibertsitateen Zerbitzuaren eskumena izanen da emandako dirulaguntzen jarraipena egitea, eta beharrezkotzat jotzen dituen organo, batzorde edo adituak izendatzen ahalko ditu behar diren jarduketak egiteko eta dirulaguntzen aplikazio egokia egiaztatzeko.

3. Unibertsitateen Zerbitzuak jarraipenerako beharrezkotzat jotzen duen informazio osagarria eskatzen ahalko die onuradunei eta unibertsitateei.

4. Onuradunak eta unibertsitateak, entitate laguntzaile gisa, Dirulaguntzei buruzko Foru Legeak ahaldundutako erakundeek egiten dituzten kontrol jarduketei loturik egonen dira.

5. Unibertsitateek, entitate laguntzaileak diren aldetik, dirulaguntzak onuradunei ordaindu izana frogatu beharko dute Dirulaguntzei buruzko Foru Legean xedaturikoari jarraikiz.

6. Egonaldia amaiturik, itzultzen diren egunaren biharamunetik hasita hamabost eguneko epean, onuradunek egonaldia justifikatuko dute. Bekadunek justifikazio idazkia aurkeztu beharko diete laguntzen atxikipen zentroetako organo eskudunei, honako agiriak erantsita:

a) Talde hartzailearen arduradunaren ziurtagiria, egonaldia zein egunetan hasi eta amaitu den adierazten duena.

b) Beka jaso den tokitik egonaldiko harrera zentrora joateko eta handik etortzeko gastuaren frogagiriak.

c) Azalpen memoria, gehienez ere 1.000 hitzekoa, tesiaren zuzendariak ontzat emana. Memoria horren hasieran tesiaren proiektuaren izenburua jarriko da.

7. Onuradunak egonaldiaren justifikazioa aurkezten duenetik hilabete igaro baino lehen, atxikipen zentroek deskripzio-memoria eta egonaldiko zentro hartzailearen ziurtagiria bidali beharko dituzte Unibertsitateen Zerbitzura, unibertsitateko kudeatzailetzaren edo kontabilitate zerbitzuaren ziurtagiriarekin batera, non zehaztuko baitira, kontzeptuz kontzeptu, laguntzaren kargura egindako gastuak.

8. Egonaldian ez badira betetzen laguntza ematean ezarritako baldintzak, edo ezin bada hura justifikatu, onuradunak jasotako diru kopuru osoa itzuli beharko du. Hasieran onartutako aldia laburtzen bada, onuradunak arrazoiak justifikatu beharko ditu. Era berean, egindako bidaiaren benetako kostuaren gainetik jasotako diru kopuruak itzuli beharko ditu, hori guztia egonaldiaren helburuari loturik.

9. Jasotako dokumentazioa ikusirik, Balorazio Batzordeak aldeko edo aurkako txostena eginen du, eta deialdian ezarritako betebehar eta baldintzen betetzeari edo ez-betetzeari buruzko ebazpena, likidazio ekonomikoa eta prozeduraren amaiera proposatuko ditu.

15. oinarria.–Bateraezintasunak.

Mugikortasunerako dirulaguntzak jasotzea bateragarria izanen da helburu bererako emandako beste edozein laguntza jasotzearekin, betiere laguntza guztien arteko baturak kontzeptu bakoitzean egindako gastua gainditzen ez badu.

16. oinarria.–Ez-betetzeak.

1. Onuradunak deialdi honetan azaltzen diren betebehar eta baldintzetakoren bat betetzen ez badu, galdu eginen du eman zaion laguntza. Aldez aurretik horretarako ebazpena emanen da.

Horrek ekarriko du onuradun gisa kontzeptu horrengatik jasotakoa Nafarroako Gobernuari itzuli beharra, alde batera utzi gabe legezko egintzak eta bidezkoak izan daitezkeen zehapenak. Itzuli beharreko diru kopuruari legezko interesak gehituko zaizkio, laguntza kobratu zen egunetik itzultzen den egunera arte sortutakoak alegia, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35.2 artikuluan xedatutakoarekin bat. Aipatu diru kopuruak diru sarrera publikotzat joko dira legezko ondorioetarako.

2. Ez-betetzeak mailakatzeko irizpide proportzionalak honako hauek izanen dira:

a) Laguntzaren xede zientifiko eta teknikoen erabateko eta ageriko ez-betetzea, jarraipen eta kontrol zientifiko-teknikorako mekanismoen bitartez zehaztua, jasotako dirulaguntza osorik itzultzeko eta ordaindu gabe dauden diru kopuruetarako eskubidea galtzeko arrazoia izanen da.

b) Helburu partzialak edo jardueretako batzuk ez betetzeak haietarako den dirulaguntza zatia itzuli beharra ekarriko du, eta ordaintzeko dauden diru kopuruak kobratzeko eskubidea galtzea ere bai.

c) Deialdian ezarritakoaren arabera aurkeztu behar diren jarraipen txostenak ez aurkezteak jasotako eta justifikatu gabeko diru kopuruak itzuli beharra ekarriko du, eta ordaintzeko dauden diru kopuruak jasotzeko eskubidea galtzea ere bai.

3. Kasu bakoitzeko inguruabar guztiak ikusirik, baldin jakiten bada dirulaguntza jasotzeko bete beharreko baldintzak faltsutu direla edota dirulaguntza jasotzea eragotziko zuten inguruabarrak ezkutatu direla, dirulaguntza emateko ebazpena baliogabetuko da eta itzulketa erabakiko da, Dirulaguntzei buruzko Foru Legean ezarritako prozedurari jarraituz.

17. oinarria.–Araubide juridikoa.

Ebazpen honen bidez araututako deialdian honako xedapen hauek ere beteko dira:

1. 11/2005 Foru Legea, azaroaren 9koa, Dirulaguntzei buruzkoa, zeinaren bidez ezartzen baita Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren dirulaguntzen araubide juridiko orokorra.

2. 11/2019 Foru Legea, martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa.

3. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa.

4. 6/2001 Lege Organikoa, abenduaren 21ekoa, Unibertsitateei buruzkoa, apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoaren bidez aldatua.

5. 1497/1987 Errege Dekretua, azaroaren 27koa, unibertsitate tituluak eskuratzeari eta homologatzeari buruzkoa, ekainaren 10eko 1267/1994 Errege Dekretuaren bidez eta abuztuaren 1eko 1044/2003 Errege Dekretuaren bidez aldatua.

6. 99/2011 Errege Dekretua, urtarrilaren 28koa, doktore ikasketa ofizialak arautzen dituena.

7. Zehapen prozedura Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritakoa izanen da.

Aplikatu beharreko gainerako arau indardunak.

18. oinarria.–Errekurtsoak.

1. Oinarri hauen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

2. Oinarri hauek aplikatzeko egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, errekurtsoaren xedeko egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua (PDFa).

II. ERANSKINA

Zuzenketa koefizientea adierazita ez dagoen herrialdeetan, Hautapen Batzordeak erabakiko du kasu bakoitzean aplikatu beharreko portzentajea.

HERRIALDEA (*)

ZUZENKETA KOEFIZIENTEA (%)

Albania (AL)

68,45

Alemania (DE)

101,68

Angola (AO)

134,28

Saudi Arabia (SA)

84,70

Aljeria (DZ)

77,57

Argentina (AR)

68,76

Armenia (AM)

79,04

Australia (AU)

109,43

Austria (AT)

111,84

Azerbaijan (AZ)

92,56

Bangladesh (BD)

64,05

Barbados (BB)

117,92

Belgika (BE)

104,82

Belize (BZ)

80,71

Benin (BJ)

101,68

Bermudak (BM)

158,81

Bielorrusia (BY)

62,37

Bolivia (BO)

70,75

Bosnia-Herzegovina (BA)

72,33

Botswana (BW)

54,19

Brasil (BR)

102,62

Bulgaria (BG)

64,99

Burkina Faso (BF)

101,26

Burundi (BI)

77,78

Cabo Verde (CV)

75,16

Kanbodia (KH)

78,09

Kamerun (CM)

100,63

Kanada (CA)

92,03

Txad (TD)

123,48

Txile (CL)

61,74

Txina (CN)

96,12

Zipre (CY)

86,58

Kolonbia (CO)

81,86

Komoreak (KM)

72,43

Korea (KR)

102,31

Boli Kosta (CI)

103,04

Costa Rica (CR)

86,06

Kroazia (HR)

87,95

Kuba (CU)

82,39

Danimarka (DK)

141,51

Ekuador (EC)

79,14

Egipto (EG)

60,69

El Salvador (SV)

72,96

Arabiar Emirerri Batuak (AE)

95,91

Eritrea (ER)

103,67

Eslovakia (SK)

84,28

Eslovenia (SI)

90,25

Espainia (ES)

100,00

Estatu Batuak (US)

103,88

Estonia (EE)

83,23

Etiopia (ET)

89,20

Filipinak (PH)

76,94

Finlandia (FI)

126,62

Fiji (FJ)

71,38

Frantzia (FR)

121,28

Gabon (GA)

113,00

Ganbia (GM)

72,33

Georgia (GE)

78,93

Ghana (GH)

67,19

Grezia (EL)

92,98

Guatemala (GT)

86,58

Ginea (GN)

77,25

Ginea Bissau (GW)

101,26

Guyana (GY)

65,20

Haiti (HT)

99,16

Holanda (NL)

113,10

Honduras (HN)

76,94

Hong Kong (HK)

105,24

Hungaria (HU)

81,13

India (IN)

66,46

Indonesia (ID)

73,17

Irlanda (IE)

121,17

Islandia (IS)

120,86

Feroe irlak (FO)

141,51

Salomon irlak (SB)

112,58

Israel (IL)

111,22

Italia (IT)

109,43

Jamaika (JM)

96,44

Japonia (JP)

110,59

Jordania (JO)

90,67

Kazakhstan (KZ)

85,85

Kenya (KE)

85,43

Kirgizistan (KG)

84,17

Kosovo (XK)

68,66

Lesotho (LS)

50,63

Letonia (LV)

81,45

Libano (LB)

90,46

Liberia (LR)

116,46

Libia (LY)

60,38

Liechtenstein (LI)

127,04

Lituania (LT)

76,00

Luxenburgo (LU)

104,82

Mazedonia (MK)

62,89

Madagaskar (MG)

90,15

Malaysia (MY)

72,12

Malawi (MW)

71,28

Mali (ML)

98,95

Malta (MT)

88,47

Maroko (MA)

79,04

Maurizio (MU)

77,99

Mauritania (MR)

65,51

Mexiko (MX)

70,34

Moldavia (MD)

65,00

Montenegro (ME)

67,92

Mozambike (MZ)

74,95

Myanmar (MM)

68,66

Namibia (NA)

64,36

Nepal (NP)

80,71

Nikaragua (NI)

59,22

Niger (NE)

88,89

Nigeria (NG)

97,06

Norvegia (NO)

136,90

Kaledonia Berria (NC)

122,85

Zeelanda Berria (NZ)

104,19

Pakistan (PK)

54,40

Palestina (PS)

116,14

Panama (PA)

66,25

Papua Ginea Berria (PG)

106,39

Paraguai (PY)

72,33

Peru (PE)

84,07

Polonia (PL)

79,14

Portugal (PT)

88,26

Erresuma Batua (UK)

146,54

Afrika Erdiko Errepublika (CF)

113,84

Txekiar Errepublika (CZ)

85,72

Kongoko Errepublika (CG)

126,42

Kongoko Errepublika Demokratikoa (CD)

144,03

Laosko Herri Errepublika Demokratikoa (LA)

93,50

Dominikar Errepublika (DO)

65,93

Ruanda (RW)

86,48

Errumania (RO)

72,12

Errusia (RU)

110,48

Samoa (WS)

87,00

Senegal (SN)

99,27

Serbia (RS)

70,55

Sierra Leona (SL)

111,95

Singapur (SG)

118,45

Siria (SY)

80,92

Sri Lanka (LK)

73,27

Swazilandia (SZ)

56,08

Hegoafrika (ZA)

53,25

Sudan (SD)

104,51

Suedia (SE)

127,67

Suitza (CH)

127,04

Surinam (SR)

58,70

Thailandia (TH)

75,05

Taiwan (TW)

86,69

Tanzania (TZ)

68,55

Tajikistan (TJ)

65,20

Ekialdeko Timor (TL)

93,71

Togo (TG)

88,47

Tonga (TO)

89,10

Trinidad eta Tobago (TT)

84,91

Tunisia (TN)

70,75

Turkmenistan (TM)

66,46

Turkia (TR)

86,06

Ukraina (UA)

74,21

Uganda (UG)

73,90

Uruguai (UY)

88,36

Uzbekistan (UZ)

69,71

Vanuatu (VU)

113,21

Venezuela (VE)

94,55

Vietnam (VN)

55,87

Yemen (YE)

85,01

Djibuti (DJ)

90,67

Zambia (ZM)

81,13

Zimbabwe (ZW)

96,23

(*) ISO 3166 alpha-2 kodeak, salbu eta Grezia eta Erresuma Batua, EL eta UK erabiltzen baitira, GR eta GB ordez, hurrenez hurren.

Iragarkiaren kodea: F1910633