171. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Musika eta Dantza Eskolako Patronatuko burutzaren eginkizunak aldi baterako bereganatzea

Alkatetzaren uztailaren 5eko 1025/2019 Dekretuaren bidez, Udaleko Musika eta Dantza Eskolaren estatutuetako 12. artikuluari jarraikiz, onetsi zen udalaren ordezkaritzan Zuzendaritza Batzordeko kide Pedro Jiménez Elviraren esku uztea Eskolako Patronatuko burutzaren eginkizunak.

Ikusirik Jiménez Elvira jauna herritik kanpo egonen dela 2019ko abuztuaren 1etik 25era (biak barne), eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 10. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 26ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 114. eta 116. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz,

EBAZTEN DUT:

1. Aldi baterako neureganatzea, 2019ko abuztuaren 1etik 25era (biak barne), Eskolako Patronatuko burutzari dagozkion eginkizunak, Pedro Jiménez Elvirari behin betiko eskuordetutakoak.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzeko agintzea.

3. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea eta haren berri ematea Osoko Bilkurari, egiten duen hurrengo bilkura arruntean.

Administrazio-egintza honen kontra, errekurtso hauek jar daitezke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

Altsasun, 2019ko abuztuaren 2an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1910388