164. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUÑIGA

Udalkideen ordainsariak

Zuñigako Udalak, 2019ko uztailaren 24an egin osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

ERABAKITZEN DA:

Lehena.–8.000 euroko kalte-ordaina ezartzea, urtean, alkate udalburuarentzat, bere karguari dagozkion eginkizunak betetzeagatik.

Bigarrena.–Osoko bilkuretara joateagatik 155,99 euroko kalte-ordainak ezartzea, bilkura bakoitzeko, alkate udalburua ez besteko zinegotzientzat, 2019ko ekainaren 13tik aurrera. Urtean, 935,95 euro gordin jasotzen ahalko dituzte, gehienez.

Hirugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Udalaren webgunean eta iragarki-taulan.

Zuñigan, 2019ko uztailaren 31n.–Alkate udalburua, Pedro María Oteiza Díaz.

Iragarkiaren kodea: L1910283