164. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Udalkideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Mendabiako Udalak, 2019ko uztailaren 2ko osoko bilkura berezian, aho batez, udalkideendako ordainsarien honako araubide hau onetsi zuen 2019-2023 legegintzaldirako:

1. Alkatetzarendako, karguan dedikazio esklusiboan aritzeagatik, 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera, urtean 41.230,00 euro gordineko ordainsaria, hamalau pagatan banatua. 2019. urtean, kargua dedikazio partzialean saritzen jarraituko da, aurreko legegintzaldirako ordainsari berdinarekin.

2. Ezereztatzea Hirigintza, Industria eta Herritarren Lantaldeko buruarendako kalte-ordainketa, 2015eko ekainaren 30ean egin osoko bilkuran onetsitakoa.

3. Zinegotziei udaleko osoko bilkuretara joateagatik 80,00 euroko ordaina emanen zaie bilkura bakoitzeko.

4. Zinegotzi/kideei lantaldeetara joateagatik 30,00 euroko ordaina emanen zaie bilkura bakoitzeko; lantaldeetako buruei, aldiz, 50,00 euro.

5. Udaleko talde politikoei hilean 20 euroko esleipena eginen zaie, horien kide diren hautetsitako zinegotzi bakoitzeko, eta hilean 20 euroko beste esleipen finko bat talde politiko bakoitzeko. Hori guztia, Tokiko Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 73.3 artikuluak xedatutakoarekin bat etorriz.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Mendabian, 2019ko abuztuaren 1ean.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L1910370