163. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

Balorazio txostenaren proiektua jendaurrean

Goizuetako Udalak, 2019ko abuztuaren 13an ospatutako aparteko osoko bilkuran, Goizuetako udal-mugarteko balorazio txostenaren proiektua onestea erabaki zuen.

Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan eta hurrengoetan xedatuarekin bat, balorazio txostena jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Jendaurreko epe horretan, balorazio txostena interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Goizuetan, 2019ko abuztuaren 13an.–Alkatea, Unai Miranda Berroeta.

Iragarkiaren kodea: L1910839