163. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren 2019ko zerga borondatez ordaintzeko epea

Aditzera ematen da 2019ko abuztuaren 16tik 2019ko irailaren 30era izanen dela hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioaren 2019ko ekitaldiko ordainagiriak borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak titularraren helbidera igorriko dira, eta ordaindu daitezke oharrean azaltzen diren Udalaren banku-kontuetara transferentzia eginez.

Helbideratutako ordainagiriak 2019ko irailaren 30ean kargatuko dira kontuetan.

Ohartarazten da ezen, ordaintzeko borondatezko epea iraganik, zorrak premiamendu bidez kobratuko direla, dagozkien errekarguak ezarrita Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 117. artikuluaren arabera.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Oltza Zendean, 2019ko abuztuaren 14an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L1910843