2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ESTERIBAR
Alkatetzaren eskuordetzea kanpoan izateagatik
Esteribarko Udaleko alkate udalburuak, 2019ko uztailaren 24ko 315/2019 Ebazpenaren bidez, bere eskudantziak utzi zituen lehen alkateorde Isabel Sánchez Alfaroren esku; hura karguak berezko dituen eginkizunetan ariko da, 2019ko uztailaren 29tik abuztuaren 6ra arte (biak barne).
Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan xedatuarekin bat.
Esteribarren, 2019ko uztailaren 25ean.–Alkate udalburua, M.ª Matilde Añón Beamonte.
Iragarkiaren kodea: L1910111