160. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Eskumenak Tokiko Gobernu Batzarrari eskuordetzea

Alkatetzaren ekainaren 18ko 446/2019 Dekretuaren bidez, honako ebazpen hau eman zen:

Apirilaren 1eko 209/2019 Errege Dekretuaren bidez deitu eta 2019ko maiatzaren 26an egin hauteskundeen ondorioz sortutako udalbatza 2019ko ekainaren 15eko bilkura berezian eratu zela ikusirik,

Kontuan harturik Alkatetzak 2019ko ekainaren 18an eman duen 443/2019 Ebazpena, Tokiko Gobernu Batzarreko kideak izendatzen dituena.

Kontuan harturik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 23.2 artikuluak eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 53.1 artikuluak honako hau zehazten dutenak: Tokiko Gobernu Batzarrari berez dagozkio alkateari bere eginkizunetan laguntzeko eskumena eta Osoko Bilkurak, alkateak edo legeek ematen dizkiotenak, eta ezin ditu eskuordetu.

Horri guztiari jarraiki, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 21.3 eta 23.2 artikuluek eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43.2, 53.2, 53.3 eta 114. artikuluek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1.–Tokiko Gobernu Batzarrak honako eginkizun hauek hartuko ditu bere gain: Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 23.2 artikuluak eta Toki Entitateen Antolaketari eta Funtzionamenduari buruzko Erregelamenduaren 53.1 artikuluak zuzenean esleitzen dizkiotenak, alkateari laguntzeko eta aholkua emateko. Horrez gain, legeek zuzenean esleitzen dizkioten eskudantziak ere hartuko ditu bere gain, baita alkatetza honek eskuordetu eta jarraian zerrendatzen direnak ere:

–Lan-eskaintza publikoa onestea, aurrekontuari eta plantillari buruz Osoko Bilkurak onetsitakoari jarraikiz, eta langile finkoak hautatzeko proben eta lehiaketen bidez lanpostuak betetzeko oinarriak onestea.

–Planeamendu orokorra garatzeko Osoko Bilkurari preseski esleitu ez zaizkion tresnen onespenak, baita hirigintza kudeatzeko tresnen eta urbanizazio proiektuen onespena ere.

–Obren proiektuak eta zerbitzuak onestea, kontratatzeko edo emateko eskumena daukanean eta aurrekontuan jasota daudenean.

–Lizentziak ematea, lege sektorialek Osoko Bilkurari edo Tokiko Gobernu Batzarrari berari esleitzen ez badiote.

–Gastua xedatzea, honako hauetako bati lotuta badago: gutxienez 40.000 euroko balioa daukaten obrako administrazio-kontratuak (BEZa kanpo); hornidura- eta laguntza-kontratuak; herri lanen eta zerbitzuen emakidak, eta izaera pribatuko gainerako kontratuak, baldin eta gutxienez 15.000 euroko balioa badaukate (BEZa kanpo).

2.–Tokiko Gobernu Batzarrak hartzen dituen erabakiek alkateak eskuordetu ez dituen eskudantziez baliatuz ematen dituen ebazpenek adinako balioa izanen dute. Hala ere, Batzarrak bere funtzionamenduaren arauekin bat hartu beharko ditu erabakiak.

3.–Eskuordetza hau ez da indargabetuko bakarrik Alkatetzan titularra edo Tokiko Gobernu Batzarraren osaera aldatu delako. Eskuordetza indargabetzeko edo aldatzeko, eskuordetza emateko eskatzen diren formalitate berak bete beharko dira.

4.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44.2. artikuluan ezarritako ondorioak izan ditzan. Hala ere, eskudantzia-eskuordetza honek dekretu honen dataren biharamunetik aurrera izanen ditu ondorioak.

5.–Erabaki honen berri ematea Udaleko Osoko Bilkurari, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 38. artikuluan xedatutakoa betez deituko den bilkura berezian, haren edukiaren berri izan dezan.

Zizur Nagusian, 2019ko ekainaren 21ean.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L1908457