160. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

Udalkideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Olaztiko Udalak, 2019ko ekainaren 26an egin osoko bilkura berezian, erabakia hartu zuen. Hona hemen, hitzez hitz, haren xedapenak:

Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen 75. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluan agindutakoa oinarri hartuta, kontuan hartuta karguan aritzeagatik edota bilkuretara joateagatik beren kideei ordainsariak ordaintzen dizkieten Nafarroako udalei konpentsazio ekonomikorako Foru Legeak ezarritakoa, eta udalkideen ordainsariei edo bilkura-dietei buruzko espedientea aztertuta,

eta gaiaren gainean bozketa eginda, erabakitzen da:

Lehenbizikoa.–Honako ordainsari hauek ezartzea bilkuretara joateagatik, dedikazio esklusiboa edo partziala ez duten zinegotzientzat:

–Osoko bilkura arruntetara eta berezietara joateagatik: 47 euro gordin bilkura bakoitzeko. Informazio batzorde iraunkorren eta berezien bilkuretara eta udal Musika Patronatuaren bilkuretara joateagatik: 31 euro gordin bilkura bakoitzeko.

Zenbateko horiei Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga dela-eta dagokion atxikipena aplikatuko zaie, indarrean den legeriaren arabera.

Bigarrena.–Erabaki honek 2019ko ekainaren 26tik aurrera izanen ditu ondorioak.

Hirugarrena.–Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratzea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen uztailaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Olaztin, 2019ko ekainaren 26an.–Alkatea, Roberto Martínez Mendía.

Iragarkiaren kodea: L1909743