2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LARRAGA
Udalkideen ordainsariak eta dedikazio araubidea
Larragako Udalak, 2019eko uztailaren 18an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
Udal berria eratu denez, hautetsiendako ordainsari, bilkura-sari eta kalte-ordainen araubidea berrikusi da, Alkatetzak proposatuta. Horrenbestez, gehiengo absolutuaren bidez honako hau onetsi da:
a) Alkatea: dedikazio partziala (900 ordu urtean). Ordainsari gordina: 1.285,71 euro/hilean, hau da, 18.000,00 euro/urtean (14 soldata), 2019ko ekainaren 15etik aurrera ondorioak izanda (Gizarte Segurantzako alta).
b) Zinegotziak: Osoko Bilkuretara joateagatik: 215 euro/bilkura; gehienez, 1.500,00 euro/urte (PFEZaren araudiari lotuta), ondorioak 2019ko uztailaren 1etik aurrera sortuta.
Argitara ematen da, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Larragan, 2019ko uztailaren 22an.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.
Iragarkiaren kodea: L1909774