2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NAFARROAKO ERRIBERAGOIENEKO HIRI HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA
Aldaketa 2019ko plantilla organikoan. Hasierako onespena
Nafarroako Erriberagoieneko Hiri Hondakin Solidoen Mankomunitateko Batzarrak, 2018ko abenduaren 13an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2019rako plantilla organikoa, eta hura jendaurrean edukitzea hamabost egun baliodunean, interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Azkoienen, 2018ko abenduaren 18an.–Mankomunitateko burua, Carlos de Miguel Altimasveres.
Iragarkiaren kodea: L1815446