2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NAFARROAKO ERRIBERAGOIENEKO HIRI HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA
Aldaketa ordenantza fiskalean. Hasierako onespena
Nafarroako Erriberagoieneko Hiri Hondakin Solidoen Mankomunitatearen Batzarrak, 2018ko abenduaren 13an egin bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa ordenantza fiskalean, eta hura jendaurrean edukitzea hogeita hamar egunean, interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Azkoienen, 2018ko abenduaren 18an.–Mankomunitateko burua, Carlos de Miguel Altimasveres.
Iragarkiaren kodea: L1815445