16. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TRAIBUENAS

Tokiko ehiza-barrutia eratzeko proiektua

Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea betetzeko, aditzera ematen da tokiko ehiza-barrutia eratzeko proiektuari buruzko espedientea jendaurrean egonen dela Murillo el Cuendeko Udalaren bulegoetan, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izanen dute espresuki uko egiteko beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari.

Barrutian sartu beharreko mugarteak:

Traibuenasko kontzeju-mugarteko lur guztiak, 16. eta 17. poligonoak izan ezik. Lur horiek, osotara, 2.186 hektareako azalera eratzen dute.

Traibuenasen, 2019ko urtarrilaren 10ean.–Kontzejuko burua, Pablo Ardanaz Sancho.

Iragarkiaren kodea: L1900530