16. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Hirigintzako Udal Planaren aldaketa, El Campillo industrialdea zabaltzeko eremuan. Hasierako onespena

Martzillako Udalak, 2018ko abenduaren 19an egin osoko bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batean onestea Martzillako Udal Planaren aldaketa puntuala El Campillo industrialdea zabaltzeko eremuan. Martzillako Udalak sustatu du aldaketa.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabete batez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. eta 77.2 artikuluetan xedatua aplikatu beharrez.

Martzillan, 2018ko abenduaren 20an.–Alkatea, Mario Fabo Calero.

Iragarkiaren kodea: L1815501