16. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LUZAIDE

1/2018 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Luzaideko Udaleko Kudeaketa Batzordeak, 2018ko abenduaren 30ean egin bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batean onestea Udalaren aurrekontuko 1/2018 aldaketa, kreditu-gehigarriaren bidezkoa.

Espedientea Udalaren Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Jendaurreko epean inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, aurrekontua aldatzeko 1/2018 espediente hori behin betiko onetsi dela ulertuko da.

Luzaiden, 2018ko abenduaren 31n.–Kudeaketa Batzordeko burua, Fernando Alzón Aldave.

Iragarkiaren kodea: L1900120