16. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

2018ko 6. eta 7. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

Buñuelgo Udalak, 2018ko urriaren 2an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Udalaren 2018ko aurrekontuan 6. eta 7. aldaketak egiteko espedienteak.

Hasierako onespenaren iragarkia 2018ko 203. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, urriaren 19an, eta jendaurrean egoteko epea iragan denez herritarrek edo interesdunek erreklamaziorik aurkeztu gabe, aurrekontu-aldaketa horiek behin betiko onetsirik gelditu dira. Hauek dira:

6/2018 ESPEDIENTEA

Kreditua sortzea eta kreditu-gehigarria

• 1-1532-6190000 aurrekontu-aplikazioa, “Leyre, Navas, Sancho, Trinquete... kaleak zolatzea”. 293.119,11 euroko kreditua sortzea diru-sarreren aurrekontu-aplikazio honen kontura finantzatua, horrenbesteko zenbatekoan: 1-7508001 “Nafarroako Gobernuko dirulaguntza, TIP, euri-uren sareak eta zolatzeak”.

• 1-1532-6190000 aurrekontu-aplikazioa, “Leyre, Navas, Sancho, Trinquete... kaleak zolatzea”. 104.144,56 euroko kreditu-gehigarria diru-sarreren aurrekontu-aplikazio honen kontura finantzatua, horrenbesteko zenbatekoan: 1-8700000 “Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako”.

7/2018 ESPEDIENTEA

Kreditua sortzea eta kreditu-gehigarria

• 1-1650-6330000 aurrekontu-aplikazioa, “Bardenas, Santa Ana... kaleen argiteria berritzea”. 67.256,37 euroko kreditua sortzea diru-sarreren aurrekontu-aplikazio honen kontura finantzatua, horrenbesteko zenbatekoan: 1-7508002 “Nafarroako Gobernuko dirulaguntza, TIP, argiteria berritzea”.

• 1-1650-6330000 aurrekontu-aplikazioa, “Bardenas, Santa Ana... kaleen argiteria berritzea”. 73.223,84 euroko kreditu-gehigarria diru-sarreren aurrekontu-aplikazio honen kontura finantzatua, horrenbesteko zenbatekoan: 1-8700000 “Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako”.

Buñuelen, 2018ko abenduaren 31n.–Alkatea, José Antonio Lasheras Sanz.

Iragarkiaren kodea: L1900059