16. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ATARRABIA

Merezimendu-lehiaketa, Udaleko Obra Zerbitzuaren arduradun izateko lanpostua betetzeko. Izendapena

955/2018 Ebazpena, abenduaren 19koa.

Ikusirik Udaleko Obra Zerbitzuaren arduradun izateko lanpostua merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren espedientea (deialdiaren oinarriak 2018ko 113. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, ekainaren 13an).

Jarduketak bukatuta, merezimendu-lehiaketaren kalifikazio-epaimahaiak izendapen-proposamena egin du deialdiko hautapen prozesua gainditu duen izangaiaren alde.

Kontuan izanik aurrekoa eta deialdiaren 2.1 oinarrian xedatua, bidezko da Santiago Espinal Tellechea izendatzea bitarte baterako; izendapenak sei urte naturaleko iraupena izanen du, eta beste deialdi bat ebatzi arte luzatzen ahalko da.

EBATZI DUT:

1. Udaleko Obra Zerbitzuaren bitarteko arduradun izendatzea Atarrabiako Udaleko funtzionario Santiago Espinal Tellechea, sei urte naturalerako, karguaz jabetzen den egunetik hasita.

2. Izendatutako izangaia izendapena jakinarazi eta hurrengo hamar egun naturalean jabetu beharko da lanpostuaz.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke: berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita; administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo hilabetearen barrenean.

Atarrabian, 2018ko abenduaren 19an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L1815448