158. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORTES

Hiri-lurren eta landa-lurren gaineko kontribuzioa, herri-lurretako lurzati, larre eta herri-lur eta norberaren lurren alokairuena. Borondatez ordaintzeko epea.
2019ko bigarren seihilekoa

Honen bidez, orori aditzera ematen zaio 2019ko ekitaldiko bigarren seihilekoari dagozkion arestian aipatu zergak eta tasak borondatez ordaintzeko epea 2019ko abuztuaren 31n bukatuko dela.

Helbideratu gabeko ordainagiriak Cortesen dagoen edozein banku sukurtsaletan ordaindu beharko dira.

Helbideratutako ordainagiriak titularrek baimendutako banku-kontuetan kargatuko dira 2019ko abuztuaren 1ean.

Epe hori iraganda, Derrigorrezko Diru-bilketa Agentziara igorriko dira, hark premiamendu-bidez kobra ditzan, aldez aurretik jakinarazi gabe.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Cortesen, 2019ko uztailaren 15ean.–Alkate udalburua, Fernando Sierra Estoduto.

Iragarkiaren kodea: L1909574