158. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANO

Herri-lurraren desafektazioa 3. poligonoko 401. eta 70. lurzatietan. Hasierako onespena

Aranoko Udalak, 2019ko abuztuaren 1ean eginiko osoko bilkuran, legezko quorumarekin erabaki zuen:

1.–Hasiera batez onestea 3. poligonoko 401. partzelako 344,01 m²-ren eta 3. poligonoko 70. partzelako 1.791,49 m²-ren desafektazioa, ondoren Rosa María Ochotorena Urruzolaren jabetzapeko 3. poligonoko 431. partzelako 4.408 m² eta 3. poligonoko 428. partzelako 2.000 m²-rekin trukea egiteko.

2.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, hilabeteko epean, argitaratzen denetik, interesatuek egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Erabakia behin betikoa izan ondoren, Nafarroako Gobernuko Nekazaritza Departamentura igorriko da dokumentazioa eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduaren 144. artikuluak aipatzen dituen gainerakoak, Nafarroako Gobernuak onura publikoa edo soziala aitortu eta onetsi dezan.

Aranon, 2019ko abuztuaren 1ean.–Alkatea, Jose Antonio Ruiz Miner.

Iragarkiaren kodea: L1910607