155. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SUNBILLA

Finkak normalizatzeko proiektua, 1. poligonoko 146., 159., 160., 788. eta 789. lurzatietan. Behin betiko onespena

Sunbillako Udalak, 2019ko uztailaren 5ean egin osoko bilkura arruntean, honako hau erabaki zuen:

ERABAKIA:

Ikusirik Sunbillako katastroko 1. poligonoko 146., 159., 160., 788. eta 789. lurzatietan finkak normalizatzeko proiektua, Udalak berak sustatua, María Urmeneta Fernández udal teknikariak prestatutako agiriari jarraikiz, finka horiek egokitzeko 1995eko irailaren 19tik indarrean den Sunbillako Udal Planaren eskakizunetara eta errealitate fisikora. Kontuan izanik Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan xedatua. Ikusirik horretarako jarraitu den tramitazioa, hasiera batean onetsi baitzen 2019ko maiatzaren 24ko osoko bilkura arruntean, eta espedientea jendaurrean egon baita hilabeteko epean, dagokion iragarkia 2019ko 109. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 6an, argitaratu eta biharamunetik hasita; epe horretan alegazio bat aurkeztu da, bai eta ebatzi ere. Horrenbestez, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.j) artikuluari jarraikiz.

Sunbillako Udalak, osoko bilkuran bildurik, aho batez erabaki du:

Lehenbizikoa.–Behin betiko onestea Finkak normalizatzeko proiektua, Sunbillako katastroko 1. poligonoko 146., 159., 160., 788. eta 789. lurzatietan, finka horiek honako hauetara egokitzeko: 1995eko irailaren 19tik indarrean den Sunbillako Udal Planaren eskakizunak; 01-0938 gora jotzeko errekurtsoa ebazteko Nafarroako Administrazio Auzitegiak emandako 2001eko 4.127 Ebazpena; Udal Planaren aldaketa 1. poligonoko 457., 721. eta 743. lurzatietan (2003ko 43. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, apirilaren 7an, eta horren birzatiketa, Ukulu Urbanizazioa izenekoa, 2004ko 41. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, apirilaren 5ean); eta errealitate fisikoa.

Bigarrena.–Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.

Hirugarrena.–Ahalmena ematea alkate udalburuari, erabakia ahalik eta hobekien betearazteko beharrezkoak diren jarduketa guztiak egin ditzan.

Sunbillan, 2019ko uztailaren 12an.–Alkatea, Amets Inda Gorriarán.

ERANSKINA

Finken normalizazioa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1909987