155. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

Hiri-jarduketarako plan berezia, hirigintzako determinazio xehatuak aldatzeko Udal Plan Orokorraren S-10 sektoreko UE-2 unitateko 929., 944., 996., 1004., 1023., 1083., 1084. eta 1138. lurzatien lerrokaduretan eta eraikinen altueretan. Hasierako onespena

San Adriango Udalak, 2019ko uztailaren 17an egindako osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen. Hona hemen, osorik, haren xedapen zatia:

“Lehena.–Hasiera batean onestea Hiri-jarduketarako plan berezia, hirigintzako determinazio xehatuak aldatzeko San Adriango Udal Plan Orokorraren S-10 sektoreko UE-2 unitateko 929., 944., 996., 1004., 1023., 1083., 1084. eta 1138. lurzatien lerrokaduretan eta eraikinen altueretan, Drakkar Homes SL-k sustatua.

Bigarrena.–Hiri-jarduketarako plan berezi hau jendaurrean edukitzea hilabeteko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroan editatzen diren egunkarietan eta Udalaren egoitza elektronikoan argitaratzen denetik hasita. Jendaurrean egon bitartean edonork aztertzen ahalko du Hiri-jarduketarako plan berezia, baita bidezko diren alegazioak aurkeztu ere. Ondorio horietarako, tramitatutako administrazio espedientea interesdunen eskura jartzen da Udalaren Idazkaritzan, jendaurreko epean azter dadin jendea hartzeko ordutegian, astelehenetik ostiralera, 09:30etik 13:30era.

Hirugarrena.–Erabaki hau jakinaraztea hiri-jarduketarako plan bereziaren esparruan dauden lurren jabeei.

Laugarrena.–200 euroko tasa onestea, sustapen partikularreko planeamendurako tresnak tramitatzeagatik; tasa hori eta aldaketa honek dakartzan argitalpen gastu guztiak sustatzailearen kontura izanen dira.

Bosgarrena.–Behin betiko onespenaren ondotik dagokion aldaketa-zenbakia atxikiko zaio”.

San Adrianen, 2019ko uztailaren 17an.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L1909671