2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORKOIEN
Aldaketa, eraikingintza-ordenantzaren 24.4 artikuluarena. Behin betiko onespena
Orkoiengo Udalak, 2019ko maiatzaren 16an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Orkoiengo Udaleko eraikingintza-ordenantzaren 24.4 artikuluaren aldaketa. Onespen hori 2019ko 107. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 4an.
Jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onesten da aipatutako ordenantza, eta argitaratzeko agintzen, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen.
Orkoienen, 2019ko uztailaren 17an.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.
ERANSKINA
Onetsitako araudia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1909721