155. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERA

Arkitekto tekniko/aparejadore euskalduna izateko lanpostu bat oposizio bidez eta lan-kontratu finkoarekin betetzeko prozedura. Kontratazio proposamena

Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak 2019ko apirilaren 15ean hartutako akordioaren bitartez, onetsi ziren Berako Udaleko arkitekto tekniko/aparejadore euskalduna izateko lanpostu bat oposizio bidez eta lan-kontratu finkoarekin betetzeko deialdia eta deialdiaren oinarriak. Deialdia 2019ko 81. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 29an.

Oposaketako probak bukatuta, eta deialdiaren 8.2 oinarrian ezarritakoari jarraikiz, kalifikazio-epaimahaiak ondoko erabaki hauek jakinarazten ditu:

1. Gainditu duten izangaien zerrenda argitaratzea Berako Udalaren webgunean, lortutako puntuazio-hurrenkeraren arabera:

ABIZENAK ETA IZENA

PUNTUAK GUZTIRA

ARISTONDO CARTAGENA, GONZAGA JESUS

53,36

AGUIRRE AGUIRRE, YOANNA

47,18

SANTXOTENA SARRIA, UNAI

41,07

2. Alkatetzari igortzea arkitekto tekniko lanposturako Gonzaga Jesus Aristondo Cartagenaren aldeko kontratazio proposamena, puntuazio altuena lortu duen izangaia izan delako, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, deialdiaren 8.4 oinarrian aurreikusitako ondorioetarako.

Aditzera ematen da bidezkoak diren ondorioak sor ditzan.

Beran, 2019ko abuztuaren 2an.–Epaimahaiburua, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L1910333