155. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2101/2019 EBAZPENA, uztailaren 22koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Andrea García Puncel andrea, Hezkuntza Departamentuko Ebaluazio Bulegoko burua, kargutik kentzen duena.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urtarrilaren 15ean emandako 105/2018 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako atal, bulego eta unitate parekatuetako burutzak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2018ko 26. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 6koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urtarrilaren 10ean emandako 56/2019 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario den Andrea García Puncel andrea Hezkuntza Departamentuko Ebaluazio Bulegoko buru izendatu zen sei urterako; lanpostu hori 39057 zenbakiarekin identifikatua dago plantilla organikoan.

2019ko uztailaren 4an Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusian sartu den idazki baten bidez, García Puncel andreak uko egin dio burutzari, eta Bigarren Hezkuntzako irakaslearen lanpostura itzultzeko eskaera egin du.

Aipatu deialdiko 15.5 puntuak ezartzen du merezimendu-lehiaketaren bidez lortutako burutza baten titularrak lanpostu horretan aritzeari utziko diola karguari berariaz uko egiten badio, horrela xedatua baitago Nafarroako Administrazio Publikoetan lanpostuak betetzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren 19.6 artikuluko d) letran.

Nafarroako Administrazio Publikoetan lanpostuak betetzeko Erregelamenduaren 19.7 artikuluak ezartzen du, burutza lortu duen funtzionarioak lanpostu horretan aritzeari uzten dionean, jatorrizko atxikipen eremuan zituen mailari eta lanpostuari zegozkien zereginetara itzuli beharko duela berehala. Halaber, xedatzen du, salbuespen gisa eta lanpostua utzitako funtzionarioak hala eskatuta, beste atxikipen eremu bateko lanpostu batera itzultzen ahalko dela, betiere zerbitzuaren beharrek horretarako aukera ematen badute.

2005eko maiatzaren 30ean zuzendaritza nagusi honek emandako jarraibideek, zuzendaritzako edo burutzako lanpostuetan langileak izendatzeari eta horiek kargua uzteari dagokienez, ezartzen dute langilea bere mailari eta lanpostuari dagozkien zereginetara itzultzeak, uzten duen zuzendaritza edo burutzako atxikipen eremu bera edo beste bat izanda, ez duela ekarriko aipatu eremuan egiaz dagoen plantilla handitzea.

Beraz, jarraibide horiekin bat eta Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiak proposatuta, bidezkoa da Andrea García Puncel andreari Bigarren Hezkuntzako irakasleen 37887 zenbakiko lanpostua esleitzea, Hezkuntza Departamentuaren Iturrama BHIri atxikia dagoena.

Kontuan hartuta, kasu honetan, uko egiteak burutza uztea dakarrela zuzenean, kargu-uztea noiz izanen den eta bere mailari eta lanpostuari dagozkien zereginak gauzatze aldera oinarrizko lanpostura noiz itzuliko den ebatzi baizik ez da egin behar.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Kargutik kentzea Andrea García Puncel andrea, Hezkuntza Departamentuko Ebaluazio Bulegoko burua; lanpostu hori 39057 zenbakiarekin identifikatua dago plantilla organikoan. 2019ko uztailaren 31 izanen da burutzan aritzeko azken eguna.

2. García Puncel andrea Bigarren Hezkuntzako irakasleen 37887 zenbakiko lanpostura itzuli beharko da 2019ko abuztuaren 1ean, hain zuzen, zeina Hezkuntza Departamentuaren Iturrama BHIri atxikia baitago.

3. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Giza Baliabideen Zerbitzura, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea. Interesdunari aditzera ematen zaio ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko uztailaren 22an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (214/2015 Foru Agindua, irailaren 28koa), Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra.

Iragarkiaren kodea: F1910133