154. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Alkatetza bertze baten esku uztea, kanpoan izateagatik

Kontuan harturik oporrak direla-eta herritik kanpo egonen naizela 2019ko uztailaren 23tik 28ra, biak barne.

Kontuan harturik esleiturik ditudan eskumenak Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen 21.1.3) artikuluaren bidez eskumenen gaineko eskuordetzeari buruzko abenduaren 16ko 57/2005 Legeak emandako idazketan.

Kontuan harturik ezen, Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduaren 44. artikuluan xedatuari jarraikiz, bidezko dela Udalbatzako zinegotzi baten esku uztea legez dagozkidan eskumen eta eginkizunak.

EBAZTEN DUT:

1. Udalbatzako zinegotzi María Olaiz Rodríguezen esku uztea alkate naizen aldetik legez dagozkidan eskumen eta eskudantziak, 2019ko uztailaren 23tik 28ra, biak barne.

2. Erabaki hau aipatu zinegotziari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Antsoainen, 2019ko uztailaren 22an.–Alkate udalburua, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L1909754