150. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Xehetasun-azterketa, 9. poligonoko 1183-1195 bitarteko lurzatietan (UEI-1.1 ekonomia-jardueren poligonoko 2.1-2.13 bitarteko lurzatiak). Behin betiko onespena

Caparrosoko Udalak, 2019ko uztailaren 5ean egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa 9. poligonoko 1183-1195 bitarteko lurzatietan (UEI-1.1 ekonomia-jardueren poligonoko 2.1-2.13 bitarteko lurzatiak), Navarra de Suelo y Vivienda SAk sustatua (Nasuvinsa), aurkeztu duten proiektuaren arabera. Azterketaren helburua da azalerak, lerrokadurak, bolumenak eta eremu libreak berrantolatzea, ezarpen berrietarako tokia egon dadin.

Alkatetzaren 2019ko martxoaren 29ko 73. Ebazpenaren bidez onetsi zen hasiera batean. Onespen hori 2019ko 69. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 9an, eta jendaurreko epean ez da alegaziorik aurkeztu.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoa aplikatzeko, argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta dagokion hirigintza araudia.

Caparroson, 2019ko uztailaren 10ean.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1909596