2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANTSOAIN
15/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena
2019ko 114. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 13an, 15/2019 aurrekontu-aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Kreditu-gehigarria
Gastuen egoera:
6. kapitulua.–Inbertsioak; 20.000,00 euro gehiago.
–Aurrekontu-aplikazioa: 1-342-62300 kirolguneetarako makineria.
Finantzaketa:
Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako.
Antsoainen, 2019ko uztailaren 5ean.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.
Iragarkiaren kodea: L1909332