Iragarkia
149. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 1a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
457/2019 EBAZPENA, uztailaren 18koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, erabakitzen duena Skolae programaren irismena eta baldintzak ordeztea, eta onesten duena Skolae programa orokortzeko fasea, 2019-2020 ikasturtekoa. Skolae programa Hezkuntzako kontseilariaren abuztuaren 10eko 418/2018 Ebazpenaren bidez onetsi zen.
2017-2021 aldirako Hezkidetza Planaren diseinu eta garapenaren xedea da Nafarroako hezkuntza sistemako ikasle guztiek beregana ditzaten norberaren bizitza-proiektua aukeratzeko behar dituzten gaitasunak; eta, halaber, ikas dezaten, askatasunetik eta aukera-aniztasunetik abiatuz, genero baldintzatzailerik gabe, berdintasun ezak identifikatzen, haien kontra egiten eta esparru guztietan berdintasunerako eskubideaz baliatzen, zein den ere haien kultura, erlijioa, gizarte klasea, egoera funtzionala eta abar.
Estatuan eta Foru Komunitatean, aholku eta betekizunak biltzen dituzten arau, plan eta bestelako elementu estrategiko ugarik premiatzen dituzte Hezkuntza Departamentua, ikastetxeak eta, oro har, hezkuntza-komunitatea modu aktiboan lan egitera hezkidetzan oinarritutako eskola eredu bat lortzeko.
–Abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoa, genero indarkeriaren aurka babes integrala emateko neurriei buruzkoa.
–Maiatzaren 3ko 2 2/2006 Lege Organikoa, Hezkuntzari buruzkoa.
–3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, emakumeen eta gizonen berdintasun eragingarriari buruzkoa.
–14/2015 Foru Legea, apirilaren 10ekoa, emakumeen kontrako indarkeriari aurre egitekoa.
–103/2016 Foru Dekretua, azaroaren 16koa, zeinaren bidez ezartzen baita sexu- eta ugalketa-osasunaren arloko prestazio sanitarioen antolamendua.
–8/2017 Foru Legea, ekainaren 19koa, LGTBI+ pertsonen berdintasun sozialari buruzkoa.
–7/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzkoa.
–418/2018 Ebazpena, abuztuaren 10ekoa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, Skolae programa onesten duena, Nafarroako ikastetxe guztietara urratsez urrats hedatzeko.
2017-2018 ikasturtean Skolae programaren probaldia egin zen, prestakuntza eta jarraipen plan bat abian jarriz; parte hartu zuten 16 ikastetxetako 450 irakaslek, eta Nafarroako hezkuntza sistemaren etapa guztiak zeuden ordezkatuta.
Probaldiaren prozesuan identifikatutako aldaketak eta hobekuntzak erantsi ondoren, hiru urteko epea ezarri zen programa orokortzeko, funts publikoekin finantzatzen diren Nafarroako ikastetxe guztietan progresiboki ezartzeko, ikastetxeei bermatu ahal izateko horretarako behar diren prestakuntza eta jarraipena.
Programa orokortzeko lehen fasea 2018-2019 ikasturtean bete zen, 100 ikastetxe berri sartzean, gehien bat haur eta lehen hezkuntzako ikastetxeak lehenetsiz. Ikasturte honetan, Skolae programa 1.151 irakaslek kontrastatu dute; prestakuntza amaitu eta ziurtatu dute, programa aplikatu eta ebaluatu dute, bai eta egiaztatu ere egokia dela ikasleek beregana dezaten “berdintasunean bizitzen ikastea” xede duen gaitasuna. Jaso diren ebaluazioetan oinarrituta, egiaztatu dugu irakasleei etapa guztietan programa ikasgeletara eramateko behar dituzten tresnak, ezagupenak eta orientabidea ematen dizkiela. Ikusi da, orobat, programa bigarren hezkuntzako eta lanbide heziketako irakasgai zehatzetara, hezkuntza berezira eta landa sareetako ikastetxe txikietara moldatu beharra dagoela.
Programa orokortzeko bigarren fasea 2019-2020 ikasturtean gauzatuko da, 100 ikastetxe gehiago sartuko baitira.
Bigarren hezkuntzako etapan ezartzen laguntzeko, bigarren hezkuntzako sei ikastetxetako irakasle talde batek proposamen bat landuko du 2019-2020 ikasturtean, modu bateratuan eta laguntza teknikoarekin, Skolae programa bigarren hezkuntzako, DBHko, batxilergoko eta LHko irakasgaien programazioetan txertatzeko.
Horregatik, hurrengo ikasturtean ere lehentasuna haur eta lehen hezkuntzako ikastetxeak sartzea izanen da, baina aukera emanez hala nahi duten bigarren hezkuntzako ikastetxeei ere borondatez sartzeko.
Ikastetxeak aukeratzeko, kontuan hartu dira titulartasun publikoaren eta itunduaren portzentajeak eta haien tamaina, eta, horren arabera, Landa Eskolen sareko ikastetxe guztiak sartu dira, bai eta hezkuntza berezikoak ere; portzentaje bat gorde da 0-3 urteko haurren ikastetxeak borondatez sar daitezen.
Skolae programan 2019-2020 ikasturtean sartzeko aukeratu diren ikastetxeak I. eranskinean jasotako modu eta baldintzetan sartuko dira. II. eta III. eranskinetan, berriz, sartuta daude, hurrenez hurren, ikasturte honetan sartuko diren ikastetxe berriak eta programaren ezarpena talde guztietara zabalduz burutu behar duten ikastetxeak. Horrenbestez,
EBAZTEN DUT:
1. Onestea Skolae programaren irismena eta baldintzak ordeztea 2019-2020 ikasturterako, I. eranskinean azaltzen denaren arabera, eta aldaketa hori bermatzeko behar diren jarduketak abian jartzea. Skolae programa Hezkuntzako kontseilariaren abuztuaren 10eko 418/2018 Ebazpenaren bidez onetsi zen.
2. Skolae programan 2019-2020 ikasturtean parte hartzen hasteko aukeratu diren ikastetxeen zerrenda onestea. II. eranskinean dago.
3. Onestea III. eranskineko zerrenda, Skolae programaren ezarpena 2017-2018 eta 2018-2019 ikasturteetan hasi, eta ikasturte honetan, ikastetxeko talde guztietan ezarriz, burutu behar duten ikastetxeak, oraindik ez badute egin, biltzen dituena.
4. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Zuzendaritza Nagusira, Ebaluazioaren, Kalitatearen, Prestakuntzaren, Berdintasunaren eta Bizikidetzaren Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura eta ebazpen honen II. eta III. eranskinetan ageri diren ikastetxeetara. Ebazpenak ez du administrazio bidea amaitzen eta, haren kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, ebazpena jakinarazten denetik hilabeteko epean.
5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2019ko uztailaren 18an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Roberto Pérez Elorza.
I. ERANSKINA-SKOLAE PROGRAMA
1.–Hitzaurrea.
2.–Ikaskuntzaren helburuak.
3.–Parte-hartzea.
4.–Konpromisoak.
5.–Prestakuntza plana.
6.–Ikastetxeetan hezkidetza txertatzea.
7.–Nahitaezkotasunaren baldintzak.
1.–Sarrera
Skolae programa sortu da irakasleei, Nafarroako ikastetxeei eta familiei akonpainamendua emateko hezkidetza ibilbide bat abian jartzen; ibilbide horrek bakarka nahiz taldean ikasteko edukiak eta esperientziak proposatzen ditu, progresio sistematiko eta arautuan emanak, hezkuntza sistemako unibertsitatez kanpoko etapa guztietarako, “berdintasunean bizitzen ikasteko” gaitasun orokorra eskuratzeko helburuarekin. Programa honek erreferentzia esparrua eta ikaskuntzako lau ardatz nagusirekin lotutako helburuak garatzen ditu; Nafarroako ikastetxeek nahitaez bete beharko dituzte, hiru ikasturte iraunen duen ezarpen progresiboa eginez (2018-2019 ikasturtetik 2020-2021 ikasturtera).
Ibilbidea baliagarria da umeak gaitasun batzuk bereganatzen joateko, norberaren bizitza-proiektua aukeratu, eraiki eta bizitzeko gaitasunak hain zuzen ere, ezagutzatik eta askatasunetik, eta nork bere etorkizuna erabakitzeko gaitasuna ere, genero baldintzatzailerik gabe, berdintasun eza identifikatzen eta bere kulturan, erlijioan, gizarte-klasean, egoera funtzionalean eta abarretan berdintasunerako eskubideaz baliatzen ikas dezaten.
Aplikazio progresiboaren bidez, ikasleek berdintasunean bizitzeko gaitasuna garatuko dute, hau da, berdintasunarekiko konpromisoa gauzatu eta erakutsiko dute, jokabide eta eredu berriak ikusgai jarriko dituzte, emakumeenganako indarkeriarik gabeko kultura berdinzalea sortzen laguntzeko, eta erantzun argi eta irmoa emanen dute diskriminazioaren, indarkeriaren eta genero desberdintasunen aurrean.
Skolae ibilbide osoa zeharkatzen duten zenbait kontzepturen inguruan antolatuta dago: emakumeen eta nesken kontrako indarkerien prebentzioa, emakumeak eta haien ekarpenak ikusgai egitea, identitateekiko, kulturekiko, sexualitateekiko eta haien aniztasunarekiko errespetua, berdintasuna errealitate bilakatzeko konpromiso partekatua eta partaidetza soziala.
Skolaeren desafioetako bat da tokiko eragile desberdinak koordinatzeko konpromisoa, ikasgeletatik harago iristeko, adin guztietako ikasleen familiengana eta ingurune hurbilera.
Skolaeren sorrerako bokazioa Nafarroako hezkuntza sistemaren giltzarria izatea da, irakasleen lanean txertatuta eta ikusgai egonen dena, aldaketa sakon eta iraunkorren berme.
Abialdiko fasea bukatuta, 2018-2019 ikasturtetik aurrera orokortzeko prozesua abiatu da; progresiboki eginen da, hiru urteko epean, eta hortik aurrera Nafarroako ikastetxe guztiek izanen dituzte hezkidetzako edukiak ikastetxeetan aplikatzeko gaitasuna izanen duten irakasleak.
Skolaek ikastetxeei eskura jartzen dizkie urteko prestakuntza plana, etapa guztietarako orientabide didaktikoak, laguntzako materialak eta jarraipena, presentziala eta online, programan parte hartzen duen eskola komunitatearentzat.
2.–Ikaskuntzaren helburuak
Skolaek irakasteko gaitasunak hobetu nahi ditu, ikasleei lagun diezaieten “Berdintasunean bizitzen ikasteko” gaitasuna garatzen; ikaskuntza hori helburu hauen inguruan mamitzen da:
1. Ardatza.
Kritika eta ardura berdintasun-eza dela eta.
Eremu pertsonala.
Berdintasun-ezaren inguruko pentsamolde kritikoa sustatzea ikasleengan, generoari dagokionez, azterketa-gakoak ekarriz berdintasun ezaren kausak identifikatze aldera.
Ikasleek bizitza-proiektu propioaren garapena mugatzen duten genero-mandatuak identifika ditzatela sustatzea.
Nor bere aldaketa pertsonalaren egilea delako eta identitate berdinzale propioa (feminitate eta maskulinitate hegemoniko diskriminatzaileez harago) garatzen ahal duelako kontzientzia hartzea.
Harremanen esparrua.
Jasotako zaintzak emateko egin beharreko lanak identifikatzea, baita pertsona bakoitzak haietan jokatzen ahal duen papera ere.
Harremanetan erantzunkidetasuna sustatzea (elkarrekiko zaintzetan eta autonomian oinarritu behar lukete harremanok).
Ikasleen arteko harremanetan –nesken artekoetan, neska-mutilen artekoetan nahiz mutilen artekoetan– genero-lerratzeak aztertzea, eta indarkeriarik gabeko eredu eta harreman berdinzaleak sustatzea.
Testuinguruaren esparrua.
Esparru guztietan emakumeen presentzia ikusgai jartzea eta emakumeek emandako zaintzen balioa ikusarazi eta aitortzea, zein hainbat alorretan (zientzia, kirola, asmakizunak, literatura...) nabarmendutako emakumeak ezagutaraztea, baita emakume borrokalariak eta berdintasunarekin konprometituak ere.
Feminismoaren eta mugimendu sufragistaren historia, gaur egungo mugimendu feministak eta berdintasun-politiken sustapenean duten eragina ezagutzea. Genero-rol eta -estereotipoak hausten dituzten gizon-emakumeak baloratzea.
Emakumeen kontrako diskriminazio edo indarkeria egoeretan aktibo izateak duen garrantziaz jabetzea.
2. Ardatza.
Autonomia eta independentzia pertsonala.
Eremu pertsonala.
Mota guztietako zaintza-lanak baloratzen eta egiten ikastea, bai nork bere burua zaintzekoak, bai gainerako pertsonak zaintzekoak, zaintzaren alderdi soziala ahaztu gabe, ez eta konponbiderako baldintzetako bat alderdi hori dela.
Aitortzea zer garrantzitsua den zaintza-lanak eta enplegua orekatzea bizitza-proiektu berdinzaleago bat garatze aldera.
Ikasleei genero-lerratzerik gabeko orientabide akademiko profesionala ematea hezkuntza-ibilbide guztian zehar.
Harremanen esparrua.
Jasotako zaintza-lanen balioa aitortzea, baita haiek eman dizkiguten pertsonena ere.
Erantzunkidetasunaren kultura bat sustatzea harremanetan, denborak eta lanak modu bidezkoan banatuta.
Ikasleen artean lanak eta rolak banatzea, genero-lerratzerik gabe, lantaldetan ari daitezen.
Testuinguruaren esparrua.
Hausnarketa eginaraztea gaur egungo eredu ekonomikoaz eta pertsona guztien beharrak eta zaintzak asetzearekin duen loturaz.
Erreferenteak ematea ikasleei, jarrera berdinzaleak dituzten emakume eta gizonenak.
Generoaren arloko berdintasun-eza aztertzea zaintza-lanetan eta lan-eremuan, eta ikasleek generoaren gainean dituzten ezagutzak handitzea (lanaren sexu-banaketa, soldata-arrakala, segregazio horizontala zein bertikala, sexu-jazarpena eta jazarpena sexu-arrazoiengatik...).
3. Ardatza.
Lidergoa, ahalduntzea eta partaidetza soziala.
Eremu pertsonala.
Ikasleek beren lidergo-gaitasuna ezagutzea sustatzea, erabili ahal izan dezaten.
Nesken autokonfiantza eta ahalduntze pertsonala sustatzea, hainbat lidergo-desafio nork bere gain hartzeko, modu arrakastatsuan gaindituz gero, konfiantza hori indartu eta elika dezaten eta erronka berriei aurre egiteko aukera gehiago izan ditzaten.
Berdintasunik gabeko egoerak ezagutzea eta jakitea boterearen banaketa noiz den berdintasunik gabekoa, eta pertsona bakoitzaren lidergo gaitasuna aktibatzea, horiek ikusarazi, ezbaian jarri eta aldatzeko.
Harremanen esparrua.
Autokontzientzia eta pertsona bakoitzak gainerakoengan duen eragina ulertzeko behar den ezagutza garatzea, errespetua, ulermena eta tolerantzia azalduz elkarlanean.
Autonomiarekin eta hainbat taldetan egokitzeko gaitasunarekin lan egitea, taldearen premien eta lanaren helburuen arabera rol desberdinak hartuz. Norberaren eta besteen lidergoa gauzatu eta onartzea, eta lidergorako molde desberdinak ebaluatzea eta horietatik ikastea.
Lidergoaren erabileran dagoen berdintasun-eza aztertzea, eta horretaz askatasunez hitz egitea, bizi izandako eta ikusitako berdintasun-ezari eta bidegabekeriei izena jarriz.
Testuinguruaren esparrua.
Zereginera egokituta/sintonizatuta dagoen eta testuinguruarekiko sentikorra den lidergoa onartzea eta praktikatzea.
Partaidetza-ikerketaren trebetasunak garatzea: gaiak eta informazio garrantzitsua identifikatzea, datu-bilketa, analisia, emaitzak jakinaraztea, etab.
Talde-lan orekatua eta inklusiboa praktikan jartzea, abian jarritako ikerketa-proiektu komunitarioak egikaritzean: talde bat osatzeko, erabakiak hartzeko, proiektuak kudeatzeko, erkidegoaren lotura-lanak egiteko, proiektu pilotuak egiteko, emaitzak aurkeztu eta zabaltzeko eta abar, ikasle guztiek egiteko moduan.
4. Ardatza.
Sexualitatea eta tratu ona.
Eremu pertsonala.
Gorputza ezagutzea eta haren hazkuntzaren kontzientzia hartzea, desberdintasunak onartuz, gorputz-ongizatearen ohiturak hartuz eta gorputza sentsazio-, erlazio-, komunikazio-, gogobetetasun- eta plazer-iturri dela onartuz.
Nork bere burua neska edo mutil gisa aitortzea, bere sexu-nortasuna modu positiboan onartuz, genero-elementu diskriminatzailerik gabe eta, gustuei dagokienez, geure burua emakume eta gizonezko gisa adierazteko modu desberdinak ulertzen lagunduz, batzuetan zaletasun, lehentasun eta nolakotasun berdinak eta beste batzuetan desberdinak izaten ahal baititugu, baina gure nortasuna galdu gabe.
Sexualitatearen ugalketa-alderdia ezagutzea, hura kudeatzeko tresnak eta trebetasunak jarriz eta ama edo aita izateko erabaki arduratsua ahalbidetuz.
Harremanen esparrua.
Inguruneko pertsona esanguratsuekin lotura afektiboak ezartzea, konfiantza, segurtasuna eta sentimendu zein ideiak adieraztea ezaugarritzat dituztenak.
Errespetuan eta hazkunde pertsonalean oinarritutako bikoteen arteko harremanak ahalbidetzea eta indartzea.
Tresnak eta trebetasunak ematea gure harremanetan tratu txarrak identifikatzeko, gure harremanetan abusuzko portaerei mugak jartzeko eta eraso sexista edo sexual bat dela-eta erantzun egokia emateko.
Norberaren ideiak, sentimenduak, afektuak eta desirak adierazten laguntzen duten gaitasunak garatzea; gainerako pertsonak ulertzea, errespetatzea, onartzea eta arbuiatzea; bizipen afektibo-sexual positiboak, arduratsuak eta osasuntsuak izatea.
Testuinguruaren esparrua.
Berdintasunean, errespetuan eta erantzukizunean oinarritutako funtsezko bizikidetza-irizpideak ezagutzea eta erabiltzea.
Tresnak eta trebetasunak ematea honako hauei buruz azterketa kritikoak egiteko: edertasun-ereduak, ingurune hurbileko pertsonen artean ezartzen diren harremanak, sexua merkaturatzea eta sexu indarkeria.
Identitate maskulino eta femeninoen aniztasun handia, familiako bizikidetza-eredu desberdinak, eta amatasunarekin eta aitatasunarekin zerikusia duten prozesuetako aniztasun handia aitortzea.
3.–Parte-hartzea
Ikasturte bakoitzean, Hezkuntza Departamentuak aurreikuspena ezarriko du programan sar daitezkeen ikastetxeen kopuruaz (0-3 urtekoak, Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzakoak, LHkoak).
Hezkuntza Departamentuak eskualdeetan eta etapen arteko orekan oinarritutako irizpideak erabiliko ditu programan parte hartuko duten ikastetxeak aukeratzeko, urte bakoitzeko aurreikuspena osatu arte, programaren ezarpena jasangarria izan dadin eta urtero bermatuta egon daitezen ikaskuntzarako eta ezarpenerako beharrezkoak diren laguntza eta jarraipena.
Urtero onetsiko da parte hartuko duten ikastetxeen zerrenda, Hezkuntzako zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez.
Ikastetxeek bi urte dituzte, gehienez ere, ikasle talde guztiek proposamenaren edukiak lantzea bermatuko duten behar beste irakasle eta zerbitzuetako langile trebatzeko.
Berdintasunaren eta Bizikidetzaren Atalak, Baterako Hezkuntzaren Bulegoaren bidez, ikastetxe horien eskura jarriko ditu beharrezkoak diren laguntza eta jarraipena; programaren moldaketa eta aplikazioa, haien ezaugarriak direla-eta hala behar duten ikastetxeetan; material berrien egokitzapena; eta ekintzen koordinazioa hezkuntza komunitateekin.
4.–Konpromisoak
Programan parte hartzeko aukeratzen diren ikastetxe guztiek beren konpromisoa berretsi, eta Berdintasunaren eta Bizikidetzaren Atalera igorri beharko dute ikasturtearen hasieran partaidetzako agiria, zeinaren bidez ikastetxeak honen berri emanen baitu:
–Hezkidetza koordinatzailea izendatzea.
–Talde sustatzaile txiki bat izendatzea, hiruzpalau pertsonak osatua, haietako bat zuzendaritza taldekoa 8 talde baino gehiago dituzten ikastetxeetan. Ikastetxe txikiagoek edo ezaugarri bereziak dituztenek Baterako Hezkuntzaren Bulegoarekin adostuko dute ikastetxean hezkidetza koordinatzeko eta bultzatzeko erarik egokiena.
–Behar beste tutore, irakasle edo espezialista izendatzea Prestakuntza Planean parte hartzeko, bermatu dezaten Skolae programa ikasle guztiengana iristen dela. Konpromiso hau betetzeko, hala behar duten ikastetxeek progresiboki inplikatzen ahalko dituzte beren langileak, bi ikasturtetan.
Ikastetxe bakoitzak erabakiko du bere gain hartzen duen konpromisoa, ikasturte batekoa edo bikoa, bere langileak programaren aplikazioan trebatzeko, eta ezarpena zein taldetan hasiko den. Baterako Hezkuntzaren Bulegoari horren berri emanen dio.
Haur eta Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeek, irakasleei ordutegiak esleitzean, kontuan hartuko dute astean bi ordu gutxienez hezkidetzako koordinazioaren eta talde sustatzailearen lanetarako izanen direla, urtero Hezkuntza Departamentuak horri buruz ezartzen dituen orientabideei jarraikiz.
5.–Prestakuntza plana
Skolae hezkidetza programaren garapen progresiborako, beharrezkoa da ikastetxeko irakasle guztiek eta bertako bizitzan parte hartzen duten langile guztiek prestakuntza progresiboa eta akonpainamendua jasotzea.
Familien prestakuntza, berriz, ikastetxeen ingurune hurbileko eragileekin elkarlanean koordinatuko da.
Kontuan hartuta hezkidetzako ikastetxe bat irakasle guztien eta ikasleekin ikastetxeko espazio formaletan nahiz informaletan harremanak dituzten pertsona guztien hezkidetzarako gaitasunen batura dela, Skolae programak irakaslanerako eta ikastetxeko gainerako esparruetarako (zerbitzuak, zaintza, eta abar) ezagupenak, erreferentziak, tresnak, informazioa eta baliabideak ematen ditu.
Prestakuntza planaren abiapuntua oinarrizko esparru teoriko bat da ikaskuntza ardatz bakoitzerako, eta haren osagarri dira proposamen didaktiko zehatzak, ikasturte bakoitzean etapa guztietan aplikatu beharrekoak.
Honako hauek dira prestakuntza planaren oinarrizko helburuak:
1.–Gizartean sexismoa izatearen arrazoi nagusiak aztertzea.
2.–Laguntzea irakasleek gogoeta egin dezaten hezkuntzak duen indarraz ikasleei gaitasunak emateko, berdintasunerako eskubideaz balia daitezen eremu pribatuan nahiz publikoan.
3.–Irakasleei gaitasunak, trebetasunak eta baliabideak ematea, sustatzen dutenak ikasleei garapen pertsonalerako eta pertsonen arteko harremanetarako eredu berdinzaleak transmititzea, bai eta haien bizitza-proiektuak mugatzen dituzten estereotipoen kritika ere.
4.–Sarean lan egitea, programan parte hartzen duten ikastetxeen artean hezkidetzaz ikasten eta jardunbide onak trukatzen laguntzeko.
5.–Irakasleen artean gogoeta kritikoa sustatzea feminitate eta maskulinitate ereduei buruz, identitate pertsonal berdinzale berriak sortzeko oinarria izan dadin.
6.–Norberaren bizitzan, familian eta gizartearen esparru guztietan gatazkak modu baketsuan bideratzeko aukera izateko jarraibideak ematea eta hura defendatzea.
7.–Ibilbidearen egitura, ardatzen araberakoa, osatzen duten oinarrizko kontzeptuak gertutik ezagutzea eta programazioan sartzeko gai izatea.
8.–Skolae programa sendotzen laguntzea, hura etengabe ebaluatuz eta hobetuz.
Irakasleentzako prestakuntza eta aholkularitza plan honek prestakuntza teorikoa eta praktikoa ditu, eta honela egiaztatuko da:
1.–Mintegi bat, “Hezkidetzako ekintzaren teoria eta praktika Skolae ibilbidearen bitartez. 1. ardatza” izenekoa, erdipresentziala, 12 ordukoa, programan hasten diren ikastetxeek izendatutako irakasleek eta programa ezarria duten ikastetxeetan hasten diren irakasleek lehendabiziko urtean nahitaez egin beharrekoa.
2.–Mintegi bat, “Hezkidetzako ekintzaren teoria eta praktika Skolae ibilbidearen bitartez. 2., 3., 4. ardatzak” izenekoa, programaren ezarpenerako online aholkularitza duena, berrikuntzako 23 orduko egiaztapena duena, Skolae materialak gauzatu, planifikatu eta ebaluatzeko, aurreko ikasturtearen jarraipen gisa. Programak 200 orientabide didaktiko baino gehiago biltzen ditu, ikasmailaz ikasmaila antolatuak, ikasgeletan ibilbidearen edukien aplikazioa deskribatu eta orientatzeko. Irakasle parte-hartzaileek banakako tutoretzak dituzte orientabide didaktikoen eta beren etaparen arteko egokitzapena kontsultatu eta kontrastatzeko; tutoretza-saioen, irakasgai zehatzen edo ikastetxeko proiektuen bidez egiten ahalko da.
3.–”Ikastetxearen identitate hezkidea” lantzen duen mintegi bat, erdipresentziala, nahitaezkoa lehendabiziko urtean ikastetxe bakoitzeko talde sustatzaileentzat, on line aholkularitza ere eskaintzen duena. Ikastetxearen diagnostiko hezkidea egiten da eta “Ikastetxearen identitate hezkidearen plana” prestatzen da hiru edo lau urterako; berrikuntzako 15 orduko egiaztapena emanen da.
Parte hartzen duen irakasle bakoitzak, lehen ikasturteko hasierako prestakuntza horretan oinarrituta, urtero hezkidetzako helburuak bere programazioan, tutoretza planetan eta abarretan modu autonomoan txertatzeko beharrezko diren gaitasunak bereganatuko ditu.
Hurrengo urteetan parte hartzen ahalko du Hezkidetza Bulegoak planifikatzen duen prestakuntza eskaintza osagarri eta borondatezkoan, programa ikastetxeetan aplikatzen jarraitzeko eta horretan laguntzeko.
Prestakuntza osagarriaren xedea da Skolae programako gaietan sakontzea eta hezkidetzako jardunbide egokiak trukatzea. Banaka eta borondatez jaso dezakete prestakuntza osagarri hori, Skolae programan parte hartzen duten lehendabiziko ikasturtean eta hurrengoetan, helburu hezkideak programazioetan aplikatu eta txertatzeko gaitasuna hobetu eta sakontzearren.
6.–Ikastetxeetan hezkidetza txertatzea
Skolae programan parte hartzen duten ikastetxeek bi ikasturte dituzte gehienez ere irakasleak prestatzeko eta programa ikasle talde guztietan ezartzeko; hezkidetzako helburuak eta edukiak programazioetan eta ohiko irakaslanetan txertatu beharko dituzte, eta denboran mantentzea, hobetzea eta sakontzea bermatu beharko dute.
Urtero parte hartzeko aukeratzen diren ikastetxeek lehendabiziko urtetik hartuko dute bere gain hezkidetzarekiko konpromisoa eta Skolae programaren helburuen aplikazio progresiboa egitekoa UPOan, IHPn eta urteko planetan.
Hurrengo urteetatik aurrera, ikastetxe bakoitzak SKOLAE programaren urteko zehaztapena jasoko du aipatu agirietan eta Hezkuntza Ikuskaritzak eskatzen dituen guztietan.
Ikastetxeko irakasleek bere eginen dute konpromiso hori, eta erantzukizuna ez dute utziko ikastetxekoak ez diren pertsonen esku; azken hauek osatu eta aberastu ditzakete hezkidetza eduki horiek eskolaz kanpoko guneetan, jarduera osagarrietan, etab., baina inoiz ez dituzte irakasleak ordeztuko.
Horrez gain, ikastetxe bakoitzak bere “Ikastetxearen identitate hezkidearen plana” onetsi beharko du, eta planaren urteko garapenean parte hartu, planaren berri emanen dio eskola kontseiluari, eta bere albiste eta euskarri informatibo eta publizitatekoetan (web orrietan, blogetan, sare sozialetan, etab.) aipatuko du Skolae programan parte hartzen duela.
Ikastetxeek parte hartuko dute programaren jarraipen eta ebaluazioan, eta programaren aplikazioaren gaineko informazio zehatza sartuko dute ikasturte bukaerako memorietan. Skolae ebaluazioaren eta jarraipenaren menpe egonen da, halatan, epe ertainean, Nafarroako ikasleengan izan duen eraginaren bilakaera egiaztatzeko, berdintasuneranzko aldaketaren joerak identifikatzeko eta behar diren zuzenketak egiteko, joera horiek sendotu eta finkatzearren.
Programan parte hartzen duten ikastetxeetako zerbitzuetako langileek parte hartuko dute Hezkidetza Bulegoak proposatutako prestakuntza, informazio eta sentsibilizazio ikastaro batean, ikasleak berdintasunerako hezten parte har dezaten errazteko.
Ikastetxeek toki entitateekin eta beste entitate batzuekin koordinatzeko mekanismoak ezarriko dituzte eta/edo haietan parte hartuko dute, ekintza hezkidea hedatzeko, familien bidez eta komunitatean gauzatzen diren kultur, kirol eta aisialdiko programen bidez, hezkuntza-komunitate osoan.
7.–Nahitaezkotasunerako baldintzak
Aplikatzeko konpromiso eta baldintza guztiak nahitaez bete beharrekoak izanen dira.
Txosten honetan jasotzen diren konpromisoak eta baldintzak ikastetxe pribatu itunduei aplikatuko zaizkie, indarra duten arauei jarraikiz, dagozkien afera orotan.
Hezkuntza bereziko ikastetxeek eta landa sareetako ikastetxeek beren zuzendaritza taldeekin, Skolaeko koordinazio taldearekin eta hezkuntza ikuskaritzarekin adostuko dituzte aplikaziorako baldintzak eta epeak, zeinak Skolaeko partaidetza agirian jasoko baitira.
II. ERANSKINA Skolae programan 2019-2020 ikasturtean parte hartzeko izendatutako haur eta lehen hezkuntzako ikastetxeak |
Zk. | IKASTETXEA | ZIKLOA | HERRIA | EREDUA | TITULARRA |
1 | Abartzuza HLHIP | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Abartzuza | AK | Publikoa |
2 | Oibar. G. V. Casamayor HLHIP | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Oibar | A | Publikoa |
3 | Allo La Cruz HLHIP | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Allo | A-G-PAI-D | Publikoa |
4 | Almandoz HLHIP | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Almandoz (Baztan) | D | Publikoa |
5 | Amaiur HLHIP | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Amaiur (Baztan) | D | Publikoa |
6 | Antzin Lokiz HLHIP | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Antzin | A-D | Publikoa |
7 | Añorbe HLHIP | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Añorbe | BR-PAI-A | Publikoa |
8 | Arantza HLHIP | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Arantza | D | Publikoa |
9 | Areso Nazabal HLHIP | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Areso | D | Publikoa |
10 | Arizkun HLHIP | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Arizkun (Baztan) | D | Publikoa |
11 | Arraioz HLHIP | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Arraioz (Baztan) | D | Publikoa |
12 | Arroitz La Balsa HLHIP | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Arroitz | A-G-PAI-A | Publikoa |
13 | Azpilkueta HLHIP | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Azpilkueta (Baztan) | D | Publikoa |
14 | Barasoain M. Azpilcueta HLHIP | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Barasoain | A-G | Publikoa |
15 | Beire HLHIP | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Beire | PAI-A | Publikoa |
16 | Cárcar Virgen de Gracia HLHIP | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Cárcar | A-G-PAI | Publikoa |
17 | Kaseda Fco. Javier Saenz de Oiza HLHIP | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Kaseda | A-G | Publikoa |
18 | Deikaztelu V. Nievas HLHIP | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Deikaztelu | A-G | Publikoa |
19 | Erratzu HLHIP | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Erratzu (Baztan) | D | Publikoa |
20 | Etxalar Landagain HLHIP | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Etxalar | D | Publikoa |
21 | Figarol Ntra. Sra. de Ujué HLHIP | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Figarol (Zarrakaztelu) | G | Publikoa |
22 | Fontellas Virgen del Rosario HLHIP | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Fontellas | A-G-PAI | Publikoa |
23 | Gartzain HLHIP | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Gartzain (Baztan) | D | Publikoa |
24 | Goizueta A. Narbarte Xalto HLHIP | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Goizueta | D | Publikoa |
25 | Igantzi HLHIP | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Igantzi | D | Publikoa |
26 | Irurita HLHIP | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Irurita (Baztan) | D | Publikoa |
27 | Jauntsarats Oihanzabal HLHIP | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Jauntsarats (Basaburua) | D | Publikoa |
28 | Lekaroz HLHIP | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Lekaroz (Baztan) | D | Publikoa |
29 | Lezaun HLHIP | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Lezaun | D | Publikoa |
30 | Irunberri S. Juan HLHIP | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Irunberri | PAI-A | Publikoa |
31 | Luzaideko HLHIP | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Luzaide | D | Publikoa |
32 | Mendigorria J. M. Espinal Olcoz HLHIP | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Mendigorria | A-G | Publikoa |
33 | Elo Sta. Bárbara HLHIP | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Elo | A-G-PAI | Publikoa |
34 | Oronoz HLHIP | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Oronoz (Baztan) | D | Publikoa |
35 | Oteitza S. Salvador HLHIP | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Oteitza | A-G-PAI | Publikoa |
36 | Iruña Nicasio Landa HLHIP | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Etxabakoitz | G | Publikoa |
37 | Erronkari Julián Gayarre HLHIP | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Erronkari | A-D-G | Publikoa |
38 | Zare S. Nicolás HLHIP | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Zare | A | Publikoa |
39 | Sartaguda Ntra. Sra. del Rosario HLHIP | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Sartaguda | A-G-PAI | Publikoa |
40 | Sesma V. Nievas HLHIP | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Sesma | A-G-PAI | Publikoa |
41 | Uharte-Arakil S. Miguel HLHIP | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Uharte Arakil | A-D | Publikoa |
42 | Uxue HLHIP | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Uxue | A | Publikoa |
43 | Ziga HLHIP | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Ziga (Baztan) | D | Publikoa |
44 | Zudairi Las Amescoas HLHIP | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Zudairi (Ameskoabarrena) | A-D | Publikoa |
45 | Zugarramurdi HLHIP | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Zugarramurdi | D | Publikoa |
46 | Lerin Doña Blanca de Navarra HLHIP | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Lerin | A-G-PAI | Publikoa |
47 | Los Arcos Sta. María HLHIP | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Los Arcos | A-G-PAI | Publikoa |
48 | Villatuerta S. Veremundo HLHIP | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Villatuerta | A-G-PAI | Publikoa |
49 | Bera Ricardo Baroja HLHIP | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Bera | D | Publikoa |
50 | Elizondo HLHIP | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Elizondo (Baztan) | A-PAI-D | Publikoa |
51 | Larraintzar HLHIP | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Larraintzar (Ultzama) | D | Publikoa |
52 | Leitza Erleta HLHIP | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Leitza | D | Publikoa |
53 | Iruña Amaiur Ikastola HLHIP | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Iruña | D | Publikoa |
54 | Faltzes Dª Álvara Álvarez HLHIP | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Faltzes | A-G-PAI | Publikoa |
55 | Erriberri P. de Viana HLHIP | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Erriberri | A-G-PAI | Publikoa |
56 | Artaxoa Urraca Reina HLHIP | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Artaxoa | A-G | Publikoa |
57 | Larraga S. Miguel HLHIP | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Larraga | A-G | Publikoa |
58 | Zangoza Luis Gil HLHIP | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Zangoza | A-G-PAI | Publikoa |
59 | Tafalla Marqués Real Defensa HLHIP | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Tafalla | A-G-PAI-D | Publikoa |
60 | Tutera Elvira España HLHIP | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Tutera | BR | Publikoa |
61 | Tutera Griseras HLHIP | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Tutera | A-G-PAI | Publikoa |
62 | Tutera Monte San Julián HLHIP | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Tutera | A-G-PAI | Publikoa |
63 | Iruña Andrés Muñoz Garde HBI | Hezkuntza berezia | Iruña | G | Publikoa |
64 | Ibero Isterria HBI | Hezkuntza berezia | Iruña | G | Publikoa |
65 | Iruña El Molino HBI | Hezkuntza berezia | Iruña | G | Publikoa |
66 | Tutera Torre Monreal HBI | Hezkuntza berezia | Tutera | G | Publikoa |
67 | I. itundua Mendabia Ntra. Sra. de los Dolores | Haur Hezkuntza 3-5 urte | Mendabia | PAI-A | Itundua |
68 | I. itundua Bera Sg. Corazón | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Bera | A-B | Itundua |
69 | I. itundua Mutiloa Luis Amigó | Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntza | Mutiloa (Aranguren) | G-PAI | Itundua |
70 | I. itundua Iruña Santo Tomás | Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntza | Iruña | A-G-PAI | Itundua |
71 | I. itundua Iruña. Sta. Catalina Laboure | Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntza | Iruña | G-PAI | Itundua |
72 | I. itundua Iruña Vedruna | Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntza | Iruña | G-PAI | Itundua |
73 | I. itundua Iruña La Comp. Escolapios | Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntza | Iruña | A-G-PAI | Itundua |
74 | I. itundua Altsasu Sg. Corazón | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Altsasu | A-B | Itundua |
75 | I. itundua Burlata Amor de Dios | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Burlata | A-G-PAI | Itundua |
76 | I. itundua Burlata Notre Dame | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Burlata | G-PAI | Itundua |
77 | I. itundua Iruña Esclavas Sg. Corazón | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Iruña | A-G-PAI | Itundua |
78 | I. itundua Iruña Sant. Sacramento | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Iruña | G-PAI | Itundua |
79 | I. itundua Atarrabia La Presentación | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Atarrabia | A-G-PAI | Itundua |
80 | I. itundua Tutera Cia de María | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Tutera | G-PAI | Itundua |
81 | Bera Labiaga ik. | Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntza | Bera | D | Itundua |
82 | Baztan ik. | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Elizondo (Baztan) | D | Itundua |
83 | Lesaka Tantirumairu ik. | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Lesaka | D | Itundua |
84 | Irunberri Arangoiti ik. | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Irunberri | D | Itundua |
85 | Altsasu Iñigo Aritza Ik. | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Altsasu | D | Itundua |
86 | Etxarri Ar. Andra Mari ik. | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Etxarri Aranatz | D | Itundua |
87 | Zangoza Zangozako ik. | Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntza | Zangoza | D | Itundua |
88 | Tafalla Garces de los Fayos ik. | Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntza | Tafalla | D | Itundua |
89 | Fontellas Argia Ik. | Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntza | Fontellas | D | Itundua |
Zerrenda hau programan borondatez parte hartuko duten ikastetxeekin osatuko da, 100 egin arte. |
III. ERANSKINA Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako eta LHko ikastetxeak, Skolae programa ikastetxeko Abialdi fasean parte hartu zuten ikastetxeak (2017-2018) |
Zk. | IKASTETXEA | ZIKLOA | HERRIA | EREDUA | TITULARRA |
1 | Benjamin de Tudela | DBH-BATX | Tutera | G-A | Publikoa |
2 | Burlata LH | Lanbide Heziketa | Burlata | G | Publikoa |
3 | Ermitaberri | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Burlata | D | Publikoa |
4 | Hezitzaileen Eskola | Lanbide Heziketa | Iruña | G | Publikoa |
5 | Gloria Larrainzar | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Zubiri | A eta D | Publikoa |
6 | Hegoalde | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Iruña | D | Publikoa |
7 | Uharte | Lanbide Heziketa | Uharte | G | Publikoa |
8 | Iturrama | DBH-BATX | Iruña | D | Publikoa |
9 | Marqués de Villena | DBH-BATX | Martzilla | G-A | Publikoa |
10 | Mendialdea II | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Berriozar | D | Publikoa |
11 | Sakana LH | Lanbide Heziketa | Altsasu | G | Publikoa |
12 | San Benito | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Miranda Arga | G | Publikoa |
13 | Zizur | DBH-BATX | Zizur | D-G-A | Publikoa |
OROKORTZEKO LEHEN FASERAKO HAUTATUTAKO IKASTETXEAK (2018-2019) |
Zk. | IKASTETXEA | ZIKLOA | HERRIA | EREDUA | TITULARRA |
1 | Alaitz IP | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Barañain | D | Publikoa |
2 | Alfonso X el Sabio | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | San Adrián | G | Publikoa |
3 | Arbizuko Herri Eskola | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Arbizu | D | Publikoa |
4 | Arotzenea | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Narbarte | D | Publikoa |
5 | Arrano Beltza | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Iturmendi | D | Publikoa |
6 | Lantxotegi lantegi eskola | Lanbide Heziketa | Berriozar | G | Itundua |
7 | Atargi HLHI | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Atarrabia | D | Publikoa |
8 | Auritz IP | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Auritz | D | Publikoa |
9 | Auzalar | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Orkoien | D | Publikoa |
10 | Auzperri IP | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Aurizberri | D | Publikoa |
11 | Bernat Etxepare | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Iruña | D | Publikoa |
12 | Buztintxuri | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Iruña | A-G-D | Publikoa |
13 | Camino de Santiago | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Zizur | G-PAI; A-PAI | Publikoa |
14 | Catalina de Foix | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Zizur | G | Publikoa |
15 | Cerro de la Cruz | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Cortes | G-A | Publikoa |
16 | Ciudad de Corella | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Corella | G | Publikoa |
17 | Claret Larraona | Etapa guztiak | Iruña | A-G | Itundua |
18 | Mendialdea I | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Berriozar | A-G | Publikoa |
19 | Del Camino | DBH | Viana | G-A | Publikoa |
20 | Domingo Bados | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Olazti | B-D PAI | Publikoa |
21 | Doña Mayor | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Iruña | A-G- PAI | Publikoa |
22 | Dos de mayo | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Castejón | A-G | Publikoa |
23 | Elías Terés | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Funes | G-PAI | Publikoa |
24 | Elorri IP | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Mendillorri | D | Publikoa |
25 | Ermitagaña | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Iruña | A-PAI, G-PAI | Publikoa |
26 | Erreniega | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Zizur | D | Publikoa |
27 | Escuelas Pías | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza, DBH (1. zikloa) | Tafalla | A-G | Itundua |
28 | Eskolagaina | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Beintza-Labaien | D | Publikoa |
29 | Eunate BHI | DBH-Batxilergoa | Iruña | D | Publikoa |
30 | Felix Zapatero | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Valtierra | G | Publikoa |
31 | Garcia Galdeano | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Iruña | A-G | Publikoa |
32 | Hijas de Jesús | Etapa guztiak eta LHBI | Iruña | G-A | Itundua |
33 | Hilarion Eslava | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Burlata | A-G | Publikoa |
34 | Honorio Galilea | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Monteagudo | G-PAI | Publikoa |
35 | Huertas Mayores | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Tutera | G | Publikoa |
36 | Ibaialde | DBH-Batxilergoa | Burlata | G-A | Publikoa |
37 | Ibarberri Eskola | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Lekunberri | D | Publikoa |
38 | Lizarra Lizarra ikastola | Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, DBH | Lizarra | D | Itundua |
39 | Irain-Lesaka | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Lesaka | D | Publikoa |
40 | Juna Bautista de Irurzun | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Azkoien | A-D | Publikoa |
41 | Juan de Palafox | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Fitero | G | Publikoa |
42 | Lakuntzako Herri Eskola | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Lakuntza | D | Publikoa |
43 | Legasako EP | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Legasa | D | Publikoa |
44 | Liceo Monjardín | Etapa guztiak | Iruña | G | Itundua |
45 | Lorenzo Goikoa | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Atarrabia | A-G | Publikoa |
46 | Mardones y Magaña | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Murchante | G | Publikoa |
47 | Mendigoiti IP | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Iruña | D | Publikoa |
48 | Ntra. Sra. de la Asunción | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Santakara | G-A -PAI | Publikoa |
49 | Ntra. Sra. del Patrocinio | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Milagro | G-A -PAI | Publikoa |
50 | Obanos | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Obanos | G-A -PAI | Publikoa |
51 | Orreaga Ama HLHI | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Orreaga-Garralda | D | Publikoa |
52 | Garralda DBHI | DBH | Orreaga-Garralda | D | Publikoa |
53 | Otero de Navascues | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Cintruénigo | G-A | Publikoa |
54 | Otsagabia HLHI | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Otsagabia | D | Publikoa |
55 | Otsagabia DBH | DBH | Otsagabia | D | Publikoa |
56 | Otsonta Saldiasko IP | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Saldias | D | Publikoa |
57 | Pablo Sarasate | DBH-Batxilergoa | Lodosa | G-A | Publikoa |
58 | Patxi Larrainzar | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Iruña | D | Publikoa |
59 | Pitillas | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Pitillas | A, G, PAI-A, PAI-G | Publikoa |
60 | Gares | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Gares | A-G-D-PAI | Publikoa |
61 | Pulunpa Herri Eskola | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Ituren | D | Publikoa |
62 | Raimundo Lanas | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Murillo el Fruto | G-PAI, G | Publikoa |
63 | Regina Pacis | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Burlata | A-G | Itundua |
64 | Remontival | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Lizarra | G | Publikoa |
65 | Ricardo Campano | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Viana | A-G | Publikoa |
66 | Río Arga | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Berbintzana | A-G | Publikoa |
67 | San Babil | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Ablitas | G | Publikoa |
68 | San Bartolomé | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Martzilla | G-A -PAI | Publikoa |
69 | San Bartolomé | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Ribaforada | G | Publikoa |
70 | San Cernin | Etapa guztiak | Iruña | G | Itundua |
71 | San Donato | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Etxarri Aranatz | D | Publikoa |
72 | San Esteban | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Erro | D | Publikoa |
73 | San Francisco | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Iruña | A-G-D | Publikoa |
74 | San Francisco Javier | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Mendabia | G | Publikoa |
75 | San Juan de Jerusalen | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Cabanillas | G | Publikoa |
76 | San Juan de la Cadena | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Iruña | A-G | Publikoa |
77 | San Miguel | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Orkoien | A-G | Publikoa |
78 | San Miguel | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Doneztebe | D | Publikoa |
79 | Sancho Ramírez | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Arguedas | G | Publikoa |
80 | Santa Ana | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Buñuel | G | Publikoa |
81 | Santa Ana | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Mélida | A-G | Publikoa |
82 | Santa Teresa de Jesús | Etapa guztiak | Iruña | G | Itundua |
83 | Santa Vicenta Maria | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Cascante | G | Publikoa |
84 | Santos Justo y Pastor | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Fustiñana | G | Publikoa |
85 | Santa Luisa de Marillac | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Barañain | G | Itundua |
86 | Sunbillako eskola | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Sunbilla | D | Publikoa |
87 | Etxabakoitz lantegi eskola | DBH (CEP), Oinarrizko LH | Iruña | G | Itundua |
88 | Teresa Beltrán de Lis | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Cadreita | G-PAI | Publikoa |
89 | Urdiaingo Herri Eskola | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Urdiain | D-B | Publikoa |
90 | Urroz | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Urroz | A | Publikoa |
91 | Alesbes El Castellar | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Alesbes | A-G | Publikoa |
92 | Virgen Blanca | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Uharte | A-D | Publikoa |
93 | Virgen de la Oliva | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Zarrakaztelu | A-PAI, G-PAI | Publikoa |
94 | Virgen del Soto | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Caparroso | A-PAI, G-PAI, A, G | Publikoa |
95 | Ximenez de Rada | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Arrada | A-PAI, G-PAI, A, G | Publikoa |
96 | Zelandi | Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza | Altsasu | D-A | Publikoa |
Zerrenda hau 0-3 urteko ikastetxeekin osatuko da, 100 egin arte. |
Iragarkiaren kodea: F1909785
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50