148. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GESALATZ

“Lerateko UC.10-3 unitatea urbanizatzea” proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea, behin betiko okupatu aurreko aktak egiteko

Alkatetzaren 2019ko ekainaren 20ko Ebazpena.

Gesalazko Udalak, 2018ko apirilaren 25eko osoko bilkuran, onetsi zuen hitzarmen bat sinatzea Lerateko UC.10-3 unitatearen konpentsazio batzordearekin; 2018ko maiatzaren 17an izenpetu zuten. Agiri horretan eskatzen zitzaion Gesalazko Udalari nahitaezko desjabetze prozedura abia zezala, ezar zitezen euri urak husteko zortasuna, akueduktu-zortasuna eta bide-zortasuna Lerateko (Gesalatz) 3. poligonoko katastroko 78. landa-lurzatian (unitatetik kanpo), 4 metro zabaleko zerrendan, lurzatiaren eta UC.10-3 unitatearen arteko mugaren luzera osoan.

2018ko abenduaren 13ko osoko bilkuran onetsi zen, besteak beste, proiektuko lanak deklaratzea beharrezkoak eta onura publikokoak, desjabetzearen ondorioetarako, eta proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda onestea eta jendaurrean jartzea.

Orobat, espedientea jendaurrera atera zen hamabost eguneko epean (argitara emana 2019ko 18. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 28an).

Gesalazko Udalak behin betiko onetsi zuen ondasun eta eskubideen zerrenda hori 2019ko martxoaren 13ko osoko bilkuran, eta onespen horrek berarekin zekarren onura publikoa eta okupatu beharra deklaratzea. (Argitara emana 2019ko 84. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 2an).

Nafarroako Gobernuak, 2019ko maiatzaren 15ean hartutako Erabakiaren bidez, deklaratu zuen presakoa zela, nahitaezko desjabetzea egitearen ondorioetarako, proiektuaren exekuzioak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatzea. Presa justifikatzeko, azaldu zuen saneamendu sarea ez dagoela gaur egun egoera onean, eta hori konpondu behar dela, hala eskatu baitu Ebroko Konfederazio Hidrografikoak; hain zuzen ere, konfederazio horrek irekia dauka espediente bat Lerateko UC.10-3 unitatearen jabeen kontra, hondakin urak zuzenean isurtzeagatik Lerateko badiara. Espedientea geldiarazia dago, ezin baita harremanetan jarri desjabetu beharreko lurraren jabearekin; horregatik, beharrezkoa eta presakoa da desjabetzea, kolektore bat ezartzeko, ez dadin isurketarik izan. Obrak uda baino lehen egin behar dira, badiako ura berriz kutsatu ez dadin, urbanizazioa beteta egoten baita udan eta isurketak ez baitu inongo iragazkirik ez tratamendurik. Horrek arriskua sortzen du Lerateko badian bainatzen direnentzat, ur beltzen isurketa zuzena baita.

Alkatetza honek,

EBAZTEN DU:

Lehenbizikoa.–Proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea, Gesalazko Udaletxean ager daitezen, abuztuaren 21ean, goizeko 10:00etan, ukitutako ondasunak eta eskubideak okupatu aurreko aktak egitera. Gesalazko Udaletxea Muetzen dago (Kale Berria, 2).

Bigarrena.–Ukitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, aldean dituztela titulartasuna frogatzen duten agiriak eta kontribuzioaren azken ordainagiria. Halaber, nahi izanez gero, peritua eta/edo notarioa eraman ditzakete, nork bere kontura.

Hirugarrena.–Administrazioko peritu izendatzea Ana Bel Beunza Munárriz eta Gabriel Olagúe Santesteban.

Laugarrena.–Ebazpen hau argitara emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko egunkari batean eta Gesalazko Udaleko iragarki-taulan, eta ukituriko titularrei jakinaraziko zaie, gutun jakinarazitako baten bidez eta iragarkia jarriz Estatuko Aldizkari Ofizialean. Orobat, ohartarazten da argitalpen hau egiten dela urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, titularraren helbidea ezezaguna izateagatik eta banakako jakinarazpenak egiterik ez izateagatik (39/2015 Legearen bidez jorratu zen Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidea).

ERANSKINA

Okupatu aurreko aktak egitea. Lerateko 3. poligonoko 78. lurzatia

Aktak egiteko tokia: Gesalazko Udala, Kale Berria, 2. 31176 Muetz.

Eguna: 2019ko abuztuaren 21a, goizeko 10:00ak.

Ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda

FINKAREN KODEA

TITULARRAK

UKIPENAK

KATASTROKO DATUAK

J.

Zort.

Erreg.

Ald. bat. okup.

Pol.

Lurz.

Lur mota

m.l.

Un.

LE-01

Boutet, Jean Oscar

Hus.

33,50

132,40

1

4

625,60

3

78

Lehorreko alorra

Laburdurak:

J.: jarduketa; Hus: hondakin uren hustubidea; Erreg.: erregistroa; Ald. bat. okup.: aldi baterako okupazioa; Pol.: poligonoa; Lurz.: lurzatia.

Muetz Gesalatzen, 2019ko ekainaren 24an.–Alkatea, Pedro José Soto Eguren.

Iragarkiaren kodea: L1908509