148. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Alkatetzaren eskuordetzea ezkontza zibilak ospatzeko

Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak 1995eko urtarrilaren 26an eman jarraibidea kontuan hartuta, eta Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduaren 44. eta 47. artikuluek eta haiekin bat heldu direnek xedatzen dutena ikusita.

Alkatetza honek EBATZI DU:

1.–Udal honetako zinegotzi guztien esku uztea Herriko Etxe honetan ezkontza zibilak egiteko eskumena, ezkontideek hala eskatzen dutenean.

2.–Erabaki hau Udaleko iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Etxarri Aranatzen, 2019ko ekainaren 24an.–Alkatea, Silvia Marañon Txasko.

Iragarkiaren kodea: L1908627