148. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Alkatetzaren eskuordetzea

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 21.3 artikuluak arlo horretan ematen dizkidan eskumenak erabiliz, kontuan hartuz 2568/1986 Errege Dekretuak onetsitako Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduaren 43.2, 44., 53.2.3 eta 114. artikuluetan ezarritakoa.

XEDATU DUT:

1. Udal honen Tokiko Gobernu Batzordearen esku uztea alkateari legez ematen zaizkion ahalmenak, eskuordetzen ahal baitira ondotik zehazten diren alorretan:

a) Lan eskaintza publikoa onestea, osoko bilkuran onetsitako aurrekontuaren eta plantillaren arabera; langileak hautatzeko proben eta lanpostuak betetzeko lehiaketen oinarriak onestea.

b) Obren eta zerbitzuen proiektuak onestea, kontratazioa egin edo emateko eskumena duenean eta aurrekontuan sartuta daudenean.

c) Lizentziak ematea, alor horretako legeek Udalbatzari edo Tokiko Gobernu Batzordeari berari ematen ez badiote eskumen hori.

2. Udalaren Tokiko Gobernu Batzordearen esku utzi diren eskumenen berri ematea Udalbatzari, egiten den lehenbiziko osoko bilkuran.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, ebazpenak sinatu eta hurrengo egunean indarra hartuko badu ere.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Baztanen, 2019ko ekainaren 24an.–Alkatea, Joseba Xabier Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L1908610