147. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1420/2019 EBAZPENA, uztailaren 3koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, errektoretza-taldearen egitura orokorra onesten eta funtzioak zehazten dituena.

Ekainaren 5eko 68/2019 Foru Dekretuaren bidez, Ramón Gonzalo García jauna izendatu zuten Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektore, unibertsitateko komunitateko kideek hautatu baitzuten sufragio unibertsalaren bidez.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuetan ezarritakoaren arabera, Unibertsitateko errektorea, errektoreordeak, idazkari nagusia eta kudeatzailea eremu orokorreko pertsona bakarreko gobernu organoak dira, eta haiek osatzen dute errektoretza-talde deritzona. Estatutuetan, Unibertsitateko idazkari nagusiak eta kudeatzaileak zer eskumen dituzten definitzen da, eta errektoreordeei buruz adierazten da errektoreari lagundu behar diotela Unibertsitatea gobernatzeko lanetan, hark esleitzen dizkien zereginak koordinatuz eta zuzenduz, eta errektorearen ordezkari izan behar dutela hark eginkizunak delegatzen dizkienean. Bestalde, Estatutuetan aipatzen da beste laguntzaile batzuk ere izan ditzaketela bai errektoreak berak bai eta errektoreordeek eta idazkari nagusiak ere.

Ebazpen honek Unibertsitateko errektoretza-taldearen egitura orokorra onesten du, errektoretza-taldeko kideei eskumenak esleitzen dizkie, eta kide horiei lagunduko dieten karguak definitzen. Egintza administratibo honen bidez, aurrerapausoak eman nahi dira egitura administratibo ireki eta malgu bat diseinatzeko bidean, Nafarroako Unibertsitate Publikoak dituen erronkei erantzun diezaion. Nolanahi ere, lehendik ezarritako eskumen antolamenduaren parterik handienak bere horretan segituko du, logikoa denez.

Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren 2015eko urriaren 1eko 40/2015 Legeak 9. artikuluan arautzen du organo administratiboei esleitutako eskumenak delegatzeko figura, jarduketa administratiboaren oinarri diren printzipioak behar bezala bete daitezen. Horregatik, eta Unibertsitatearen antolamendua arinagoa izan dadin, bidezkoa da araubide bat ezartzea Unibertsitateko errektoreak errektoreordeei eta kudeatzaileari eskumenak delegatzeko. Era berean, komeni da araubide bat finkatzea errektorea eta errektoreordeak ez daudenean edo gaixo daudenean nork ordezkatuko dituen finkatzeko.

Horrenbestez, Unibertsitateei buruzko 6/2001 Lege Organikoaren 20. artikuluak (2001eko abenduaren 21ekoa) eta Unibertsitatearen Estatutuetako 40. artikuluak ematen dizkidaten eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.–Errektoreordeek, idazkari nagusiak eta kudeatzaileak laguntzen diote bere eginkizunak betetzen Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreari, eta, behar izanez gero, errektorearen ondokoek ere bai. Horiek guztiek osatzen dute errektoretza-taldea.

Bigarrena.

1. Honako hauek dira oinarrizko jarduketa-eremuak, eta eremu hauen inguruan antolatzen da Unibertsitateko Zuzendaritza Batzordearen egitura:

–Ikerketa.

–Irakasleak.

–Ekonomia, Plangintza eta Estrategia.

–Ikasleak, Enplegua eta Ekintzailetza.

–Garapen Digitala.

–Unibertsitate Proiekzioa, Kultura eta Dibulgazioa.

–Irakaskuntza.

–Nazioartekotzea eta Lankidetza.

2. Errektoreorde bat izango da oinarrizko jarduketa-eremu horietako bakoitzaren buru. Nolanahi ere, errektoreak zilegi du jarduketa-eremuak noiznahi aldatzea eta horiek zuzenduko dituzten errektoreordeak izendatzea.

Bestalde, gorago adierazitakoez gainera, beste jarduketa-eremu jakin batzuetarako ere izendatzen ahalko ditu errektorearen ondokoak.

3. Errektoreordeek arloko zuzendariak izenda daitezela eskatzen ahal dute, idazkari nagusiak idazkariorde bat izenda dadila, eta kudeatzaileak kudeatzaileorde bat. Gainera, bidezkoa bada, proposamenak egingo dituzte Unibertsitatearen antolamendurako beharrezko diren beste egitura batzuetarako arduradunak edo zuzendariak izendatzeko.

Hirugarrena.–Ikerketako Errektoreordetzari jarduketa-eremu hau dagokio:

–Ikerketaren eta jakintza-transferentziaren programazioa, promozioa eta sustapena.

–Harremanak I+G-ko erakunde eta organismo publiko eta pribatuekin.

–Ikerketa Batzordea.

–Nafarroako Doktoretza Eskola.

–I+G-ko jardueretarako lehiaketa-deialdietako laguntzak.

–Doktoretzako titulazio ofizialen diseinua, egiaztapena, ezarpena, segimendua eta akreditazioa.

–Etikako, Abere Esperimentazioko eta Biosegurtasuneko Batzordea.

–Argitalpen Kontseilua.

–Ikerketa-azpiegitura eta -ekipamendua. Ikerketari Laguntzeko Atal Zientifiko-teknikoa (ILAZT).

–Doktoretza aurreko eta ondoko laguntzak.

–Ikerketa-institutuak eta ikerketako beste zentro batzuk.

–LOUko 83. artikuluaren araberako kontratuak.

–Informazio zientifikoa eskuratzeko politika eta Liburutegia.

–Liburutegiaren Kontseilua.

–Ikertzaileen prestakuntza eta mugikortasuna.

–Patenteak eta balorizazioa.

–Harremanak ikerketa lehentasunezko helburu duten fundazioekin.

–Enpresa-katedrak.

Laugarrena.–Irakasleen Gaietarako Errektoreordetzari jarduketa-eremu hau dagokio:

–Irakasle eta ikertzaileen plantilla.

–Irakasle eta ikertzaileen araubidea: irakasle funtzionarioen eta kontratupekoen lanpostuak, haien hautaketa, egoera administratiboa, bateraezintasunak eta betebeharrak.

–Irakasle eta ikertzaileen lizentziak, baimenak eta mugikortasuna.

–Irakasleen kalitatea eta diziplina-araubidea.

–Irakaslanaren segimendua, ebaluazioa eta kontrola.

–Harremanak irakasle eta ikertzaileen ordezkaritza-organoekin.

Bosgarrena.–Ekonomiako, Plangintzako eta Estrategiako Errektoreordetzari jarduketa-eremu hau dagokio:

–Nafarroako Gobernuarekin sinatutako finantziazio hitzarmena, Kudeatzailetzarekin lankidetzan.

–Beste finantzabide batzuk, Kudeatzailetzarekin lankidetzan.

–Harreman ekonomikoak erakunde eta organismoekin.

–Unibertsitateko campusaren eta azpiegituren planifikazioa eta garapena, Kudeatzailetzarekin lankidetzan.

–Zenbait urteko programazio ekonomikoa.

–Ebaluazio instituzionala.

–Komunikazio estrategia.

–Unibertsitatearen estrategia.

–Plan estrategikoa.

–Tuterako campusaren garapena eta estrategia.

Seigarrena.–Ekonomiako, Plangintzako eta Estrategiako Errektoreordetzari jarduketa-eremu hau dagokio:

–Ikasleak Unibertsitatean sartzeko eta onartzeko prozedurak.

–Ikasleei harrera egitea eta informazioa, aholkuak eta orientabidea ematea.

–Ikasketa-araubidea eta iraupen-araubidea. Diziplina akademikoa.

–Ikasleen Kontseilua. Harremanak ikasleen elkarteekin.

–Ikasteko bekak eta laguntzak.

–Orientazio profesionaleko politikak.

–Enplegua eta praktikak.

–Unibertsitateko ikasle ohiak eta adiskideak.

–Ekintzailetza.

–Nafarroako Unibertsitate Publikoaren spin-off enpresak.

–Unibertsitate-Gizarte Fundazioa.

–Prestakuntza jarraitua eta ikasketa berekiak.

Zazpigarrena.–Garapen Digitaleko Errektoreordetzari jarduketa-eremu hau dagokio:

–Informazioaren eta komunikazioen teknologien (IKT) koordinazio orokorra, zeina Unibertsitatearen jarduera akademikoaren, ikerketaren eta kudeaketaren eraldaketa digitalerako bideratuko baita.

–Ikasgelategi Birtuala, Irakaskuntzako Errektoreordetzarekin lankidetzan.

–Unibertsitatearen webgunea.

–Administrazio elektronikoa, Idazkaritza Nagusiarekin lankidetzan.

–Unibertsitateak kudeatzen duen informazioaren segurtasuna eta babesa, Idazkaritza Nagusiarekin lankidetzan datu pertsonalak babestearen arloan.

–Informazioaren eta komunikazioen teknologien (IKT) azpiegituren kudeaketa.

Zortzigarrena.–Unibertsitate Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko Errektoreordetzari jarduketa-eremu hau dagokio:

–Unibertsitatearen erantzukizun soziala.

–Berdintasuna.

–Jakintzaren dibulgazioa.

–Unibertsitatearen presentzia publikoa arlo soziokulturalean.

–Unibertsitate-hedapeneko jardueren programazioa, segimendua eta kontrola.

–Ondare kulturala.

–Unibertsitateko gizarte ekintza.

–Harremanak proiekzio sozialari eta kulturalari lotutako fundazioekin.

–Unibertsitate osasungarria.

–Unibertsitateko boluntariotza.

–Ingurumeneko jasangarritasuna eta estrategia campusetan, Kudeatzailetzarekin lankidetzan.

–Katedra instituzionalak.

Bederatzigarrena.–Irakaskuntzako Errektoreordetzari jarduketa-eremu hau dagokio:

–Graduko eta masterreko titulazio ofizialen diseinua, egiaztapena, ezarpena, segimendua eta akreditazioa.

–Graduko eta masterreko titulazio ofizialen iraungitzea.

–Ikasketen kalitatea.

–Matrikulatzeko prozedura.

–Unibertsitateko irakaskuntzaren plangintza, antolamendua, segimendua eta kontrola.

–Ikastegietako eta sailetako irakaslanaren koordinazioa.

–Ikasketen Batzordea.

–Hezkuntza Berrikuntzaren Goi Mailako Ikastegiaren zuzendaritza.

–Irakaskuntza-berrikuntzaren promozioa eta sustapena.

–Irakasle eta ikertzaileen prestakuntza jarraitua, Irakaskuntzako Errektoreordetzarekin lankidetzan.

–Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegiaren zuzendaritza.

–Hizkuntza-plangintza.

–Harremanak euskalgintzan diharduten erakunde publiko eta pribatuekin.

Hamargarrena.–Ekonomiako, Plangintzako eta Estrategiako Errektoreordetzari jarduketa-eremu hau dagokio:

–Nazioartekotzeko Batzordea.

–Unibertsitatearen nazioartekotzeko politikaren koordinazioa.

–Harremanak nazioarteko unibertsitate, erakunde eta organismoekin. Nazioarteko foroak.

–Goi Mailako Hezkuntzako nazioarteko programak.

–Espainiako mugikortasun programak.

–Nazioarteko ikasleak erakartzea.

–Unibertsitate lankidetza garapenerako.

–Atzerriko ikasleen eta/edo irakasle eta ikertzaileen harrera.

Hamaikagarrena.–Unibertsitateko errektorearen jarraibideen arabera, Unibertsitatearen politika, urteko planak eta zenbait urteko programazioak proposatzen dituzte errektoreordeek, betiere beren jarduketa-eremuaren barruan eta gainerako errektoreordeekin eta errektoretza-taldeko kideekin koordinaturik.

Hamabigarrena.–Idazkari nagusiak Unibertsitateko Idazkaritza Nagusia zuzentzen du, eta Estatutuetako 42. artikuluak esleitzen dizkion eginkizunak betetzen ditu; edonola ere, honako eginkizun hauek:

–Unibertsitateko gobernu erakundeen akten artetik legez dagozkionak egitea eta gordetzea.

–Unibertsitatearen dokumentazio ofizialean jasota dauden egintzen eta gertaeren dokumentuak eta egiaztagiriak ematea.

–Azterketen kalifikazio aktak jasotzea eta gordetzea.

–Hitzarmenak eta itunak, Artxibo Nagusiko dokumentuak, zigilu ofiziala, Unibertsitatearen Urrezko Liburua eta “Honoris Causa” doktoretzak gordetzea.

–Ekitaldi solemneak eta protokoloa.

–Gobernu Kontseiluaren erabakiak eta errektorearen ebazpenak argitaratzea, bidezkoa bada.

–Titulu ofizialak ematea.

–Zerbitzu Juridikoa, Artxibo Nagusia, Tituluen Erregistro Orokorra eta Unibertsitateko Erregistro Orokorra zuzentzea.

–Unibertsitateko jardueren urteko memoria egitea.

–Kanpoko eta barneko komunikazioa eta informazioa.

–Datuak Babesteko delegatuarekin koordinatzea.

–Unibertsitatearen administrazio elektronikoa, Garapen Digitaleko Errektoreordetzarekin lankidetzan.

–Informazioaren segurtasunaren arduraduna izatea, Garapen Digitaleko Errektoreordetzarekin lankidetzan.

Unibertsitateko idazkariorde nagusiak idazkariari laguntzen ahalko dio bere eginkizunak betetzen.

Hamahirugarrena.–Unibertsitateko kudeatzaileak Unibertsitatearen administrazioa zuzentzen du, eta Estatutuetako 43. artikuluak esleitzen dizkion eginkizunak betetzen ditu; edonola ere, honako eginkizun hauek:

–Unibertsitatearen zerbitzu administratiboak kudeatzea.

–Zerbitzuen Kalitate Plana.

–Unibertsitatearen ondarea eta aurrekontua administratzea eta kudeatzea.

–Unibertsitate-Gizarte Fundazioaren gai ekonomikoak eta aurrekontuaren ingurukoak.

–Unibertsitatearen ondarearen inbentarioa egitea.

–Unibertsitateko administrazioko eta zerbitzuetako langileak zuzentzea.

–Obrak, mantentze-lanak eta zerbitzu orokorrak.

–Unibertsitate egoitza.

Hamalaugarrena.–Eskumenak delegatzea.

1. Oro har, errektoreordeei eta kudeatzaileari honako eskumen hauek delegatzen zaizkie:

–Gastua baimentzeko edo esleitzeko eskumenak, ekitaldi ekonomiko bakoitzeko aurrekontu araudian jasotako erregulazio espezifikoan urte bakoitzerako ezartzen den moduan.

–Beren eskumenen arloan hitzarmenak egitea beste unibertsitate eta erakunde publiko eta pribatuekin, Unibertsitateko errektoreak espresuki salbuesten dituenak izan ezik.

–Beren jarduketa-eremuko prozesuei buruzko erreklamazioak ebaztea edo, beharrezkoa bada, ebazpen proposamena organo eskudunei helaraztea.

2. Ikerketako errektoreordeari Unibertsitateko errektoreari dagozkion eskumen guztiak delegatzen zaizkio, ikerketa-arloko gai hauetan:

–Unibertsitateko doktoretzako ikasleak matrikulatzeko prozesua ebaztea.

–Doktoretzako ikasleen espedienteen lekualdatzeak ebaztea.

–Ikerketa Batzordeko eta Etikako, Abere Esperimentazioko eta Biosegurtasuneko Batzordeko buru izatea, baita Argitalpen Kontseilukoa eta Liburutegiaren Kontseilukoa ere.

–Ikertzaileak kontratatzeko lehiaketen edo bestelako hautaketa-sistemen deialdiak egitea ikerketa zientifikoko edo teknikoko proiektuak egin ditzaten, eta ikertzaileak kontratatzeko eta haien lan-kontratuak iraungitzeko dokumentuak egitea.

–LOUren 83. artikuluaren babesean kontratuak egitea, Unibertsitateko errektoreak espresuki salbuetsitakoak izan ezik.

–Doktoretzako titulazio ofizialak diseinatzea, egiaztatzea, ezartzea, haien segimendua egitea eta akreditatzea.

3. Irakasleen Gaietarako errektoreordeari Unibertsitateko errektoreari dagozkion eskumen guztiak delegatzen zaizkio, dagokion arloko gai hauetan:

–Unibertsitateko irakaskidegoetako lanpostuak betetzeko lehiaketen deialdiak egitea, bai eta irakasle eta ikertzaileen lanpostuak betetzeko lehiaketenak edo bestelako hautaketa-sistemenak ere, eta, bestetik, irakasle eta ikertzaileen ibilbide administratiboaren inguruko dokumentuak egitea, irakasle funtzionarioak izendatzeko eta kargutik kentzeko dokumentuak izan ezik.

4. Ekonomiako, Plangintzako eta Estrategiako errektoreordeari Unibertsitateko errektoreari dagozkion eskumen guztiak delegatzen zaizkio, dagokion arloko gai hauetan:

–Kalitate Batzordeko buru izatea.

–Aurrerakinen Batzordeko buru izatea.

5. Ikasleen Gaietarako, Enpleguko eta Ekintzailetzako errektoreordeari Unibertsitateko errektoreari dagozkion eskumen guztiak delegatzen zaizkio, dagokion arloko gai hauetan:

–Unibertsitateko ikasle berriak onartzeko prozesua ebaztea.

–Unibertsitateko ikasleak matrikulatzeko prozesua ebaztea.

–Ikasleen espedienteen lekualdatzeak ebaztea.

–Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Spin Off Enpresen Batzordeko buru izatea.

6. Irakaskuntzako errektoreordeari Unibertsitateko errektoreari dagozkion eskumen guztiak delegatzen zaizkio, dagokion arloko gai hauetan:

–Graduko eta masterreko titulazio ofizialak diseinatzeko, egiaztatzeko, ezartzeko, haien segimendua egiteko, akreditatzeko eta iraungitzeko prozesuak ebaztea.

–Egutegi akademikoa, prozedura administratiboen egutegia eta Unibertsitateko ikasleen onarpena eta matrikulazioa arautzen duten irizpideak ebaztea.

–Unibertsitatearen irakaskuntza-programazioaren proposamena egiteko eta haren doikuntzak tramitatzeko prozedurak.

7. Nazioartekotzeko eta Lankidetzako errektoreordeari Unibertsitateko errektoreari dagozkion eskumen guztiak delegatzen zaizkio, dagokion arloko gai hauetan:

–Ikasleen truke-prozedurak ebaztea nazioarteko hitzarmenen eta programen esparruan.

–Ikasleen truke-prozedurak ebaztea Espainiako hitzarmenen eta programen esparruan.

8. Unibertsitateko kudeatzaileari Unibertsitateko errektoreari dagozkion eskumen guztiak delegatzen zaizkio, Unibertsitatearen kudeaketaren eta administrazioaren arloko gai hauetan:

–Unibertsitateko administrazioko eta zerbitzuetako langileen zuzendaritza organikoa eta funtzionala, halakorik badagokio.

–Unibertsitateko administrazioaren funtzionamendua antolatzea eta lan metodoak zehaztea.

–Segurtasunaren eta Osasunaren Batzordeko burua izatea, eta eremu horretan erabakiak hartzeko eta negoziatzeko ahalmenak edukitzea.

–Administrazioko eta zerbitzuetako langileen lanpostuak betetzeko lehiaketen edo bestelako hautaketa-sistemen deialdiak egitea, eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen ibilbide administratiboaren inguruko dokumentuak egitea, funtzionarioak izendatzeko eta kargutik kentzeko dokumentuak izan ezik.

–Aurrekontua Betearazteko Oinarriek espresuki esleitzen dizkioten eskumenak.

Hamabosgarrena.–Eskumenak delegatzeko araubidea.

Eskumenak delegatzeko araubidea Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren 2015eko urriaren 1eko 40/2015 Legean ezarritakoari egokituko zaio.

Eskumenen delegazioz hartzen diren ebazpen administratiboek espresuki adierazi behar dute modu horretan hartu direla, hau da, ebazpen hau espresuki aipatuz.

Errektoreordeek eta kudeatzaileak jakitera emango diote errektoreari zer egintza administratibo eta ebazpen egin dituzten eskumenen delegazioz.

Aurreko artikuluak aipatzen duen eskumen delegazioz egindako egintza administratiboek eta ebazpenek eskumenak delegatu dituen organoak berak egin balitu izango lituzketen ondorio juridiko berberak izango dituzte; hortaz, administrazio bidea agortuko dute, eta, beraz, haien aurka, zilegi da berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea errektorearen aurrean edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztea administrazioarekiko auzien jurisdikzioaren aurrean.

Hamaseigarrena.–Eskumenak bereganatzea.

Errektoreak zilegi du delegatutako auzi bat ebazteko eskumena bereganatzea noiznahi, zirkunstantzia tekniko, sozial edo juridikoengatik komeni bada.

Hamazazpigarrena.–Ordezkapena.

Oro har, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorea ez badago, bere postua hutsik badago edo gaixo badago, baita Unibertsitatearen Estatutuetako 36.3 artikuluan ezarritako kasuetan ere, errektoreak izendatzen duen errektoreordeak ordezkatuko du hura, eta, bestela, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle gisa antzinatasun handiena duen errektoreordeak, betiere Unibertsitateko katedradunak badira.

Errektorea ordezkatu behar duen errektoreordea ere ez badago, Unibertsitateko irakaskidegoetako irakasle gisa antzinatasun handiena duen hurrengo irakasleak ordezkatuko du, eta horrela hurrenez hurren.

Idazkari nagusia ez badago, Unibertsitateko idazkariorde nagusiak beteko ditu haren eginkizunak aldi batez.

Unibertsitateko kudeatzailea ez badago, bere postua hutsik badago edo gaixo badago, Ekonomiako, Plangintzako eta Estrategiako errektoreordeak ordezkatuko du.

Errektoreorde bat ez badago, bere postua hutsik badago edo gaixo badago, dagokion errektoreordetzako titularrak ordezkatuko du, lehentasunen ordena honen arabera:

–Ikerketako Errektoreordetza.

–Irakasleen Gaietarako Errektoreordetza.

–Ekonomiako, Plangintzako eta Estrategiako Errektoreordetza.

–Ikasleen Gaietarako, Enplegurako eta Ekintzailetzarako Errektoreordetza.

–Garapen Digitaleko Errektoreordetza.

–Unibertsitate Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko Errektoreordetza.

–Irakaskuntzako Errektoreordetza.

–Nazioartekotzeko eta Lankidetzako Errektoreordetza.

Azken xedapena.

Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean hartuko du indarra ebazpen honek.

Iruñean, 2019ko uztailaren 3an.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

Iragarkiaren kodea: F1909587