147. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

54C/2019 EBAZPENA, ekainaren 21ekoa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez erabakitzen da Logiters Logística SA –Autogintza– enpresaren Nafarroako lantokietarako hitzarmen kolektiboko batzorde paritarioaren erabakia erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Aztertu da Logiters Logística SA –Autogintza– enpresaren Nafarroako lantokietarako hitzarmen kolektiboko (kode zenbakia: 31101161012017) batzorde paritarioaren erabakia, 2019ko soldata taulen akatsak zuzentzekoa, 2019ko maiatzaren 8an sinatu eta 2019ko maiatzaren 15ean erregistro honetan sartu zena, honako hauetan ezarritakoarekin bat: Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuak eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua. Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko ekainaren 21ean.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Logiters Logística SA –Autogintza– enpresaren Nafarroako lantokietarako hitzarmen kolektiboa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1908623