145. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

374E/2019 EBAZPENA, ekainaren 28koa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez behin betiko onesten baita xehetasun-azterketa, “Sarrigurengo Ekohiria” Udalez gaindiko Plan Sektorialeko 8-1 (EP-2 lurzatia) unitate morfologikoan, Planiger SAk sustatua.

Nafarroako Gobernuak 2017ko urriaren 25ean emandako Erabakiaren bidez, “Sarrigurengo Ekohiria” Udalez gaindiko Plan Sektoriala iraungi zen, baina iraungitzea eraginkorra izateko, hirigintza tresna horretan jasotako determinazioak hirigintzako udal planeamenduan sartu behar ziren. Erabaki hori 2017ko 214. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 7koan.

Beraz, “Sarrigurengo Ekohiria” Udalez gaindiko Plan Sektoriala da esparru horretarako araua (Nafarroako Gobernuak 2000ko urriaren 16an hartutako Erabakiaren bidez onetsia), aipatu determinazioak hirigintzako udal planeamenduan sartzen ez diren bitartean.

Tramitera aurkezturiko xehetasun-azterketak 8-1 (EP-10 erabilera anitzeko ekipamendu publiko edo pribatuko lurzatia) unitate morfologikoari eragiten dio, eta plan sektorialaren antolamendu xehatuko determinazioak aldatzen ditu. Zehazki, espedientearen xedea da unitatearen barneko antolamendua eta erabilerak ezartzea, indarreko araudiarekin bat, eta, horretarako, egungo lerrokadurak aldatzea, eraikinaren gehieneko garaiera ezartzea eta lurzatiaren erabilera xehatu gisa zahar-etxe erabilera ezartzea.

Lurraldearen antolamenduaren eta hirigintzaren arloan eskuduna den departamentuari dagokio Udalez gaindiko Plan Sektoriala garatzeko xehetasun-azterketak tramitatzea eta onestea, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 43.1.d) artikuluarekin bat (uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen testu bategina).

Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren 2019ko ekainaren 17ko txostena ikusirik, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginarekin bat (uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsia), eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Behin betiko onestea “Sarrigurengo Ekohiria” Udalez gaindiko Plan Sektorialaren 8-1 (EP-2 lurzatia) unitate morfologikoaren xehetasun-azterketa, Planiger SAk sustatua.

2. Sustatzaileak espedientea tramitatzean emandako txosten sektorialetan xedatutakoa bete beharko du.

3. Obren eragina jasan dezaketen beste azpiegitura eta zortasun batzuei dagokienez edo obrak egitea baldintzatzen ahal duten azpiegitura eta zortasunei dagokienez, sustatzaileak behar diren baimen guztiak lortuko ditu kasuan kasuko gaian eskudun diren organoetatik.

4. Adieraztea ebazpen honek administrazio bidea amaitzen duela, eta bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salaren aurrean, bi hilabeteko epean ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. eta 46. artikuluetan xedatutakoarekin bat, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112.3 artikuluari dagokionez.

Dena dela, administrazio publikoek aurretiazko errekerimendua egiten ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Ebazpen honen jakinarazpena egin edo, bestela, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen epe horiek.

5. Ebazpen hau eta onetsitako agiria Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Eguesibarko Udalari, Iruñerriko Mankomunitateari eta espedientearen sustatzaileari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko ekainaren 28an.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1909017