145. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, Nafarroako Kontuen Ganberaren zerbitzuko auditoretzako teknikari izateko bost lanpostu huts oposizio bidez betetzekoa (horietako baterako euskaraz jakin behar da). 2018ko 175. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 10ekoan. Izendapen proposamena.

Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakariaren 2018ko abuztuaren 21eko Ebazpenaren bidez, Nafarroako Kontuen Ganberaren zerbitzuko auditoretzako teknikari izateko bost lanpostu huts (horietako baterako euskaraz jakin behar da) oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdia 2018ko 175. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 10ekoan, eta 2018ko 106. Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean, irailaren 10ekoan, argitaratu zen. Deialdia bukatuta, eta haren 7.2 oinarrian ezarritakoari jarraikiz, kalifikazio-epaimahaiak ondoko erabaki hauek jakinarazten ditu:

Lehena.–Deialdiaren 7.2 oinarrian aurreikusitakoa betez, Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakariari igortzen zaio auditoretzako teknikarien lanpostuetarako izendapen proposamena, oposizioa gainditu duten honako izangai hauena (bakoitzaren puntuazioa adierazi da):

–Txanda irekia (gaztelaniaz):

1.–Echarte Zambrano, Maite: 75,31 puntu.

2.–García Logroño, José Javier: 71,70 puntu.

3.–Caños Hernández, Daniel: 70,13 puntu.

4.–García Cascante, M.ª Esperanza: 66,02 puntu.

–Txanda irekia (euskara):

1.–Ondarra Erdocia, Rosario: 69,00 puntu.

Bigarrena.–Igoera txandako bi lanpostuak bete gabe gelditu direnez, txanda irekiko lanpostuei gehituko zaizkie.

Hirugarrena.–Kontuen Ganberako lehendakariari igortzen zaio honako hauek auditoretzako teknikari izendatzeko proposamena: Maite Echarte Zambrano, José Javier García Logroño, Daniel Caños Hernández eta M.ª Esperanza García Cascante, txanda irekikoak, eta Rosario Ondarra Erdocia, euskarazko txanda irekikoa, izangai horiek eskuratu baitituzte puntuazio handienak.

Aditzera ematen da oinarri horretan xedatutakoarekin bat.

Iruñean, 2019ko uztailaren 2an.–Epaimahaiburua, Karen Moreno Orduña.

Iragarkiaren kodea: F1909141