145. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

EBAZPENA, 2019ko ekainaren 26koa, Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakariak emana, zeinaren bidez deklaratzen baita bete gabe gelditu dela Nafarroako Kontuen Ganberaren zerbitzuko auditore izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez eta txanda murriztuan betetzeko deialdia, 2018ko urriaren 15eko Ebazpenaren bidez onetsi zena.

Lehendakari honek 2018ko urriaren 15ean emandako Ebazpenaren bidez, Nafarroako Kontuen Ganberaren zerbitzuko auditore izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez eta txanda murriztuan betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdiaren testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2018ko azaroaren 6an.

Kalifikazio epaimahaia eratu ondoren eta lehiaketaldia baloratu ondoren, 2019ko ekainaren 4an oposizioaldiko lehenengo ariketa egin zen, non kontabilitate publiko eta pribatuko zenbait kasu ebatzi behar baitziren. Ekainaren 12an, kalifikazio epaimahaiak probaren emaitza argitaratu zuen: aurkeztutako izangaiak ez zuen lortu ariketa gainditzeko eskatutako gutxieneko puntuazioa.

Horrenbestez, deialdiaren oinarriekin bat, epaimahaiak, 2019ko ekainaren 24an, proposatu du lanpostua bete gabe gelditu dela deklaratzea, izangai bakar batek ere ez baitu gainditu prozesua. Hortaz, lehendakaritza honek, dagozkion ahalmenak eta eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DU:

Lehena.–Deklaratzea bete gabe gelditu dela Nafarroako Kontuen Ganberaren zerbitzuko auditore izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez eta txanda murriztuan betetzeko deialdia, lehendakari honen 2018ko urriaren 15eko Ebazpenaren bidez onetsi zena, izangai bakar batek ere ez baitu gainditu oposizioaldiko lehenengo ariketa.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta erakundearen webgunean argitara dadila agintzea, eta, orobat, Kontuen Ganberako idazkari nagusiari jakinaraztea, haren berri izan dezan.

Iruñean, 2019ko ekainaren 26an.–Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakaria, Asunción Olaechea Estanga.

Iragarkiaren kodea: F1908714