145. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

Alkateordeen izendapena

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua arautzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 46. artikuluan ezarritakoarekin eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, neure eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Alfredo Larraona López de Dicastillo eta Eduardo Lara Esparza alkateorde izendatzea.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, interesdunei jakinaraztea eta Osoko Bilkurari ebazpenaren berri ematea egiten duen hurrengo bilkuran.

Hirugarrena.–Alkateordeek, izendapenaren hurrenkerari jarraikiz, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan jasotzen diren kasuetan beteko dituzte alkatearen eginkizunak.

Oteitzan, 2019ko uztailaren 3an.–Alkatea, Rubén Martínez Landa.

Iragarkiaren kodea: L1909164