145. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Aldaketa, Herriko jabari publikoko lurzoruaren, lurgainaren eta lurpearen erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko tasak arautzen dituen udal ordenantzan. Behin betiko onespena

Orkoiengo Udalak, 2019ko martxoaren 21ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa, Herriko jabari publikoko lurzoruaren, lurgainaren eta lurpearen erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko tasak arautzen dituen udal ordenantzan. Onespen hori 2019ko 67. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, apirilaren 5ean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, aipatutako ordenantza behin betiko onesten da, eta argitaratzeko xedatzen, behar diren ondorioak izan ditzan.

Orkoienen, 2019ko maiatzaren 31n.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

ALDAKETA, HERRIKO JABARI PUBLIKOKO LURZORUAREN, LURGAINAREN ETA LURPEAREN ERABILERA PRIBATIBOA EDO APROBETXAMENDU BEREZIA EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN UDAL ORDENANTZAN

Artikulu bakarra.–Lurzoruaren erabilera edo aprobetxamendu bereziei buruzko I. epigrafea aldatzen da, Herriko jabari publikoko lurzoruaren, lurgainaren eta lurpearen erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko tasak arautzen dituen udal ordenantzari dagokiona. Eranskina 2017ko 46. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, martxoaren 7an.

Epigrafe hori honela idatzita geldituko da:

“I. epigrafea.–Lurzoruaren erabilera edo aprobetxamendu bereziak.

–Mahaiak, aulkiak, barrak, ostalaritzako jardueretarako beste baimen batzuk, eta saltokiaren jarduerarekin lotutako salmentarako elementuak jartzen dituzten bestelako jardueretarako baimenak:

  • Metro karratu edo zatiki bakoitzeko: 1,25 euro/hilabetea edo 15,00 euro/urtea.

–Beladoreak ostalaritzako jardueretarako:

  • Metro karratu edo zatiki bakoitzeko: 1,33 euro/hilabetea edo 16,00 euro/urtea.

–Ostatu-ibilgailuak:

  • Tarifa hau kobratuko da baimendutako ibilgailu eta erabilera egun bakoitzeko, baldin eta instalatzeko eremua enkante bidez adjudikatzen ez bada: 6,01 euro.

–Produktuak saltzeko makinak:

  • Bide publikora jotzen duen fatxadako lerroan paraturiko produktuak saltzeko makina bakoitzeko: 30 euro/urtea.

–Kutxazain automatikoak:

  • Bide publikora jotzen duen fatxadako lerroan paraturiko kutxazain automatiko bakoitzeko: 50,00 euro/urtea.

–Erabilera publikoko lurrak okupatzea salgai, eraikuntzako material, hondakin, hesi, puntal, euskarri, aldamio, edukiontzi, obrako etxola, makineria, baliabide osagarri edo gisako instalazioen bidez:

  • Metro karratu bakoitzeko: 0,20 euro/eguna.

–Ibilgailu elektrikoak bizkor kargatzeko guneak eta epigrafe honetan jasota ez dauden bestelako erabilera eta aprobetxamenduak. Honako kontzeptu hauen batuz kalkulatuko da tasa:

  • Baimen edo aprobetxamendu baimengarri bakoitzeko: 20,87 euro.
  • Herriko jabari publikoaren benetako erabileragatik: 0,35 euro/metro karratu eta eguna.

Ordaintzetik salbuetsita daude honako hauek egiten dituzten okupazioak: administrazio publikoak, irabazi-asmorik gabeko entitateak, udalerriaren onura publikoko entitateak eta biztanleriaren gehiengoaren mesederako direnak, betiere egindako jarduera bere bazkideei mugatuta ez dagoenean.

Entitate horiek ez dute izan behar beren onurarako irabazirik, ez eta irabazteko xederik ere. Nolanahi ere, entitateek erantzukizunpeko adierazpena aurkeztuko dute adierazteko ez dutela beren onurarako irabazirik jasoko, baimena eskuratu duten jarduerak egitean.

Entitateek, erantzukizunpeko adierazpenaren bidez, frogatu beharko dute jabari publikoan eginen dituzten jarduerak honako arlo hauetakoak izanen direla: gizartea, hezkuntza, zientzia, kultura, kirola, osasuna, giza eskubideen sustapena, gizarte laguntza, garapenerako lankidetza, ingurumenaren zaintza, animalien babesa edo kontsumitzaile edo erabiltzaileen eskubideen babesa.

Halaber, honako entitate hauek ere aipatutako salbuespena izanen dute: jasangarritasuna eta Agenda 21 garatzeko helburuak sustatzen dituztenak, gizarte ekonomia edo ikerketa sustatzen dutenak, gizarte-laneko boluntariotza edo ikerketa sustatzen dutenak, baztertuak izateko arriskua duten pertsonei arreta egiten dietenak, elkarrenganako laguntza eta antzeko helburuak dituztenak.

Salbuetsita egonda ere, nahitaezkoa da udal administrazioari baimena eskatzea, ordenantza honetan zehaztuta dauden jardueretako edozein egiteko.”

Iragarkiaren kodea: L1907783