145. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Alkateordeen izendapena

Kontuan hartuta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.2 eta 23.3 artikuluak eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 46. artikulua, eta legeak ematen dizkidan eskundantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1.–Honako zinegotzi hauek alkateorde izendatzea:

–Lehen alkateorde: Manuel Moreno Torres.

–Bigarren alkateorde: Ana Isabel Oteiza Huarte.

2.–Zer hurrenkeran izendatu dituzten, horren arabera ordezkatuko dute alkatea, bere eskudantzien egikaritzan, legeak ezarritako kasuetan.

3.–Erabaki hau interesdunei igortzea, jakinaren gainean egon daitezen, eta erabakiak behar diren ondorioak izan ditzan.

4.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, ebazpena sinatu eta biharamunean indarrean egonen bada ere.

5.–Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea kide anitzeko organo horrek eginen duen hurrengo bilkuran.

Berriobeitin, 2019ko uztailaren 2an.–Alkatea, Julio Bator Pérez.

Iragarkiaren kodea: L1909108