145. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARBIZU

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 479. lurzatian. Hasierako onespena

Arbizuko Udalak 2019ko apirilaren 11ko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Alain Senar eta Sandra Madinabeitiak sustaturiko xehetasun-azterketa Arbizuko 1. poligonoko 479. lurzatiaren eremuan.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Arbizun, 2019ko uztailaren 8an.–Alkatea, Francisco Javier Razquin Flores.

Iragarkiaren kodea: L1909522