145. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Alkateordeen izendapena

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.2 artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuak onetsia) 41.3 eta 46.1 artikuluetan ezarritakoarekin bat,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Consuelo Gallego Lapeña lehen alkateorde izendatzea.

Gil Sevillano González bigarren alkateorde izendatzea.

Antonio Reyes Granados hirugarren alkateorde izendatzea.

Bigarrena.–Ebazpena banan-banan jakinaraztea izendatuei. Kontrakoa berariaz adierazten ez badute, izendapena onartu egiten dutela ulertuko da, isilbidez.

Hirugarrena.–Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea, argitara dadin, nahiz eta alkateak ebazpena sinatu eta biharamunetik hasita izanen duen indarra, bertan besterik xedatu ezean. Halaber, Udalaren ediktuen taulan argitaratuko da.

Laugarrena.–Osoko bilkurari ebazpen honen berri ematea, egiten duen hurrengo bilkuran.

Mutiloan, 2019ko uztailaren 3an.–Alkate udalburua, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L1909272