144. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZABALTZA

Egoitza elektronikoa sortzea

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean ezarritakoarekin bat, eta herritarrek gure entitatearekin komunikatzeko sistema telematiko bat izan dezaten,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Zabaltzako Udalaren egoitza elektronikoa sortzea helbide elektroniko honetan: https://sedeelectronica.zabalza.es/eu. Zabaltzako Udala da Interneteko domeinuaren jabea, bai eta egoitzaren titularra ere.

Bigarrena.–Egoitza elektronikoak indarra hartuko du ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Laugarrena.–Honako hau Udaleko Osoko Bilkurari jakinaraztea eta web atarian argitaratzea.

Bosgarrena.–Zabaltzako Udaleko Idazkaritza Orokorrari esleitzea egoitza elektronikoa zuzendu eta koordinatzeko eginkizunak.

Seigarrena.–Ebazpen honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahalko da, zuzenean Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, edo, bestela, aitzinetik eta hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean.

Orobat, aitzinetik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean. Errekurtso horiek jartzeko epeak jakinarazpen hau jaso eta biharamunetik hasiko dira kontatzen.

Zabaltzan, 2019ko ekainaren 21ean.–Alkatea, Marina Mejías Jimenez.

Iragarkiaren kodea: L1908856