143. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 24a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2019-S-102

413 ENS Huerta de Peraltak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: 413 ENS Huerta de Peralta

Xedea: merkaturatzeko barazkien landaketa eta manipulaziorako instalazio batzuetako hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Unitate hidrogeologikoa: Ebroko alubioi lurrak: Lodosa-Tutera.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Azkoien (Nafarroa).

Barazkiak eraldatzeko enpresaren isurketaren gehieneko bolumena 113.000 m³-ra igo da urtean; araztu ondoren lurrean iragaziz ateratzen da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2019ko ekainaren 5ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E1908653