143. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MALERREKAKO ZERBITZU OROKORREN MANKOMUNITATEA

4/2019 aldaketa aurrekontuan. Onespena

Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitatearen Batzarrak, 2019ko apirilaren 15ean egin bilkuran, aho batez onetsi zuen 4/2019 aurrekontu-aldaketaren espedientea. Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitatearen aurrekontuan diru-sarreren bidez sortutako kreditua da. Aldaketa onestearekin batera indarrean sartu zen, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren III. kapituluko 3. ataleko 5. azpiatalean adierazitakoarekin bat etorriz (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea garatzen du aipatu dekretuak, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

GASTUAK:

II. kapitulua: 9.500,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

IV. kapitulua: 9.500,00 euro.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Mankomunitatearen iragarki-taulan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 285.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, hara igortzen baitu espresuki 270/1998 Foru Dekretuaren 33.2 artikuluak.

Donezteben, 2019ko ekainaren 24an.–Mankomunitateko burua, Jon Telletxea Juanenea.

Iragarkiaren kodea: L1908513