143. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MALERREKAKO ZERBITZU OROKORREN MANKOMUNITATEA

2019ko 2. eta 3. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

2019ko 102. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 28an, 2019ko aurrekontuko 2. eta 3. aldaketak hasiera batean onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egindako aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten. Hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (foru dekretu horren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

2/2019 ALDAKETA

Aldaketa: 1. kapitulua.–Langileria gastuak. Zenbatekoa: 27.182,84 euro.

Finantzaketa: 4. kapitulua.–Transferentzia arruntak. Zenbatekoa: -8.698,44 euro.

Finantzaketa: 1. kapitulua.–Langileria gastuak. Zenbatekoa: -18.484,40 euro.

3/2019 ALDAKETA

Aldaketa: 2. kapitulua.–Ondasun arruntak eta zerbitzuak. Zenbatekoa: 49.776,63 euro.

Finantzaketa: 4. kapitulua.–Transferentzia arruntak. Zenbatekoa:
-49.776,63 euro.

Donezteben, 2019ko ekainaren 24an.–Mankomunitateko burua, Jon Telletxea Juanenea.

Iragarkiaren kodea: L1908512