143. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZAGAKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa 2019ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Itzagako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, 2019ko maiatzaren 9ko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2019ko plantilla organikoaren aldaketa.

Onetsitako plantilla jendaurrean egonen da idazkaritzan, iragarki hau argitaratu eta hamabost egun baliodunean. Epe horretan, interesdunek espedientea aztertu eta alegazioak aurkezten ahalko dituzte.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, plantilla organikoa behin betiko onetsi dela ulertuko da, jendaurreko epea iragandakoan.

Aplikatzekoa den araudia: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua.

Urrotz-Hirian, ekainaren 18an.–Mankomunitateko burua, José Javier Eslava Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: L1908446