143. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1069/2019 EBAZPENA, uztailaren 16koa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, “Valtierrako ekaitz-biltegia hobetzea” izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egiteko egunak adierazten dituena, bai eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda ere.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren azaroaren 13ko 927/2018 Ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri ziren aipatu proiektua eta proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, hamabost egunez.

Aipatutako proiektua eta hark ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda behin betiko onetsi zituen Toki Administrazioko zuzendari nagusiak, apirilaren 4ko 485/2018 Ebazpenaren bidez.

Nafarroako Gobernuak 2019ko ekainaren 12an hartutako Erabakiaren bidez, presakotzat deklaratu zen proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzearren.

Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 20. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak esleitu dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Valtierrako alkateari dei egitea, 2019ko abuztuaren 2an bertako udaletxean ager daitezen, ukitutako ondasunak eta eskubideak okupatu aurreko aktak egitera, eta, hala badagokio, baita behin betiko okupaziokoa ere.

2. Ukitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, titulartasuna frogatzen duten agiriak eta kontribuzioaren azken ordainagiria aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, peritua eta/edo notarioa eraman ditzakete, nork bere kontura.

3. Ana Rodríguez Hidalgo, María Dolores Reyero Santamaría eta Pedro Gracia Araiz jaun-andreak izendatzea Administrazio jardulearen ordezkari, haietako edozeinek sina dezan okupazioaren aurreko akta edo, hala badagokio, okupaziokoa eta bidezkoak diren gainerako agiriak

4. Gabriel Olagüe Santesteban eta Anabel Beunza Munárriz jaun-andreak, haietako edozein, Administrazioko peritu izendatzea.

5. Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Valtierrako udaletxeko iragarki-taulan, eta ukituriko titularrei jakinaraztea, banakako zitazio zedulen bidez. Orobat, ohartarazten da argitalpena Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako ere egiten dela, titularra ezezaguna edo helbide ezagunik gabea den kasuetarako.

Iruñean, 2019ko uztailaren 16an.–Toki Administrazioko zuzendari nagusia, Xabier Lasa Gorraiz.

Iragarkiaren kodea: F1909604