143. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Kultura Patronatuko burutzaren eskuordetza

Alkatetzaren ekainaren 19ko 454/2019 Dekretuaren bidez, honako ebazpen hau eman zen:

Zizur Nagusiko Udaleko Kultura Patronatuko Estatutuen 4. artikuluak adierazten du Patronatuko Zuzendaritza Batzordeko Burua alkatea edo hark eskuordetutako pertsona izango dela.

Kontuan hartuz, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.3 eta 23.4 artikuluak eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 43, 44 eta 114. artikuluak eta legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1.–Udaleko erakunde autonomoaren/Kultura eta Musikako patronatuaren burutza Udalbatzako kide honen esku uztea:

–Kultura patronatua, Karlos Teres Sueskun zinegotziaren esku.

2.–Eskuordetzak ondorioak sortuko ditu dekretu honen dataren biharamunetik, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko bada ere.

3.–Halaber, eskuordetza eraginkorra izateko, ordezkariak onartu beharko du. Hala ere, eskuordetza onartutzat joko da, inolako adierazpenik egin beharrik ez duela, baldin eta dekretu hau jakinarazi eta biharamunetik hiru egun balioduneko epean ez badio Alkatetzari berariaz esaten eskuordetza onartzen ez duela.

4.–Ebazpen honen berri ematea Zizur Nagusiko Udalaren osoko bilkurari, dagokion zinegotziari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua ezartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Zizur Nagusian, 2019ko ekainaren 21ean.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L1908459