143. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketa, Elikagai eta edariak prestatu, saldu eta zerbitzatzen dituzten establezimenduetan elikagaien segurtasunari buruzko baldintza tekniko eta higienikoak arautzen dituen ordenantzaren 32. artikuluan. Behin betiko onespena

Udalbatzak, 2018ko uztailaren 19an egindako bilkuran, honako hau aldatzea erabaki zuen, hasiera batez: “Elikagai eta edariak prestatu, saldu eta zerbitzatzen dituzten establezimenduetan elikagaien segurtasunari buruzko baldintza tekniko eta higienikoak arautzen dituen ordenantzaren” 32. artikulua.

Hogeita hamar egun baliodunean egon da jendaurrean, erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zenetik kontatzen hasita (156. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 2018ko abuztuaren 13an), eta ez da erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu. Hori dela-eta, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatu da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. eta 326. artikuluei jarraituz. Aipatu ordenantzaren 32. artikuluaren testua honela geratzen da:

“32. artikulua. Kautela-neurriak.

1. Larrialdi geroraezinezko egoeretan, prozedura hasteko edo bideratzeko eskumena duen organoak honako hau egin ahalko du: produktuen, jardueren, instalazioen eta langileen inguruko kautela-neurriak hartu, osasunaren babes-maila altua bermatzeko, pertsonen osasuna arriskuan dagoenean edo arrisku hori egoten ahal den arrazoizko susmoa badago.

2. Prozedura hasteko erabakian kautela-neurriak baieztatu, aldatu edo indargabetu beharko dira. Erabaki hori neurriak hartu eta hurrengo hamabost eguneko epean hartu beharko da, eta haren aurka dagokion errekurtsoa jarri ahalko da.”

Era berean, erabaki zen araudia Udaleko iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2019ko ekainaren 21ean.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L1908454