2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORKOIEN
2/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena
2019ko 55. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 21ean, 2. aurrekontu-aldaketa hasiera batean onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egindako aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (foru dekretu horren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).
A.–Kreditu-gehikuntza:
1630 22700. Bide garbiketa zerbitzua: 9.500,00 euro.
3380 2262000. Ekaineko festak: 8.500,00 euro.
Finantzaketa:
87000. Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 18.000,00 euro.
B.–Kreditu berezia.
1532 6190003. Oinezkoen pasabidea: 30.000,00 euro.
9200 62500. Udal bulegoetako altzariak: 1.500,00 euro.
9200 6260000. Udaleko prozesu informatikoetarako tresneria: 3.500,00 euro.
Finantzaketa.
87000. Baliabide atxikien bidezko diruzaintzako gerakinak: 30.000,00 euro.
87000. Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 5.000,00 euro.
Orkoienen, 2019ko apirilaren 12an.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.
Iragarkiaren kodea: L1908609